Archivo de la categoría: 2015

Jose Ignazio Ansorena / Musikaria

Jose Ignazio AnsorenaProzesu kognitiboaren amaieran, abiapuntua edozein delarik, zentzumenez, intelektualki, eskarmentuz, internetez edo bestela, pertsonarenganaino ailegatu eta irentsitakoa nortasunean integratu beharra dago. Hura gabe ez da ezer ikasi, ez da prozesu kognitiboa bukatu.

Horretan ez dut uste Internetek eraginik duenik, ez bada ezagutza faltsuaren sinismena gehiago zabaltzeko erraztasunak ematea.

Urteko galdera aukeratu duzuen honen inguruan zer idazten eta esaten den ikusita, ematen du Internet gure artean zabaldu denez geroztik, arras eta txarrerako aldatu dela mundua ezagutzeko manera, gazte jendearengan bereziki. Harrituta geratu naiz Frantzisko Aita Santuaren entziklika berrian kezka honen inguruko aipamena irakurtzean:

Honi gehitzen zaizkio mundu digitaleko bitartekoen dinamikak, zeintzuk, omnipresente bihurtzen direnean, ez dute laguntzen era jakintsuan bizitzeko ahalmena garatzen, sakontasunez pentsatzen, zabaltasunez maitatzen. Iraganeko jakintsu handiak, inguru honetan, informazioaren zarata sakabanatzaileren erdian euren jakinduria itzaltzeko arriskuan leudeke (…). Honekin batera, besteekiko harreman errealak, dituzten erronka guztiez, internetek bitartekatutako komunikazio batekin ordezkatzeko joera dago”[1]

Baina hainbeste al dakigu horren inguruan, prozesu kognitiboetaz alegia, fundamentozko iritzirik dugula uste izateko? Hainbeste datu bildu al dugu horren denbora epe laburrean? Eta internetek ez balu horrelako aldaketa handirik ekarri gure benetako prozesu kognitiboetara?

Sigue leyendo

M. Jaione Apalategi Begiristain / Pedagogoa

Jaione Apalategi BegiristainNola aldatzen ari den internet gure prozesu kognitiboak galdetzen zaigun honetan, Pedagogia zientziaren ikuspegitik erantzuten saiatuko garadagokigun txanda hau hartuz.

Internet, giza ezagutzaren garapenaren erdi erdian kokatu zaigun teknologia bat da eta besteak beste, gure prozesu kognitiboetan sekulako eragina izaten ari da. Banakoarengan zein gizarte mailan nola ari den eragiten ohartzeko,  Pedagogia zientziaren iker objetua den hezkuntza egitatearen inguruan gertatzen ari  denaz erreparatzeak balio handiko “ezagutza”  eskeiniko digula uste zaigu.

Pedagogiak, beste zientzia iturri askotatik edaten du eta garaiaren arabera,  batek besteak baino emari handiagoa eskeini diezaiokela ohar gintezke. Horrela, XXI. mendearen hasera honetan, bereziki, psikologiaren eta soziologiaren emari emankorra oso gertutik jarraitu beharrean aurkitzen dela Pedagogia uste dugu, bere lan-eremua den hezkuntzaren Osasuna, gizarte-laborategian dauden txertoen beharrean aurkitzen delako.  Hezkuntzak, txanpon baten antzera, bi aldez osaturiko errealitatea islatzen du, banakoaren aldea bata eta gizartearena bestea. Nola edo hala, hezkuntza eta heziketa munduarekin zerikusia duen edonork, jakin badaki egun, bi aldeek amankomunean duten errona nagusia, ikasleengan ezagutzak gaitasunetan bihurtzea eta lortaraztea dela.
Sigue leyendo

Enrike Zuazua / Matemático

Enrike ZuazuaInternet, nuevo campamento base

Podríamos armarnos de valor e intentarlo. Pensemos en la posibilidad del Día Internacional Sin Internet (DISI) y aceptemos que durante 24 horas todas las redes, las alámbricas y las wireless, se apagan.

El apagón debería ejecutarse por los proveedores de internet y no depender de la decisión de los usuarios que nunca renunciarían voluntariamente al uso de la red.

¿Qué pasaría?

Si el acontecimiento fuera previamente anunciado, la gente se prepararía y habría quienes, aprovechando conocer personalmente algún proveedor, encontrarían el modo de escapar al apagón.

El que hace la ley, hace la trampa. Por tanto, en este caso, se debería tratar de un apagón en toda regla, sin previo aviso, sin ley, para evitar la trampa.
Sigue leyendo

Enrique Echeburúa Odriozola / Psicólogo

Enrique EcheburuaInfluencia multidireccional de internet en los procesos cognitivos: los pros y los contras

Según la teoría de la evolución, los seres humanos están en constante cambio en función de la adaptación al entorno. Controlar el fuego, inventar la rueda y desarrollar el lenguaje escrito son solo algunos ejemplos de lo que ha sido la evolución de la humanidad. La plasticidad de nuestro cerebro se adapta progresivamente a los nuevos cambios.  De este modo, la irrupción de Internet en la vida cotidiana de las personas, y desde edades muy tempranas, ha supuesto una modificación de los procesos cognitivos básicos (pensamiento, memoria, lenguaje) de los seres humanos. En unos casos se han adquirido nuevas habilidades y en otros se han perdido otras.
Sigue leyendo

Baleren Bakaikoa Azurmendi / Ekonomialaria

Baleren BakaikoaInternet eta ni

Ineternet sortu baino lehenagotik nator. Izan ere, nire haurtzaroko estreinako urteetan gure herrian oso familia gutxik genuen irrati aparailua. Nire aitak oso jakinmin handia zuen Espainia eta Euskal Herriko egoera politikoari buruz, frankismoa puri-purian baitzegoen garai haietan. Zer gertatzen zen frankismoaren erraietan eta argitzeko Mosku Irratia, Paris Irratia edo Pirenaika Irratia  entzun behar ziren eta hori egiten genuen gure etxean.

Sigue leyendo