GERNIKAKO ARETXA

Zalantza barik, Gernikako Aretxa da euskaldunek munduan zehar dauken ikurrik entzutetsuena.

Jaurerriko lehenengo Batzarrak gerizpean hartzen ebazan aretx hori, denporearen poderioz, herri oso baten borondatearen eta erakunde berezi batzuen ikur bihurtu da, euskaldunek historian zehar ezagutu dabezan gora-behera guztiak gora-behera bizirik dirauana.

Gernikako Aretxaren itzalpeak Bizkaia baino eremu zabalagoa hartu dau eta Euskal Herri guztiaren ezaugarri bihurtu da.

Aspaldiko garaien eta gaurkoen alkargunea da eta gaur egun ekintza eta ospakizun bereziak egiten dira Aretx horren ondoan: Lehendakariaren eta Aldun Nagusiaren zin egiteak, esaterako.

Oroitarri baten jasota dagoz Jose Antonio Agirre Lehenengo Lehendakariak zina egiteko esandako berbak. Berbok eredu bihurtu dira leku horretan zin egin behar daben agintarientzat.

Jainkoaren aurrean apalik
Euzko lurganean zutunik
azaben gomutaz
Gernikako Zugaizpean
nire aginbidea ondo betetia
zin dagit

GERNIKAKO ARETXA

"Aretx Zaharra" deitutakoaren enborra, Batzarretxearen bedargunean dagoana, ez da lehenengo Gernikako Arbolearena, baina bai gaur egunera arte heldu jakun ondarrik zaharrena.

Gernikako Aretxaren ondorengoa 2004. urtera arte

1860. urtean "Aretx Zaharra" deitutakoaren oinordekoa sartu zan zin egiteko tribunearen aurrekaldean; hortxe egon da 2004. urtean bizialdia amaitu jakon arte, eta bere lekuan beste bat ipini beharra egon da.

Gaur eguneko Gernikako Aretxa

2005.eko otsailaren 25ean sartu zan Gernikako Aretx barriak jarraipena emoten deutso urte luzeetako ekanduari.

Bizkaiko armarria

Gernikako Aretxa da Bizkaiko armarriaren erdigune

"Gernikako Aretxak eutsi egin deutso
eta Antxinatik da Jaunen argi sendo
ez dau tiranoentzako orririk emon
ezta itzalpean saldurik jagon."

Tirso de Molina

GERNIKAKO ARBOLA

J. M. Iparragirre Urretxun (Gipuzkoan) jaio zan 1820.ean. Karlistaden garaian bizi izan zan. "Gernikako Arbola" abestia berak egin eban, sinbolo horrek Euskal Herriarentzat eukan garrantzia erakutsi nahian:

J.M. Iparagirreren erretratua
Gernikako Arbola
da bedeinkatua
euskaldunen
artean
guztiz maitatua.
Eman ta zabal zazu
munduan frutua
adoratzen zaitugu
arbola santua. (...)

BIZKAIKO ARBOLAK

Bizkaiko arbolen planoa Abellaneda Aretxabalagana Luyando Gerediaga Gernika

1-Enkarterriko Batzarrak Abellanedako Aretxaren itzalpean egiten ziran.
2-Durangaldeko Batzarrak Gerediagako Aretxaren ondoan egiten ziran.
3-Foruen arabera, bizkaitarrek Aretxabalaganako Aretxaren ondoan hartu behar eben Jauna.
4-Gernikako Aretxa Jaurerriaren bihotza da. Haren itzalpean Foruak beteko ebazala zin egin behar eban Jaunak.
5-Malato Arbolea (Luiaondo).