EUSKALBAR

 
 
Euskalbar 3.0  bertsioa

Euskalbar Firefox-erako tresnabarra da, euskera-gaztelera itzulpenak egiten lagunduko diguna, Interneten dauden hiztegi eta tresna ofizialak kontsultatuz (Euskalterm, Elhuyar, Hiztegia3000, Euskaltzaindia, ItzuL posta zerrendaren artxiboa, Harluxet, Mokoroa, ZT Corpusa, Opentrad itzultzaile automatikoa eta XUXENweb zuzentzaile ortografikoa)

2007-10-10

Euskalbarraren 3.0 bertsioa argitaratu dugu. Oraingo honetan Addons.Mozilla.Org (AMO) webgune ofizialean. Denontzako eskuragarri egon baino lehen, AMOko arautegiak erabiltzaileen iruzkin positiboak eta landuak jasotzea eskatzen du. Euskalbarra AMOn ofiziala izan dadin, beraz, zure laguntza behar dugu. Sar zaitez AMOk eskeintzen duen probagunera, Euskalbarraren azkenengo bertsioa jeitsi , instalatu eta probatu ondoren, mesedez, utz ezazu zure iruzkina webgune horretan. Zenbat eta iruzkin gehiago lortu orduan eta aukera gehiago izango ditugu Euskalbarra AMOn ofiziala izateko. Azkenengo bertsio honek dakartzan hobekuntzak, besteak beste, hauek dira:

3.0 bertsioa
================
- Bergara aldeko hiztegia kontsultagai dago. (#37)
- CorpEus gehitu zaio barrari. (#42) (#46)
- Kontsulta konbinatuetan azpisarreren kontsulta gaitzeko edo ezgaitzeko hobespena sortu da. (#41)
- Kontsulta konbinatuetan Elhuyarren eta 3000ren azpisarrerak ere kontsultatzen dira. (#26)
- Elhuyar hiztegia tarteko orrialderik erabili gabe kontsulta daiteke. (#36)
- POST metodoa darabilten hiztegien atzipena hobetu da. (#32)
- Kontsulta konbinatuetan hiztegi gehiago kontsulta daitezke. (#25)
- Kontsulta konbinatuetan hiztegien jatorrizko webguneetara joateko esteka erantsi da. (#35)
- Ongi etorri leihoa sortu da. (#29)
- Intza proiektuko lokuzioak kontsultatzeko botoia gehitu zaio barrari.
- Sinonimoen hiztegiak gehitu zaizkio barrari.
- Barrako zenbait hiztegi erakutsi eta ezkutatzeko aukera sortu da. (#6)
- Azalak sortu dira. (#14)
- Estatistika lokalak sortu dira. (#4)
- Estatistika lokalak ezabatzeko botoi bat gehitu zaio estatistiken leihoari (#23)
- 3000ren azpisarrerak kontsultatzean zegoen arazoa konpondu da. (#18)
- Elhuyarren azpisarrerak kontsultatzean azentu markekin zegoen arazoa konpondu da. (#13)
- Open-Tran hiztegiak fitxak berrerabiltzeko zuen arazoa konpodu da. (#12)
- Hizkuntza hautatzeko botoiaren itxura aldatu da.
- Aukera berria: Shift eta Ktrl kontsultetarako denbora-muga aldatu egin daiteke.
- Morris kontsultaren letra-tipoa aldatu egin da, gainerako kontsulten letra-tipo bera eduki dezan.
- Hiztegien menuko hiztegiek fitxen hobespenak errespetatzen dituzte zabaltzean. (#16)
- Aldaketak hiztegien menuan:
        + Eibarko euskeria gehitu da.
        + Bergara aldeko hiztegia gehitu da.
  + Poloniera - Euskara hiztegia gehitu da.
  + Japoniera - Euskara hiztegia gehitu da.
  + Drogen hiztegiaren helbidea aldatu da. (#33)
  + Kazetaritza hiztegia eta Laburzki ezabatu dira.
  + Informatika hiztegia ezabatu da.
Julen Ruiz, Asier Sarasua, Igor Leturia, Juanan Pereira.

2007-09-22

Julen Ruiz Aipuruk Euskalbarra hobetu du ElHuyarreko hiztegi berriarekin bateragarria izan dadin.

2007-04-25

Julen Ruiz Aipuruk berriz ere Euskalbarra hobetu du. Egindako lanen artean, honakoak:

  • Abiaratzean ezarritako hiztegien akats bat zuzendu da (jatorrizko hizkuntza eu zenean)
  • Fitxak atzeko planoan zabaltzeko aukera gehitu da
  • Aukeratutako testu baten gainean kontsultak egiteko aukera gehitu da, Euskalbar osoa eskuin-klik batean eskuragarri izanik
  • Eurovoc Thesaurusa kontsulta daiteke
  • Open-tran.eu kontsulta daiteke, en-eu norabidean
  • Aldaketak hiztegien menuan
    • BFAren Hiztegi Terminologikoa gehitu da
    • Eurovoc Tesaurusa gehitu da
    • Open-tran.eu itzulpen datu-basea gehitu da

Mila esker Julen!

2007-03-20

Julen Ruiz Aizpuruk, Librezaleko kidea, Euskalbarraren eguneraketa sakona landu du, 2.0. bertsioa lortuz. Egindako hobekuntzak, Julenen esanetan, hauexek dira:

  • Ingelesa gehitu da kontsultarako hizkuntza gisa.
  • Hizkuntza hautatzeko botoia aldatu da.
  • Hizkuntza aldatzearekin batera tresna-barrako hiztegiak moldatzen dira.
  • Hobespenen leihoa hedatu eta berrantolatu da: lehenetsitako hizkuntza ezar daiteke.
  • Morris hiztegia (en-eu) kontsulta daiteke.
  • Euskalterm hiztegia ingelesa jatorrizko hizkuntza izanik kontsulta daiteke (en-eu).
  • Hizkuntza gisa ingelesa aukeratuta badago, Shift + Enter teklak sakatzean Euskalterm eta Morris hiztegiak kontsultatuko dira.
  • Euskalterm hiztegian kontsultak egiteko botoia aldatu da. Orain, gainean klik eginda gai guztiak kontsultatuko dira; menutik gai bat aukeratuz gero, gai konkretu horren gaineko kontsultak burutuko dira.
  • Interfazea ingelesera itzuli da.
  • Hiztegien menutik Kirolen hiztegia ezabatu da, dagoeneko ez baita existitzen.
  • Hiztegien menuan 'Etorkinentzako Debabarreneko industri ingurunearen hiztegia' gehitu da.
  • Laguntzako ikonoa (16x16) aldatu da intuitiboa izatearren (Tango! proiektutik hartuta)

Mila esker Juleni egindako lanagatik! Gogoan izan, Euskalbarraren garapenean lagundu nahi baldin baduzu, Google Code-n eskuragarri duzula azkenengo bertsioko iturburu kodea. Anima zaitez!

2007-03-02

Ibon Aizpuruak, Elekako kideak, Euskalbarra eguneratu du, 1.11. bertsioa lortuz. Egindako hobekuntzak, honakoak dira:

  • XUXENweb-en kontsultak egiteko aukera (zure esaldia tekleatu Euskalbarran eta Intro sakatu)
  • Web orrietan euskaraz dauden testuak, XUXEN web zuzentzaile ortografikoaz baliatuz automatikoki zuzentzeko aukera (saguarekin uneko web orrian testu bat hautatu eta eskumako botoian dagoen "Zuzendu XUXENweb erabiliz" aukeratu)

On egin dagizuela!

2007-02-23

ZT Corpusarekin zerikusia duten aldaketak:

  • Hitz bat ZT Corpusean begiratzeko botoi bat
  • "Kontsulta aurreratua"-ko aukeretan ere ZT Corpusa gehitu da
  • "Hiztegiak" menuko "Corpusak" atalean ere ZT Corpusa agertzen da orain
Beste zuzenketatxoak:
  • "Hiztegiak" menuan "Corpusa" zuen izena azpiatal batek; besteekiko koherentziagatik "Corpusak" jartzen du orain
  • Laguntzako testuan, hiztegien zerrenda azpiatalka banatu dira.

2007-01-12

Programatzailea baldin bazara edo Euskalbarri botoi berri bat gehitu nahi badiozu eta ez badakizu nondik hasi, dokumentu hau lagungarria izango zaizu. Animatzen bazara eta zerbait berria gehitzen badiozu hedapen honi, ez ahaztu horren berri ematea!

On egin dagizula! Oharra: dokumentua .odt formatuan dago, hau da, OpenOffice 2.0 erabiltzen duen formatu irekian.

2006-12-31

Egindako eguneraketak:

  • Ktrl+Enter sakatzean sinonimoen hiztegiak kontsultatzen dira
  • Euskaltermen botoiarekin orain hiztegi tematikoak ere kontsulta daitezke

Urte berri on guztioi!

2006-12-06

Egindako eguneraketak:

  • hiztegien menua erakutsi/ezkutatzeko aukera bat
  • laguntza orria, ezkerreko logoa sakatuz (bide batez, logoa aldatu diogu aplikazioari)
  • beste akats txiki batzuk konpondu dira

2006-10-27

OHAR GARRANTZITSUA : Firefox 2.0, jada bertsio ofiziala, ez du funtzionatuko Euskalbar 1.7 baino zaharragoak diren bertsioekin, beraz, kasu honetan, Euskalbarraren eguneraketa hau instalatzea BEREZIKI gomendatzen da...

2006-07-31

Asier Sarasuak egindako 1.6 bertsioa kalean!

OHAR GARRANTZITSUA : FIREFOXEN BERTSIOA
Euskalbarrak duen hobespen sistema berriaren ondorioz, bertsio honek Firefox 1.5 bertsiotik aurrera funtzionatuko du soilik.

EGINDAKO ALDAKETAK:

  • Orain Euskalbarrek bi lokalizazio ditu: es-ES eta eu-ES, gaztelania eta euskara. Erabiltzaileak instalatuta daukan Firefox bertsioaren arabera, bata edo bestea agertuko da.
  • Aukeren multzo bat sortu dut. Aukerak aldatzeko botoi berri bat dago EuskalGNUren logoaren alboan. Aukeren lehioa hau da:
  • Bi aukera mota daude:
    1. Enter tekla sakatzean kontsultatuko diren hiztegiak. Hiztegi bakoitza fitxa batean irekiko da.
    2. Zabalik dauden hiztegien fitxak berrerabiltzea. Kontsultak bata bestearen atzean egiten direnan, aukera hau aktibatuta badago, hiztegi bakoitzerako fitxa bakarra erabiliko da.

2006-06-08

1.5 bertsio berria kalean . Opentrad, gazteleratik euskerara itzulpen automatikoak egiteko aplikazioa Euskalbarran integratu dugu. Integrazioa bi era ezberdinetan jorratu da:

  • Demagun gazteleraz dagoen webgune baten aurrean zaudela eta euskerara itzuli nahi duzula, Opentrad aplikazioaren bitartez. Euskalbarran Opentrad botoia sakatu, itxaron segundu batzuk eta...voilá!
  • Demagun gazteleraz dagoen testu baten euskeraketa egin nahi duzula (testu zehatz baten euskeraketa, ez web orri osoarena). Arazorik ez! Aukeratu nahi duzun testua, eskumako botoia sakatu eta hautatu "Euskeratu Opentrad erabiliz".

2006-05-11

1.4 bertsioa plazaratu dugu . Asier Sarasuaren bertsio berria da hau: "Aldaketatxo batzuk egin dizkiot Euskalbarri, Javascripteko pare bat lerro gehiago sartuz. Aldaketak hauek dira:

  • Mokoroaren datu basean ere bilaketak egiteko botoi berri bat sortu dut.
  • Elhuyar hiztegian zegoen bug-txo bat konpondu dut: hitz bat baino gehiagoz osatutako katea bilatu nahi bazen, adibidez "perro de caza", gertatzen zen Euskalbarrek "perrodecaza" bilatzen zuela. Hau konpontzeko, "perro_de_caza" bilatu dezan behartu dut.
  • Interfaza aldatu dut, ez baizitzaidan gehiegi gustatzen lauburua euskararekin eta zezena gaztelaniarekin parekatzea. Gainera, uste dut dotoreago geratzen dela ikonorik sartzen ez bada, eta hiztegietara joateko botoiak ere irudirik gabe jarri ditut.
  • Harluxet hiztegi entziklopedikoan kontsultak egin ahal dira orain.

2006-04-22

1.3 bertsioa plazaratu dugu . ItzuL, Euskal Itzultzaileen zerrendako artxiboetan bilatzeko aukera gehitu diogu. Gotzon Egiak dioen bezala: "itzultzaileen hiztegirik onena, ItzuL zerrendaren bilatzailea da" ;-)

2006-04-14

1.2 bertsioa kalean da . ElHuyar hiztegiarekin oraingo honetan ondo moldatzen da (lehen arazoak zituen azentua duten hitzekin). Gainera bertsio honetan, Elhuyar hiztegian ezkerreko aldean agertzen den markoa Euskalbarrarekin ere orain agertuko da. Eskerrik asko Xabier-AIXE abisuagatik.

Pare bat ohar: 1.1 bertsioa aste bete bat iraun du (Elhuyarrekin ondo konpontzea zuen helburu, baina 1.2 bersioa heldu arte ez dugu lortu. Bestalde batzutan - eta oraindik ez dakigu zergatik - Euskalbarra ezin omen da Firefoxen instalatu modu zuzenean (bideoak adierazten duen moduan). Kasu horretan, eskumako botoia sakatu esteka honetan eta Deskargatu aukera hautatu. Gero Fitxategia/Ireki menutik deskargatutako fitxategia ireki (eskerrak Galderri abisuagatik)

Aste Santua polita bota! :-)

2006-03-06

Euskalbar tresnabarra nola instalatu jakin nahi baduzu, bideo polit bat prestatu dugu zuretzat. Bi minututan Firefox-erako gehigarri hau zure ordenadorean nola instalatu ikasiko duzu.

Behin instalatu eta gero, Euskalbar tresnabarra nola erabiltzen den ikasteko, beste bideo lagungarri hau prestatu dugu.

 
 
 
 
 
Oharra: Euskalbarra Juanan Pereira , Asier Sarasua, Igor Leturia, Ibon Aizpurua, eta Julen Ruiz programatzaileen artean landu da. Zerbait hartzera gonbidatu nahi badiezu, erabili posta elektroniko helbide hau