euskalkultura.com

euskal diaspora eta kultura

Oroimenean

Juan Brana

Juan Brana
Juan Brana Elkon, artxiboko irudian (arg. EuskalKultura.com)

2016/02/06 - Reno, AEB

Almandozen (Nafarroa) 1959ko apirilaren 9an jaioa, Juan Braña (Estatu Batuetan Brana-ra aldatu zioten deitura) hil da Nevadako Renon, azken bolada ospitalean ahul eman ondoren.

Pertsona ezaguna zen AEB Mendebaldeko euskal zirkuitoetan, bereziki aizkolari gisa zeraman jardunagatik. Zaletasun hori bere alaba Stephanie-ri ere pasatu zion eta behin baino gehiagotan ibiliak ziren han-hemenka aita-alaba bereziki Nevada eta Kalifornian enborren kontrakoa aizkol erakustaldi eta norgehiagoketan.

Duela urte batzuk minbizia diagnostikatu zioten eta gora-beherekin bizitza egin ahal izan du, aizkoran ez aritzeko gomendatu bazioten ere.

Zinez goibeldu eta penatuak uzten ditu lagunak. Eurei, bere emazte, bi alaba Stephanie eta Amaia, biloba, gainerako familia eta inguruko guztiei, gure dolumin zintzoak.

GB

Hau eman du argitara familiak ingelesez:

On February 6th the world lost a great man, brother, husband, father, grandfather, uncle, cousin and friend to many. His strength, loyalty, laugh and humor will be greatly missed. Funeral services will be held at Our Lady of the Snows at 11 am Feb. 15th at 1138 Wright street in Reno. We will be celebrating his life at the Santa Fe restaurant afterwards. Thank you for all of your love and support towards me and my family.



Oroimenean

Bidali zurea

© 2014 BasqueHeritage S.L.

Portuetxe 51, 201. bulegoa
20018 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 504477 / (+34) 943 316170

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia