euskalkultura.com

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Valentziara eta Tuterara joan dira aurten Diasporaren Gutunen III. Lehiaketako sariak; zorionak partehartzeileei!

2016/02/08

Irabazleen gutunak irakurri zituzten sari emate ekitaldian (argazkia Valentziako Euskaltzaleok)
Irabazleen gutunak irakurri zituzten sari emate ekitaldian (argazkia Valentziako Euskaltzaleok)

Iragan ostiralean Valentziako Euskaltzaleok eta Laurak Bat euskal etxeek Diasporaren Gutunen III. Lehiaketaren sariak banatu zituzten, horretarako antolatu zuten literatur afariaren baitan. Aurreneko saria, euskara ikasleena, Rocio Risquez Baezarentzat izan zen, eta bigarren saria, euskaldun osoen mailakoa, Tuterako Amets Oyonek irabazi zuen.

Valentzia. Euskaltzaleok eta Laurak Bat euskal etxeek Literatur eta Kantu Afari bat egin zuten iragan ostiralean Racó de la Corbellan, Euskaltzaleok elkartearen egoitzan. Gaualdian Diasporaren Gutunen III. Literatura Lehiaketaren sariak banatu zituzten.

Aurtengo sariak Valentziara eta Nafarroara joan dira. Ekitaldian txapeldunen gutunak irakurri zituzten, haien izenak eman baino lehen. Euskara ikasleen mailan Rocio Risquez Baeza, Valentziakoa, izan zen irabazle, "Nire laguna" gutunarekin. Euskaldun osoen mailan, aldiz, garailea Amets Oyon izan zen, Tuterakoa. Haren lanak "Heriotza agurgarria" izenburua du.

Antolakuntzak aditzera eman duenez "goi mailako lanak izan ditugu eta leia oso itxia izan da". Aurten epailaren lana Gilen Mejuto itzultzailearen eskuetan izan da. Sariak irabazle bakoitzarentzat liburu sorta bana izan dira. "Euskaltzaleok eta Laurak Baten izenean esker onak eman nahi dizkiegu partaide guztiei eta bereziki Txalaparta Argitaletxeari liburu batzuekin egin duen ekarpen eskuzabalagatik", adierazi dute.

Sari banaketaren ostean, kantu afari egin zuten bertara bildutakoek.



Komentarioak

« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 BasqueHeritage S.L.

Portuetxe 51, 201. bulegoa
20018 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 504477 / (+34) 943 316170

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia