EuskoSare > EuskoSareri buruz
2015-01-18 13:06

EuskoSarek "Euskal Sarea" esan nahi du. Munduko Euskal Komunitatearen hazkuntza sustatzen du ekimen honek, komunikazioa areagotuz eta munduko euskaldun, euskaldunen lagun eta haien erakundeen arteko lankidetza bultzatuz; bai internet bidez eta baita saretik kanpo ere harremanak sortzea izango da helburuetako bat.

Hemen hasten da Sarea

Munduko leku guztietako euskaldunen parte-hartzea bermatzen eta kolaboratzaile hauekiko erlazioak kudeatzen sortzen dira EuskoSareren komunitate birtualak, edukiak, zerbitzuak eta programak.

EuskoSare sare irekia, hierarkiarik gabea, deszentralizatua eta anitza da, euskaldun guztiena dena eta euskaldun guztien zerbitzura dagoena. Lankidetzan oinarrituta dago; hortaz, mundu osoko euskaldunen borondatea bateratzeak eta lankidetzarako ekintzak sortzeak berebiziko indarra du, eta horrek sarean dabiltzan norbanakoen aukerak izugarri handitzen ditu.

Sare honen bidez era askotako harreman pertsonal eta instituzionalak sortuko dira munduaren ingurumarian. Honi esker, kultura, hezkuntza, gizarte eta ekonomia emariak areagotu egingo dira, eta ondorioz, Euskal Herriaren eta euskaldunak bizi diren herrialde guztien hazkuntza eta garapena areagotzen lagunduko du.

Eusko Ikaskuntzaren ekimena
EuskoSare Eusko Ikaskuntzak bere Euskomedia Fundazioaren bitartez gauzatutako ekimena da.
Eusko Ikaskuntzak sortzetik dauzkan helburuekiko leialtasunetik abiatuta egin da egitasmo hau, eta bere azpegituraz eta ezagutza teknologikoaz baliatzen da arrakasta bermatzeko.

 

 
ENE SARIA awards V edition

In this ENE Prize V. edition will be awarded the work done on behalf of Basque by each Basque Center, regardless of size, throughout the year.

http://www.euskosare.org/euskosareri_buruz/index_html