- ikuskizuna: ’Erase una vez… Los Golden’ - Golden Apple Quartet
- eguna: apirilak 5
- ordua: 22:30ean
- lekua: Elgetako Espaloia kafe antzokia
- prezioak: 15 euro, bazkideendako 10 euro. Sarrerak badira on line.
25 urte daraman “kolektiboa” da Golden Apple Quartet-ena. Espektakulu musikalak egiten urte guzti horiek eta helburu bakarrarekin, ikus-entzuleak ondo pasa dezan saiatzea. Donostiazko Jazzaldian hasi ziren 1990ean eta orain urteurrena ospatzera datoz Elgetara.
Musika eta umorea lotzen dituzunean ez zarela talde honekin gogoratzen? Baiezkoan gaude. a Capella kantatzeko modu hori…
Baliteke telebistatik ezagutu izana askok eta askok, hainbat plato pasatu baitituzte laukote moduan. Hala ere, antzeztokia da Golden Apple Quartet-ek berezko duen esparrua. Jokurako karta guzti-guztiak erakutsiko dizkigu laukote honen apirileko gauez.
Espektakuluaren laburpen bat bideo honetan ikus dezakezu.