Hemen zaude:
 » 
"Itzultzaile Aitzindariak" bilduma

"Itzultzaile Aitzindariak" bilduma

EIZIEk aspaldi ekin zion aurreko belaunaldietako idazle-itzultzaileen lana aitortu eta berreskuratzeko ahaleginari, eta horren emaitza izan da Itzultzaile aitzindariak izeneko bilduma berri hau (ohorezko bazkide izendatu genituen lanak biltzen dituen hiru Itzulpen-Antologia ere argitaratu ditu elkarteak).

Bilduma honetako lehen hiru itzulpenak CEDROren laguntzari esker argitaratu ziren 2003an, 2004an eta 2005ean, eta Inazio Mujika idazle eta editoreak prestatu zituen edizioak:

  • Dickens-en Eguarri abestia (The Christmas Carol), Luzearrek itzulia.
  • Schiller-en Wilhelm Tell, Inazio Goenagak itzulia.
  • P.B Kyneren Garailea (The Go-Getter).

2010ean, berriz, Juan Mari Lekuonaren itzulpen argitaragabe bat plazaratu genuen: Clara Janes poetaren Emblemas liburuaren ale batean eskuz eginiko itzulpena. Jon Kortazarrek eta Paulo Kortazarrek prestaturiko edizio hau Oiartzungo Udalaren eta Kultura Sailaren laguntzaz argitaratu genuen.