2011/05/05 admin
Hiru urte eta erdi igaro dira Euskalbar Mozillak hedapenetarako duen webgunean (addons.mozilla.org edo AMO) sartu genuenetik. Lehenago Euskalbar Internet&Euskadi elkartearen webgunean egon zen denbora luzez, eta 1.x eta 2.x serietako bertsioak bertan daude oraindik.
2007ko urriaren 5ean Euskalbar 3.0 jarri genuen AMOn, eta ordutik eduki dituen deskargak 100.000 izatera iritsi dira. Une egokia, beraz, Euskalbarren estatistikei begiradatxo bat botatzeko.
Irakurri mezu hau osorik »
Bestelakoak kategorian sailkatua | Ez dago erantzunik »
2008/04/04 admin
Mozilla fundazioak gehigarrien AMO webgunea berritu ondoren, Euskalbarren deskargen estatistika osatuagoak eskaintzen hasi dira. Orain, eguneko eta asteko zenbat deskarga egon diren jakiteaz gain, bertsioz bertsio dauden deskargak ikus daitezke, bai eta sistema eragilearen araberako deskargak ere (azken hau Euskalbarren kasuan oraindik ez dabil). Horrez gain, erabiltzaile aktiboen kopurua zenbatzen da, alegia, Euskalbar instalatuta daukaten eta eguneraketa bila AMOrekin konektatzen den erabiltzaile kopurua (Firefox irekitzean, instalatutako gehigarrien eguneraketak bilatzen ditu automatikoki).
AMOk estatistikak modu pribatuan utzi edo publiko egiteko aukera ematen du, eta guk denok ikusteko moduan uztea erabaki dugu. Hemen dauzkazue:
Bestelakoak kategorian sailkatua | Ez dago erantzunik »
2008/02/06 admin

Eta ez da nolanahiko saria: hor goian ikus daitekeen banner polita oparitu digute.
Teknopataren txokoan lehiaketa bat antolatu dute 2007an euskarazko mundutxo digital honetan onenak izan omen diren ekarpenak hautatzeko. Azkenean internauten botoei esker bigarren postua eskuratu dugu. Seguru guk baino lan gehiago egin dutenek atzerago gelditu direla, baina ze arraio, kristoren ilusioa egiten digu.
Eskerrik asko Euskalbar erabiltzen duzuen milaka lagunei. Ez da txantxa, ez, Mozillako webguneko estatistikek gezurrik ez badiote:
- Euskalbar 3.0: 3.500 deskarga
- Euskalbar 3.1: orain arte, 4.500 deskarga
Eskerrik asko denoi.
Bestelakoak kategorian sailkatua | Ez dago erantzunik »