Euskomedia. Kultura Topagunea

Buscador

Hasiera > Monografikoak > Juan Garmendia Larrañaga

Aurkezpena

Eusko Ikaskuntzaren eta Juan Garmendia Larrañagaren artean 2004an izenpeturiko hitzarmenaren arabera, Euskomedia Fundazioaren bitartez euskarri digitalean eta mundu zabalari eskainia jarri da euskal etnologo eta historialari handi horren Lan Osoen bilduma. Sekulako ekarpen baliotsua da Garmendia Larrañagarena.

Juan Garmendia Larrañagaren berrogeita hamahiru liburu eta hirurehun baino gehiago artikulu mamitsu dira edozeinek web orri honetatik eskura ditzakeenak. Gaika sailkatu dira, tolosar ospetsuak berak bere ikerketa lanetan erabilitako sailkapenen antzera. Euskal kulturaz zertxobait gehiago jakiteko aproposa da eskaintza hau.


Juan Garmendia Larrañaga