Archivo del Autor: urteko
Baleren Bakaikoa Azurmendi / Ekonomialaria
Internet eta ni
Ineternet sortu baino lehenagotik nator. Izan ere, nire haurtzaroko estreinako urteetan gure herrian oso familia gutxik genuen irrati aparailua. Nire aitak oso jakinmin handia zuen Espainia eta Euskal Herriko egoera politikoari buruz, frankismoa puri-purian baitzegoen garai haietan. Zer gertatzen zen frankismoaren erraietan eta argitzeko Mosku Irratia, Paris Irratia edo Pirenaika Irratia entzun behar ziren eta hori egiten genuen gure etxean.
Irene López-Goñi / Pedagogian Doktorea
Ostrakatik hipertestura
Giza kognizioaren prozesuak ezagutza jaso, landu eta ekoiztu egiten du. Horiek aurrera eramateko hainbat ahalmenparte hartzen dute, adimena, arreta, oroimena eta hizkuntza,besteak beste.
Eusko Ikaskuntzak proposatu duen galdera erantzuteko bereizketa bat egitea komenigarria delakoan artikulua bi zatitan banatzea erabaki dugu: a) Zertan eragiten dioten aldaketa hauek ikaste prozesuari eta b) zertan eragiten dion irakaste prozesuari.
Josemari Velez de Mendizabal / Euskonewseko zuzendari ohia
Internet, askatasunaren sinonimo ote?
Atzo irakurri ahal izan genuen Twitter berehala desager litekeela Internetetik eta gaur medioek Google-en superkapitalizazioaren albistea dakarkigute, egun bakar bateko burtsa-mugimenduan 60.000 milio dolar irabazi duela haizatuz[1]. Hau da, sareko gora beheren uhinek egunsenti bakoitzean ezusteko galantaren bat uzten digute denen txundidurako.
Interneteko bide zidorretatik barrena egin nuenean sarea galdegai handi bat zen, labirinto hark nora eraman gintzakeen inork gutxik zekiela. Aurrera egin genuen hurrengo bihurgunean zer ager zitekeen bat ere antzeman gabe. Inportanteena lur berriak konkistatzea zen, pioneroen antzerako izpiritu abenturazaleak bultzatuta. Hodeiertzak infinituak zirelakoan geunden eta gizartearen askatasunaren hurrena izan balitz bezalako eszenategiko atartean geundela aldarrikatzeraino heldu ginen.
Sigue leyendo
Carmen Diez Mintegui / Antropóloga
El profesor Javier Echeverría, que marcó el inicio de estas reflexiones en torno a la influencia de Internet en nuestros procesos cognitivos, planteó una serie de “cautelas” que debíamos de tener en cuenta ante el fenómeno de las tecnologías de la información. Especialmente interesante, dado mi perfil profesional,es su cautela número 5, en la que plantea los tres entornos en los que los humanos hemos ido conviviendo y su apuesta por verlos en interrelación y como un proceso en el que, de momento, la aparición de este “tercer entorno”, sería un nuevo ámbito para el desarrollo tecnosocial de la especie humana.