Ezaugarri nagusiak

Blogak.com-en sortutako blogetan, blogariak zenbait aukera ditu eskura.

  • Fitxen bidezko kudeaketa sistema, uste dugu intuiziora nahiko ondo moldatzen dela.
  • Tag edo etiketak: ez dago atalik, baina artikulu bakoitza berba gako edo etiketekin markatu daiteke. Praktikoa dela uste dugu. Blogari bakoitzaren etiketak pilatzen dira blog bakoitzean, eta Blogak.com-eko portadan, guztienak metaturik.
  • Wysiwyg editore bat. Letra beltz edo etzana ikusi bezala argitaratuko da... Testua OpenOffice edo Word dokumentu batetik pegatu eta itsatsi, eta ondo ikusiko da.
  • Kanpoko elementuak sartzeko aukera, hala nola Youtube-ko bideoen kode puskak.
  • Diseinua CSS bidez aldatzen da, eta txantilloi batzuk daude aukeratzeko, edo zuzenean uki daiteke estilo orria.
  • Aldamaneko zutaberako zenbait aukera, edukia moldatzeko.
  • Erantzunak utzi daitezke irekita, moderatuta, edo baliogabetuta, aukeran beti.
  • Datak editatu egin daitezke. Iraganeko data jarri, eta zure artxibo zaharrak moldatuko dituzu; etorkizuneko data jarri, eta une jakin baterako zehatz programatu ahal izango duzu artikulu.
  • Ping egiten du automatikoki Pingomatic-era, eta handik behar den toki guztietara: Technorati, IceRocket...
  • Zure blog zaharra, beste plataforma erdaldun batean baduzu, adibidez Blogger-Blogspot-en, ekarri egingo dizugu bertako artxibo osoa (erantzun eta guzti), hemengo blog berrira. Jar zaitez kontaktuan hemendik horretarako.
  • Konpromezua blogariekin: jaits ezazu zure blogaren eduki osoa nahi duzunean. Edukia ez da plataformaren edo haren sustatzaileen gatibu. Edukia, blogariarena da, eta nahi duenean, berekin eramango du, bloga itxi edo harekin migratu nahi duenean, edo, blogarekin jarraitu arren, testuen bilduma jakin bat egin nahi duenean.