euskalkultura.com

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Valentziako Euskal Etxeek Diasporaren Gutunen hirugarren literatura lehiaketa deitu dute

2015/12/31

Diasporaren Gutunen 3. Lehiaketaren afitxa

Euskaltzaleok eta Laurak Bat, Valentzia hiriko bi euskal etxeak, elkarlan emankorrean dihardute azken urteotan eta horren emaitzetako bat da Diasporaren Gutunen Lehiaketa. Aurrekoetan erantzun oso ona izan du lehiaketa honek eta aurten hirugarrengoz antolatu dute bi elkarteek. Lehiaketa parte hartu nahi duten guztiei irekita dago, bereziki munduko euskal etxeetan euskara ikasten ari direneei.

Gehiago irakurri...

PUBLIZITATEA

Talde-bidaia berria iragartzen dute Euskal Herrira Argentinako Arrecifestik Europako uda sasoian

2015/12/31

2016ko bidaiaren iragarpena

Desioak eskatzeko garaia da hau, eta zergatik ez eskatu bidaia bat Euskal Herrira? Argentinako Arrecifestik, eskaintza Euskaldunak Bat Euskal Etxeko erreferente den Mariana Domine Irigoyenen eskutik datorkigu eta proposatutako hamazazpi eguneko ibilbidea tentagarria da. “Esperientzia ederrak biziko ditugula segurtatuta dago, bidaia Bilboko Aste Nagusi garaian egingo baitugu” azaltzen du Dominek, "pesotan eta kreditu txartelaz ordain daitekeela" emendatuz.

Gehiago irakurri...

PUBLIZITATEA

Mezua luzatu dio Urkullu lehendakariak Diasporari, 'diasporizatzera' eta zubi-lokarriei eustera deituz

2015/12/31

Iñigo Urkullu lehendakaria

Gabon eta Urte Berri garaia dela eta mezu idatzia bidali die Urkullu lehendakariak munduko euskaldunei, nazioartean zehar 25 herrialde eta 189 euskal etxe harrapatzen dituen euskal sarea osatzen duten norbanako eta elkarteei. Euskaraz, gaztelaniaz, frantsesez eta ingelesez idatzitako mezuak, zorionak eta urte berria opa izateaz gain, 'diasporizatzera' deitzen du eta baita elkarri laguntza ematera ere, harreman-zubiei eutsiz, eskerrak emanik munduko euskaldunei euren Euskal Herriarekiko ekarpenagatik.

Gehiago irakurri...

PUBLIZITATEA

Bruselako euskaldunek kalean kantari eta giro ederrarekin egin zioten ongi etorria Olentzerori

2015/12/30

Ikurrina airean ibili zen Bruselako kale hotzetan, abenduko giroa berotzen Olentzero Badator festarekin (argazkiak Emanuel Vandermeerschen)

Iragan abenduaren 12an Olentzero Badator izeneko festa handia antolatu zuen Bruselako Euskal Etxeak, euskal mitologiako ikazkinari ongi etorria eman eta Gabonen hasiera ospatzeko. Ekitaldi hau egiten duten laugarren urtea da eta giro bikaina izan zuten;  lagun asko animatu baitziren Bruselako kaleetara atera eta gabon-kantak abestera. Ondoren, afaria egin zuten eta dantza eta janari artean hasi zituzten Eguberriak.

Gehiago irakurri...

PUBLIZITATEA

Olentzeroren bisita eta urtarrileko egitaraua, San Sebastian jaia barne, Necocheako Euzko Etxearen eskutik

2015/12/30

Necocheako lagunek ilusio handiz hartu zuten Olentzero

Urte berriarekin batera Argentinako euskal etxe gehienak opor sasoian sartuko badira ere, Necocheako Euzko Etxean mugimendu handiko egunak biziko dituzte, Gizatalde Atzerritarren Azoka –urtarrilaren 15etik 17ra– eta San Sebastian Astea –19etik 23era– ospaturik. Eta urtea bukatzeko eta ekitaldi horiek prestatu bitartean, Olentzerok bisita luzatu die necocheatarrei, gozoki poltsa eskuan.

Gehiago irakurri...

PUBLIZITATEA

Baita ere ...

Albiste gehiago...

Jatetxeen gida

PintxoPote

Los Gatos, Estatu Batuak (AEB)

Oroimenean

PUBLIZITATEA

Besteek esana

PUBLIZITATEA

Blogak

Azken komentarioak

Euskaletxeak.net

Blogak

prev next

© 2014 BasqueHeritage S.L.

Portuetxe 51, 201. bulegoa
20018 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 504477 / (+34) 943 316170

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia