ERABILERRAZTASUNA - NABIGATZAILEARI LAGUNTZEA

Zer da erabilerraztasuna?

Gitxitasun, ezintasun edo elbarritasunik dabenek informazinora heldu eta hori erabilteko eragozpenik ez izatea da erabilerraztasuna.



Web-guneetara sartzen diran pertsona guztiak ez dagoz egoera berean, batzuk arazoak izan leikiez-eta bertara heldu eta aurkitzen dabena erabilteko:

  • Entzun, ikusi edo mugitzeko arazoak izan leikiez.
  • Irakurri edo ulertzeko arazoak izan leikiez.
  • Behar bada, teklatua edo sagua erabilteko arazoak izan leikiez.
  • Testu irakurle hutsa, pantaila txikia, konexino motela, etab. izan leikie.

Eragozpendunak biztanleriaren %10-20 inguru dira, eta holakoentzat oso gatxa edo ezinezkoa izaten da ohiko web-gune baten nabigatzea.



Horregaitik beren beregi egin jakiez baliabide eta tresna batzuk (esaterako, ahotsezko nabigatzaileak edo pantaila handitzaileak) ordenagailua euren beharrizanetara egokitzeko, eta edukinak be erabilgarri izateko eran egituratu behar jakiez.


Konpromisoa

Ahalik eta erabiltzailerik gehienek erabilterraz izango daben web-gunea sortzea izan da gure asmoa, erabiltzailea edozein dala be, bardin muga pertsonal nahiz teknologikoak baditu be. Holan jokatuta, teknologia barriek eragindako aldaketeagaz sortutako gizarte-bazterkeria gitxitzen be lagundu egin gura izan dogu.


W3C (World Wide Web Consortium) partzuergoaren WAI Lantaldeak (Web-aren erabilerraztasunerako Ekimena) ezarri dituan Erabilerraztasun Jarraibideak edo Diseinu Erabilerrazerako printzipio orokorrak aplikatu eta betetzea hartu dogu gure asmo horreen oinarritzat.


W3C-k ezarritako formato estandarrak erabili ditugu eta WAI-sortutako Erabilerraztasun Jarraibideak gauzatu ditugu, AA maila jaresteraino.


Holakoak eta guzti, oraindino be nabigatzeko edo ikusteko arazorik badozu gugana jo zeinke gura dozun guztietan.


Estandarrak

XHTML 1.1 lenguaia erabili da edukinetarako eta edukinok egituratzeko; osagaiak eratu eta era grafikoan emoteko, barriz, Ur-Jauzi erako Estilo Orriak (CSS) erabili dira. Orri guztiak balidatu dira XHTML 1.1 Transitional eta CSS 2.0. estandarretan.

Nabigazinoa

Nabigatzaileen jarduna errazteko, bada, orri guztiek dauke antzerako egiturea, honako hau hain zuzen be:

  • Goiburuan nabigazino-marra bat dago, hurrengootarako loturak dituana: Bilatu, Mapea, Kontaktua, Erabilerreztasuna eta hizkuntzena (Euskera, English, Français).
  • Ezkerraldean, goitik-behera atonduta, web-guneko atal nagusietarako loturak dagoz.
  • Eskumaldean, goitik-behera atonduta, atal bakotxean dagozan aukerak agertzen dira.
  • Orriaren erdigunean dagoan tarteari esker, erabiltzaileek beti jakin ahal izango dabe zein ataletan eta zein azpiataletan dagozan, baita bakotxean dagoan informazinoa zein dan be.

Arin helarazteko teklak


Arin helarazteko teklak dagoz, nabigazinoa erraztearren. Microsoft Windows oinarritzat dauken sistemetan arin helarazteko teklak erabilteko hurrengo letra-erreskada gauzatu da: ALT + arin helarazteko tekla (Internet Explorer 4.0, Netscape, Mozilla Firebird) edo ALT+ arin helarazteko tekla + ENTER Tekla (Internet Explorer 5 edo goragokoetan) edo Letralarri tekla + Esc, Operan aktibatzeko arin helarazteko teklok; MacOS sisteman oinarritutakoetan, CONTROL + arin helarazteko tekla erreskada erabiliko da.

  • a: aurkezpenera joan.
  • h: historiara joan.
  • e: helburuetara joan.
  • u: hautaketara joan.
  • t: batzar nagusien organoetara joan
  • f: foru-araupidera joan.
  • l: Aldizkari Ofizialetara joan.
  • g: legebatzar-ekimentera joan.
  • o: batzar nagusien egoitzetara joan.
  • r: gernikako batzarretxera joan.
  • b: Abellanedako Batzarretxera joan.
  • d: Gerediagako Batzarretxera joan.
  • i: Bilboko egoitzara joan.
  • n: Gernikako Aretxera joan.
  • k: enkarterrietako museora joan.

Loturak eta irudiak


Horren beharra dauken loturek "title" atributuaren bitartezko deskribapena dabe.


Irudi guztiek dauke deskribapen laburra, "alt" atributuaren bitartez.


Ikustezko diseinua


Web-gune honetan ur-jauzi erako geruza eta estilo orriak (CSS) erabili dira informazinoa ikusteko moduan formateatzeko. Aurkezpenaren edukina bereiztu egin da, informazinora heltzea eta informazino hori ondo bistaratzea bermatzeko, baliabidea edozein dala.


Letra-moten neurri erlatiboak erabili dira, erabiltzaileek eta dituzten nabigatzaileen testu-aukeren arabera konfiguratzeko modukoak hain zuzen. Web-gune hau ondo ikusten dala egiaztatu dogu nabigatzaile nagusien bertsio nagusietan (Internet Explorer 5.5 eta goragokoak, Mozilla, Opera), plataformetan, ekipoetan eta konfigurazinoetan.


Nabigatzen diharduala, erabiltzaileren batek aurkitzen badau erabilerreztasun-politika honegaz edo WAI jarraibideak bete ez izanagaz loturiko hutsik, behingoan jakinerazo deigula , ahalik eta lasterren konpondu daigun.


Salbuespenak


Ahaleginak ahalegin, baleiteke erabiltzaile batzuk ezin erabili izatea gune honetako orriren batzuk. Orri horreen artean dagoz hain zuzen be bideoak edo alkarrizketak-eta daukiezan orriren batzuk, esaterako bisitaldi birtualak edo Osoko Batzarretako emonaldiak edo batzarkideek Osokoetan nahiz Batzordeetan izaniko parte hartzeak erakusten dituenak. Beste erabiltzaileren batzuk zailtasunak izan leikiez argitaratutako PDF dokumenturen batzuetara sartzeko. Halakoak hobetzeko ahaleginetan gagoz, ea laster baten jarten ditugun web-gunearen erabiltzaile guztientzako eskuragarri.