euskalkultura.com

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Mendia Mahomarengana: 'Hidden in plain sight' eta 'Amerikanuak!', erakusketa ibiltari arrakastatsuen bi adibide

2016/03/22

'Amerikanuak!' eta 'Hidden', euskaldunen inguruko AEBetako erakusketarik eta zaharrenetarikoa eta osatuena, seguruenik, hurrenez hurren (Argazkiak: BM&CC)

Hogei urte bete zituen iaz Bend-eko (Oregon, AEB) High Desert Museoaren 'Amerikanuak! Basques in the High Desert' erakusketak. Hainbat hilabetez erakusgai egon eta, gerora, katalogotik kendu zuten. Edonola ere, jatorrizkoaren bertsio txikiago eta ibiltaria ere sortu zuten eta, lantzean behin, han-hemenka segitzen dute aurkezten. Modu berean, 2010ean sortu zuen, Boiseko Euskal Museoak, New Yorken estreinatu zuen 'Hidden in plain sight: the Basques', erakusketa, ibiltaria bilakatzeko hau ere. EuskalKultura.com-ekin berba eginda, High Desert Museum-eko erakusketa eta kolekzio komisarioa den Faith Brower-ek azpimarratu du instalazio nhauek daukaten garrantzia “jende askok oraindik ezagutzen ez dituen komunitate kulturalak ikertu eta jendaurretzen"..

Gehiago irakurri...


EuskalKultura.com-en zozketa berriak zabalik darrai: lortu euskal historia liburua edo musika CDak

2016/03/21

Zozketa berria abiarazi zuen EuskalKultura.com-ek joan den astean. Zozketagai, liburu bat (ingelesez) "Modern Basque History", Cameron Watson-ena; eta Iparraldetik datozkigun hiru musika CD: Kalakan hirukotearen "b_aldeak"; "Arbailan", Xiberoko ahots onenen sormen lan dagoeneko klasikoa; eta "Euskal kolore",  zenbait kantari eta talderen kantu hautuen bilduma. Ohi bezala, parte hartzeko, email bat bidaltzea besterik ez.

Gehiago irakurri...


‘Euskara Argentinan. Nortasuna eta sentimendua’ liburua Buenos Airesko Liburu Azokan eta euskal etxeetan aurkeztuko

2016/03/21

'Euskara Argentinan. Nortasuna eta sentimendua' liburuaren azala

Euskararen egoera Argentinan, Argentinan Euskaraz programa hasi baino lehen eta programa abiatu zenetik gaur egun arte aztertzen duen liburua Buenos Aireseko Liburu Azokan egongo da eskuragarri, bertako Euskal Standean. Urtean zehar, gainera, euskal etxeetan ere aurkeztuko da liburua. Liburua zeure euskal etxean aurkezteko, aski da hala eskatzea FEVAra, egilearekin ados (ikus erreferentziak). Aurkezpenen ibilbidea Argentinan zehar, eskabideak osatzen joan ahala plazaratuko da.

Gehiago irakurri...


Fermin Muguruzak eta Albert Plak "Guerra" dakarte Txile, Kolonbia, Uruguai eta Argentinara maiatzean

2016/03/21

"Guerra" ikuskizunaren kartel bat

Maiatzean Hegoamerikan izango dira Fermin Muguruza eta Albert Pla musikariak "Guerra" ikuskizunarekin eta emanaldiak egingo dituzte Bogotan, Santiagon, Montevideon eta Buenos Airesen. Musika eta antzerkia uztartzen ditu ikuskizunak, gudari buruzko hausnarketa bultzatuz. Hegoamerikako bira labur hau hasi aurretik, Madrilen eta Zaragozan izango da ikuskizuna.

Gehiago irakurri...


La Platako EEak eta Aviron Bayonnais Rugby Klubak hitzarmena sinatu dute euren harremanak bultzatzeko

2016/03/18

Iparraldeko Aviron Bayonnais Rugby Klubeko kamiseta Argentinan ere ikusiko da. Argazkian, alboetan Aviron Bayonnais-eko Francis Salagoity eta Christian Devèze, erdian La Platako Euskal Etxeko lehendakari Javier Clua elastikoari eusten.

Hitzarmenari esker, La Platako Euzko Etxeko haurren rugby eskolak Iparraldeko Klubeko logoa eta kamiseta erabili ahal izango ditu. Etorkizunari begira, bi erakundeen arteko jokalari-trukeak ere egingo dira akordioaren baitan. Berri honekin batera, Euskal Etxean egiten diren aktibitate guztietako erakustaldi bat iragartzen du Euzko Etxeak La Platan.

Gehiago irakurri...


Carolina Minaberry: "Argentinak zeharo erakartzen nau, baina Euskal Herrira joatean pozez betetzen zait bihotza"

2016/03/18

Carolina Minaberry bere seme Unairekin Euskal Herrira egin berria duten bisitan (argazkia EuskalKultura.com)

Carolina Minaberry (Lincoln, Buenos Aires probintzia, 1972) psikologoa da Argentinan eta egun hauetan Euskal Herrian izan da hilabetez eta besteak beste gogoratu zaizkio eta berritu ditu 18 urte zituenean bere aitaren herrialdera euskara ikastera etorri zenekoa, baita gerora ere 2002an bere senar eta haurrekin lau urtez Angelun bizitzeko egin zuen hautua, eta berehala, 2003an, EGA euskara titulua atera zuenekoa. Argentinan jaiotako euskalduna izanik, Euskal Herrian jaiotakoen euskara irakasle izan zen zenbait urtez, egun Tandilen bizi den emakume euskal-argentinarra.

Gehiago irakurri...


Argentinako Euskal Aste Nazionala, azaroaren 11-13an Necochean; NABO Biltzarra uztailaren 2-3an Chinon

2016/03/17

AEBetako NABOren 2016ko elkarretaratze nagusia Kaliforniako Chinon izango da, SCBC euskal etxea antolatzaile

Behin eta berriro galdetu digute eta artikulu honetara biltzea pentsatu dugu. Noiz dira 2016an Estatu Batuetako eta Argentinako euskal elkarretaratze nagusiak diren Euskal Argentinar Aste Nazionala eta NABO Biltzar eta Festa? Kronologikoki hasita, Estatu Batuetako euskal festa hori, uztailaren 2-3an izango da aurten, Chinon (Kalifornia), Southern California Basque Club-ek antolatua. Eta Argentinako Euskal Astea, azaroaren 11-13an, Necochean, bertako Euzko Etxea antolatzaile. Baina bada gehiago.

Gehiago irakurri...


"Amama" (Asier Altuna) eta "Lejos del mar" (Imanol Uribe) lehian gaur hasten den Nanteseko Zinemaldian

2016/03/17

Asier Altuna zuzendariaren "Amama" sail ofizialean lehiatuko da

Gaur hasiko da Frantzian Nanteseko 26. Zinemaldia eta bertan, ohi bezala, euskal zinemak leku berezia izango du, Etxepare Euskal Institutuak sustatzen duen La Fenetre Basque (Euskal Leihoa) sail bereziari esker. Aurten bi euskal luzemetraia lehiatuko dira sail nagusian: "Amama" eta "Lejos del mar". Horrez gain, Opera Prima sailean ere beste bi euskal lan izango da ikusgai: Lara Izagirreren "Un otoño sin Berlín" eta Ben Sharrock eskoziarraren "Pikadero", Euskal Herrian eta euskaraz egina! 

Gehiago irakurri...


Zahato erraldoidun karroza bat Euskal Etxearen ordezkari Ayacuchon, 44. Txahalaren Festako kabalkadan

2016/03/17

Euskal Odola Euskal Etxearen karroza Ayacuchoko 44. Txahalaren Festaren desfilean

Partaidetza nabaria izan du aurten ere Euskal Odola Euskal Etxeak Ayacuchoko Txahalaren Festa Nazionalean, Buenos Aires probintzia argentinar barrualdean. Alde batetik, euskal elkartea Festako Erregina izateko hautagaien aurkezpenaren egoitza izan zen. Bestetik, euskal ohiko irudi batzuk ekarri zituen landa eta nekazal alorreko tradizioen inguruan antolatzen den festa oihartzuntsu honen desfilera: ardo zahato erraldoi bat eta dantzariek osatutako karroza. Ikus argazki galeria.

 

Gehiago irakurri...


Idahon, Oregonen eta, laster, Nevadan, Dorothy Bicandi Aldecoa Komunitate Historia Proiektuaren lehen emaitzak

2016/03/16

Tony Villanueva, elkarrizketa egunean. Eusko Jaurlaritzak Idaho-n zuen kontaktua zen Jose Villanuevaren semea da Tony. Boise-tik Emmett-era joan ziren, 1936.ean, Boise Payette enpresak hainbat euskal langile mugiarazi zituenean (Argazkiak: DACRP)

Auzo bilkura egin zuten Emmett-en (Idaho) astelehen arratsaldean, lau ikertzailek, Toni Berria, Patty Miller, Connie Urresti eta Carolyn Ruby-k, deituta. Komunitate Ikerketa Talde hau informazio garrantzitsua ari da biltzen, azken mendeari dagokiona, Idahon eta Oregonen bizi izan diren euskaldunen inguruan. “Historia oso eta osatu bat nahi dugu egin”, azaldu dio Berriak EuskalKultura.com-i. “Zergatik etorri ziren euskaldunak, zer egin zuten... hori da jakin nahi duguna. Baina, oroz gain, nahi dugu jakin nola gura duten beren burua agertu”.

Gehiago irakurri...


© 2014 BasqueHeritage S.L.

Portuetxe 51, 201. bulegoa
20018 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 504477 / (+34) 943 316170

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia