Albisteak
"Elorrixoko berbetia", paperean eta sarean kontsultagai
2015-01-12 ¦ argitalpenak
Badihardugu Euskara Elkarteak prestatu duen Elorrixoko berbetia liburuak argia ikusi zuen 2014ko abenduan. Egindako lana sarean ere ikusgai dago, Dijitalidadea enpresak atondu duen www.elotop.net/euskara webgunean.
Gehiago irakurri..."Arrasateko aditz-taulak" liburuxkia kaleratu dogu
2014-12-02 ¦ argitalpenak
Deba Ibarreko aditz-taulen bildumako 12. alia kaleratu barri dau Badiharduguk: Arrasateko aditz-taulak. Durangoko Azokan egongo da salgai, Badiharduguren stand-ian.
Gehiago irakurri..."Atxia motxia, Eibarko umien kuadernua" aurkeztuko da bixar
2014-11-27 ¦ argitalpenak
Bixar, barixakua, "Atxia motxia, Eibarko umien kuadernua" aurkeztuko dabe Eibarko Udaleko Egoibarra Batzordiak eta Badiharduguk. Goizian prentsaurrekua eta arratsaldian Patxin eta Potxinen ikuskizuna.
Gehiago irakurri..."Oñatiko euskeria: ezagutu, aztartu, egin" liburua aurkeztu dabe
2014-06-22 ¦ argitalpenak
Eguenian, ekainaren 19xan, Oñatiko euskeria: ezagutu, aztartu, egin liburua aurkeztu eben Oñatiko Udaletxeko Osoko Bilkura Aretuan. Musikaz eta poesiaz lagundutako ekitaldixa izan zan eta egilliak harro erakutsi eben urte askoren osteko emaitza.
Gehiago irakurri...Tantanez tantan, Eibarren euskeraz bizi!
2014-05-28 ¦ euskalgintza
Larunbatian, maiatzaren 31n, Tantanez Tantan, Eibarren Euskaraz Bizi ekimenak beteko dittu barriro Eibarko kaliak. Euskeriaren alde, GANTXILLA urez beteko da Urkuzuko itturrixan eta eskuz esku, giza katian, Untzagaraiño eruango dogu.
Gehiago irakurri..."Ermuko aditz-taulak" argitalpen barrixan aurkezpena
2014-05-05 ¦ Argitalpenak
Ermua eta Eitzagako euskara lanian oinarrittuta, Ermuko aditz-taulak liburuxkia kaleratu dau Badihardugu Elkartiak. Eguaztenian, maiatzaren 7xan, aurkeztuko da Ermuko Liburutegixan, arratsaldeko 19:00tan.
Gehiago irakurri..."Lan eta lan, emakumea Bergaran" liburua aurkeztuko da larunbatean
2014-02-25 ¦ Argitalpenak
Bergarako emakumea eta lana. Horixe da Badihardugu elkarteko Idoia Etxeberriak eta Juan Martin Elexpuruk aztertu duten gaia. Larunbat eguerdian liburua eta ikus-entzunezkoa aurkeztuko dituzte Bergaran.
Gehiago irakurri...Gaurtik abenduan 8ra Durangoko Azokan
2013-12-05 ¦ Argitalpenak
Gaur jarri da martxan 48. Durangoko Azokia eta bertan topauko dozuez Badihardugu Elkartia eta Ahotsak.com be, urtero moduan.
Gehiago irakurri...Euskal Herri osoko euskaltzaleen Topa Eguna ospatuko da Soraluzen
2013-09-27 ¦ elkartea
Bihar, larunbata, 2013ko Topa Eguna ospatuko da Soraluzen eta Euskal Herri osoko euskaltzaleak batuko dira herrian.
Gehiago irakurri...Gerrako testigantzak batzen dittuan dokumentala aurkeztu dabe Soraluzen
2013-09-25 ¦ ahozko ondarea
Isiltasuna hausten. Soraluzetarren gerrako testigantzak dokumentala aurkeztu zeban domekan, iraillaren 22xan, Soraluze 1936 lantaldiak, Soraluzen bertan. Errepublikako bizipenetatik hasi eta gerra osteraiñokua jasotzen dau Badihardugu Euskara Elkartiak zuzendutako dokumentalak eta Ahotsak.com webguneko testigantzak dira lanan oiñarri.
Gehiago irakurri...