Sarrerak badaude nahiz eta Internet bidezkoa eten dugun. Ez izan dudarik eta etorri lasai. Enkargutarako telefonoa: 943789085. Baina sarrerak badira bai.
X. urteurrena eta X. aldiz antolatzen dugula magia mostra. Ez dakigu azkena izango den edo gehiago egongo diren. Orain dagokiguna da X. honetaz gozatzea. Oso kartel interesgarria egin dugu, mundu mailako irabazleekin. Ahoa zabalik geratzeko momentuak biziko dira Espaloiko oholtza gainean.
Eta eskertu gura izan dugu urtetan magia ikusle bihurtu den ikus-entzulea. Beraz, bi egunetako sarrera 20 euroan jarri dugu. Aukera bikaina, e? Ba bai, ostiraleko magia emanaldia berezia izango da Woody Aragonekin. Eta zapatuan ohiko gara. Sarrerak laster jarriko ditugu on-line zein Elgetako Espaloia kafe antzokian. Bonoa erostea gomendatzen dizugu prezioa ere horrelakoxea du-eta
http://kulturalive.com/index.
http://kulturalive.com/index.
http://kulturalive.com/index.
Gozatu! hauxe kartela!