|
EuskoSare Erabiltzeko Arau Bereziak
EUSKO IKASKUNTZAren ekimenez (hemendik aurrera EI/SEV) sorturiko
EUSKOSARE ATARIAn sartzeko (hemendik aurrera ATARIA) eta bertan eskainitako
zerbitzuak erabiltzeko baldintzak ezartzen dituzte arau hauek. ATARIrako
sarbideak berak, bai eta bertan txertaturiko zerbitzuak erabiltzeak ere,
ERABILTZAILE izaera ematen dute. ERABILTZAILE izaera horrek,
nahitaez, berekin dakar aldez aurretik ERABILTZEKO OINARRIZKO ARAU hauek
onartzea, argi eta garbi eta erabateko adostasunez, bai eta www.euskosare.org ATARIAren LEGE OHARrean ezarritako arauak
ere: EUSKOSARE ATARIA
erabiltzeko baldintzak, EUSKOSARE ATARIAren Jabetza
Intelektualeko Oharra, EUSKOSARE ATARIAren
Norberaren Datuak Babesteko Politika, eta edonolako baldintza
bereziak, halakoak izatera. ATARIrako sarbidea eta horren zerbitzuak
erabiltzea, nolanahi ere, Arau hauetan bilduriko baldintzak ERABILTZAILEAk
zorrozki bete beharraren mende geratuko dira. EI/SEV, legozkiokeen akzioak
gauzatzea alde batera utzi gabe, beretzat hartzen du sarbidea ukatzeko
eskubidea, bai eta ATARIrako sarbidea eta horren eduki eta zerbitzuetarako
sarbidea kendu, eten eta/edo blokeatzeko eskubidea ere, aldez aurretik
gaztigatu gabe, erabilera arauak eta gainerako lege oharrak, jarraibideak
eta/edo aplikatzekoak izango diren legezko baldintzak beteko ez dituzten
erabiltzaileei:
1. Erabiltzaileen Erregistroa
1.1. Erabiltzaile guztiek ATARIrako sarbide askea izango dute. Eskainitako e-zerbitzu jakin batzuetarako sarbidea izateko, erabiltzaileak Datu-orrietan erregistratu behar du soilki, bere identitatea ekarri eta erabilera arauak onartzen dituela.
1.2. Soilki adin nagusikoak izan daitezke erabiltzaile
erregistratuak.
2. E-Zerbitzuak. ATARIAren helburuei jarraiki, Interneteko zerbitzuak murriztu egin daitezke gorabeherak zein diren.
- Erabiltzaileek zerbitzu eta edukiez egiten duten erabilerari dagokionez, ATARIAk ez du inolako kontrol eginbeharrik hartzen bere gain. Nolanahi ere, ATARIAk jakinarazten die erabiltzaileei bidezko iritziko dionean, ausazko eran eta aldez aurretik gaztigatu gabe, ATARIAn garatzen diren zerbitzuak eta edukiak bide informatikoz kontrolatu eta monitorizatzeari ekin ahal izango diola.
3.1. Erabiltzaileak hitz ematen du ATARIA ez duela erabiliko legearen, moralaren, onarturiko ohitura onen edo ezarritako ordena publikoaren aurkako jarduerak gauzatzeko, ez eta hirugarrenen eskubide eta interesetarako kaltegarri izango liratekeen helburu edo ondorio ez zilegiak lortzeko ere.
3.2. Ildo horretatik, EI/SEVek espresuki debekatzen du ATARIA ondoko helburuetarako erabiltzea:
· Era jakineko mezuez hornituriko orriak: eduki pornografikoa eta/edo sexu eduki esplizitua dutenak; haur eta gazteen babesari eraso egingo diotenak; ondoko eretako jokabide bat eragin edo bultzatuko dutenak: (a) bereizkeriazkoa eta/edo indarkeriazkoa, sexu, arraza, erlijio, sineste, adin, egoera eta/edo ezintasun arrazoiengatik; (b) delitua, iraina, difamazioa eta/edo indarkeria aldezten dutenak.
· Honelako orrietara eta/edo edukietara sartzea: edozein ordenagailu programa edo tresneria edo sistema informatikoren funtzionamendua suntsitu, blokeatu edo mugatzeko diseinaturiko birusak edo beste edozein artxibo edo programa dauzkatenak; hirugarrenen intimitateri eraso egin eta/edo edo kaltetuko dutenak; hirugarrenen jabetza intelektual, industrialeko eskubideak eta beste edozein jabetza eta nortasun eskubideak hautsiko dituztenak.
3.3. Halaber, erabiltzaileak bere burua behartzen du edukiak eta/edo zerbitzuak halako eran erabiltzera non ATARIAk bideraturiko edukien eta/edo zerbitzuen gozamen normala ez den kaltetu, ezereztu, gainkargatu, hondatu edo galarazia izango.
4. Norberaren datuak. Norberaren datuak babesteko indarrean dagoen
espainiar legea betez, EI/SEVek jakinarazten dio erabiltzaileari bere datu
pertsonalek tratamendu informatizatua izan ohi dutela ATARIrako eta
zerbitzuetarako sarbidea kudeatzearren. Idazki honen bidez, erabiltzaileak
bere onespena adierazten die argi eta garbi datuen tratamendu
automatizatuari eta EI/SEVen EUSKOSARE ATARIAren
Norberaren Datuak Babesteko Politikari, zeina, honen bidez, datuak
eman baino lehen irakurria duela adierazten duen. Era berean, EI/SEVek
jakinarazten dizu zure sarbide, deuseztatze, zuzentze eta aurka egiteko
eskubideak erabili ahal izango dituzula datu pertsonalen arduradunaren
aurrean ei-sev@eusko-ikaskuntza.org
e-posta helbidean, edo posta arrunteko helbide honetan: Eusko
Ikaskuntza-Sociedad de Estudios Vascos, Miramar Jauregia, Miraconcha 48,
20007 Donostia, Espainia.
5. Arau Berriak. EI/SEVek beretzat hartzen du bai Erabilera Oinarrizko Arauak bai ATARIAn eta eskainitako zerbitzuetan bilduriko lege ohar, jarraibide eta/edo baldintza orokor guztiak edozein unetan aldatzeko eskumena, eta, kasuen arabera, horiek hemen agerturiko Erabilera Arauak osatu eta/edo ordezkatuko dituzte. Arau Berriak erabiltzaileen eskueran izan eta berehaal aplikatzekoak izango dira. Horregatik, EI/SEVek Arauak aldian-aldian kontsultatzea iradokitzen dizu.