EuskoSare > Munduko Euskal Komunitateari buruz
2014-11-19 08:23

Euskal lurraldean bizi diren hiru milioi euskaldunek eta munduko herrialde askotan bizi diren euskaldun eta euskaldunen ondorengoek osatzen dute Munduko Euskal Komunitatea; munduko herrialde askotan kokatuta dago euskal diaspora deiturikoa, bereziki kontinente amerikarrean.

Diaspora komunitateetan antolatuta dago. Komunitate horiek 200 erakunde baino gehiagoren inguruan daude; erakunde horietatik gehienak euskal etxeak deiturikoak dira, eta gehienak Estatu Batuetan eta Hego Amerikan kokatuta daude, Argentinan, Txilen eta Uruguain bereziki. Komunitate horiek guztiek Munduko Euskal Komunitatea osatzen dute.

Badira munduan beste milioika euskaldunen ondorengo diasporako herri erakundeetan aktiboki parte hartzen ez dutenak; horiek ere Munduko Euskal Komunitatearen parte dira, eta beraz, EuskoSaren parte har dezakete bertako komunitate birtualen bitartez. Horrez gain, erabiltzaileak eta erakundeak elkarren artean harremanetan jartzeko loturak egongo dira EuskoSareko web gunean.

Milioika pertsona horiei zuzenduta dago EuskoSare, munduko euskaldun guztiek sare horretan bere lekua aurki dezaten sortua izan baita, beraiek eta beraientzako sortua alegia.


 
Euskal Erakundeak
Euskal Herrian erreferentzialak diren erakundeak
http://www.euskosare.org/munduko_euskal_komunitateari_buruz/index_html