EuskoSare > Abangoardia > "Sagarra Jo" filmak zure laguntza behar du
2014-05-12 08:44
Azken aldaketak: 2014-05-12 09:08

"Sagarra Jo" filmak zure laguntza behar du

Dokumental luzemetrai honek adierazpen gutxituen inguruko gogoeta egiten du, Kalaka taldearen eta Madonna-ren arteko historioa ardatz gisa izanik.

Sagarra Jo dokumental luzemetrai bat da. Kalakan euskal musika herrikoi taldea eta Madonna-ren arteko historioa ardatz gisa harturik, gaur egun sortzen ari den kultura mundial berri honen barruan zein leku hartzen duten adierazpen gutxituek galdezkatu nahi du filma honek. Zeren bila etorri ote da Madonna Euskal Herrira? Erabilpen estetiko utsa edo zentzu sakon baten behaketa da?

 

 

Zergatik laguntza

Ezaguna da filma bat egitea oso garestia dela. Horrelako filmak egiteko zenbaitzu diru laguntza publikoak existitzen dira noski, baina ezinezkoa da legalki filma bat soilik diru publikoarekin finantzatzea (gainera oso zaila da horrelako laguntzarik lortzea, batez ere euskal tematikariburuzko proiektuentzat)

Geuk geure aportazioa ekarri behar dugu derrigorrez (%50-a), eta horrelako aurrekontuak ezin ditugu gain hartu. Horregatik zuen laguntza eskatzen dugu, hori gabe filma ez bait da aterako eta merezi duen historio hau inork ez du kontatu ahalko.

Nola lagundu

Poltsiko guztientzako harpidetza kanpaina bat osatu dugu : crowdfunding kanpaina bat hain zuzen ere. Bertan hainbat sari daude aukeran harpidetzaren neurrian.

5€-tik hasita (bi garagardo gutxiago zure hurrengo poteoan) zure izena ukan dezakezu filmaren kredituetan, 10€-rentruke hori + argazki esklusiboak, 25€-ren truke aurrekoa + DVD-a eta abar 2000€ arte edo gehio.

Ez bazaizu gustatzen internetez ordaintzea: Jende askok ez du biziki maite internetez ordainketak egitea, hortaz, txekez edo transferentziaz lagundu dezake.

Garrantsitsuena da askok gutxi ematea, gutxik asko eman baino.

Nor da "gu"

Gu esaten dudanean da Iban Rusiñol (Skunk, The Sparteens, Root System...) eta Nicolas Novion errealizadoreak eta baita Remi Rivière ekoizle eta kazetaria (Euskal Herriko Kazeta, Pays Basque Info, Efe...) baina batez ere Baxter And Rojos elkartea :

Galderak, kontaktu eskaera

info@baxterandrojos.com edo 00 33 601 90 99 34 (Iban).


Kalifikatu:
http://www.euskosare.org/abangoardia/sagarra_jo_filma_lagundu/eks_newsitem_view