Kulturako foru diputatuak Bilboko Guggenheim Museoagaz sinatutako akordioa zabaldu izana defendidu dau Batzar Nagusietan

Bilbon, 2014ko azaroaren 13an.
Josune Ariztondo Kulturako foru diputatuak, Bilboko Guggenheim Museoaren Kudeaketa akordioa barriztu izana defendidu dau, Eusko Jaurlaritzaren eta Bizkaiko Foru Aldundiaren eta Solomon R. Guggenheim Foundation izenekoaren artean izandako negoziazinoen ostean.
Bere esku hartzean Ariztondok esan dauenez, alde guztiak ados egozan Guggenheim Bilbao Museoaren eta Estatu Batuetako fundazinoaren arteko harremanagaz jarraitzera ez mugatzeagaz, akordio hori zabaldu gura zan, “lankidetzari balio erantsia emoten deutsien proiektu barriak jasoteko eta harremana indartzeko, hasieran aurreikusitakoa baino epe luzeagoa izango dauen akordioaren bitartez”.
Kulturako foru diputatu andreak Barrikuntza Akordioaren printzipioak eta erespideak zehaztu ditu. Hori garatzeko lanak amaitu barik dagoz oraindino. “Alde biak beharrean ari gara, aurreikuspenen arabera datozan asteetan amaituta eukiko dogun behin betiko testuaren bila”, esan dau.
Ariztondok zehaztu dauenez, “aurreikuspenak kontuan izanda urtea amaitu aurretik gauzatuko dan barriztapenak egitura barria ekarriko dau Solomon R. Guggenheim Foundation izenekoagaz daukaguzan harremanetan, eta testuinguru barri horretan alkarlana izango da nagusi, Guggenheim Bilbao Museoak bere ibilpidean erakutsi dituan heldutasunagaz eta esperientziagaz bat etorriz”. Ganera, ekimena Eusko Legebiltzarraren Ponentziaren gomendioetan eta Bizkaiko Batzar Nagusietan onartu zan Arauz Besteko Proposamenean oinarritzen dala be esan dau.
Kulturako Foru Diputatua berak eskatuta agertu da gai horren barri emoteko. Bilduko Batzarretako Taldeak be agerraldi bera eskatuta eukan. Irune Soto bozeroaleak exijentzia maila altuagoa eskatu dau Euskadiko erakundeen aldetik, Solomon R. Guggenheim Foundation izenekoagaz dagoan akordioa barriztetako orduan, eta Bilboko museoa “Ameriketako fundazinoaren frankizia izateari ixteko” aukerea aztertzea be proponidu dau. Sotok bere taldearen eskari batzuk bideratu deutsaz Kulturako Foru Diputatuari, “bertako ikusleentzako sarrerak merketzea, kontserbatzaile talde propioa eratzea eta bertako artisten sustapen handiagoa”, beste batzuen artean.
ELORRIOKO ARGIÑETA INTERPRETAZINO ZENTROA
Ariztondok iragarri dauenez, Bizkaiko Foru Aldundiak aurrera jarraituko dau 2015ean Elorrion dagoan Argiñetako moltsoa eta bere ingurunea berreskuratzeko eta leku osoari balioa emoteko proiektuagaz. Moltso hori VII. eta XI. mendeen artean datauta dago, eta Goi Erdi Aroko Euskal Herriko hilarri eta hilobi kontzentrazinorik handiena erakusten dau. Gai horri jagokonez, Argiñetako San Adrian baseleizan Arkeologiari eta Historiari buruzko Interpretazino Zentro bat sortzea dagoala aurreikusita esan dau. Ekimena, baseleizea berreskuratzeko eta barriztetako proiektuaren barruan dago. Proiektu horretan alkarregaz beharrean dabilz Foru Aldundia, Elorrioko Udala eta Bilboko Gotzaindegia, baseleizaren jaubea.
Batzar Nagusietan egin dauen agerraldian, Foru Diputatu andreak gogoratu dau 2012an egindako arkeologia jarduketei esker, leku horretako biztanleriari buruzko xehetasunak zorroztasun zientifikoagaz ezagutu ahal izan dirala.
Argiñetako moltsoan ikerketa proiektua hasi zanetik, Foru Aldundiak eta Elorrioko Udalak aurreikusi eta iragarri eben 2012an aztarnategia aztertzeko prozesua amaitu ostean baseleizea barriztetako beharrak hasiko zirala. Inplikauta dagozan erakundeen artean egindako bileren ostean, une honetan beharrean ari dira, Argiñetako San Adrian baseleizan egin beharreko lanak 2015ean hasi daitezan.
Gai horri buruz berbetako diputatu andrearen agerraldia eskatu dauen Arturo Aldecoa Bizkaiko Talde Popularreko bozeroalea pozik agertu da “Bizkaia iradokiten dauen leku eder eta magiaz betetako hori” barriztetako azaldu diran neurriak dirala eta.
BOINAS LA ENCARTADA MUSEOA
Batzar Nagusietako Bizkaiko Talde Popularrak eskatuta, baita be, Kulturako Foru Diputatuak Balmasedako Boinas La Encartada Museoaren proiektua BizkaiKOA foru enpresa erakunde publikoaren kudeaketa eremuan sartzeko prozesua azaldu dau. Kudeaketa eremu horretan beste hainbat museo eta kulturgune dagoz, Bilboko Museo Arkeologikoa, Bermeoko Arrantzaleen Museoa edo Muskizeko El Pobal burdinola, besteak beste.
Foru Aldundiaren eta Balmasedako Udalaren artean lortutako akordioaren barruan, orain arteko Museoaren kudeaketagaz arduratu dan fundazinoa desegitea eta bertako hiru beharginen lan subrogazinoa dator. Datorren 2015eko urtarrilaren 1etik aurrera, hiru behargin horreek BizkaiKOA lantaldeko kide bilakatuko dira. Ariztondok jakinarazo dauenez, Museoak 220.000 euroko diru-laguntzea euki dau urtero. Horreetatik 200.000 Foru Aldundiak jarri ditu orain arte, eta 20.000 Balmasedako Udalak.
TORRETXEAK
Kultura eta Euskerako Batzordeak aho batez onartu dau PP-k aurkeztu dauen Arauz Besteko Proposamen bat. Proposamen horretan eskaria egiten jako Eusko Jaurlaritzari, bakotxak bere aldetik Euskadiko Kultur Ondarearen Legearen arabera Kultur Ondasun adierazpena jasota daukien Bizkaiko Torretxe kopurua aztertu eta zabaldu daian eta Euskadin dagozan Torretxeak, moltso gisa, Kultur Espazio izendatzeko aukerea aztertu eta bultzatu daian, “gure iraganeko gertakarien eta gizarte eta lurralde antolakuntza egituraren eta Erdi Arotik Aro Modernora bitartean gure herrian nagusi ziran kulturaren eta bizitzeko moduen adierazpide diralako”.
Bere proposamena defendiduteko orduan, Aldecoak adierazo dau “Bizkaian 160 torretxe baino gehiago dagozala, Kultur Ondare adierazpena daukienak 45 baino ez diran arren”.
Beste alde batetik, Kultura eta Euskerako Batzordeak ez dau onartu PP-k aurkeztu dauen beste Arauz Besteko Proposamen bat. Proposamen horretan eskaerea egiten zan, “2015ean eta 2016an, Bilbo eta Santurtzi eta Bilbo eta Getxo arteko tranbia elektrikoen ezarpenaren 125. urteurrenak ospatu daitezan, Espainian aitzindariak izan zirala kontuan izanda”. Proposamenak PP eta PSE-PSOE taldeetako lau ordezkarien aldeko botoa jaso dau, eta EAJ-PNV eta EH Bildu taldeetako bederatziek kontra bozkatu dabe.