euskalkultura.com

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Rollings-ek gaur joko dute Habanan; bertan izango da Floridan jaiotako Jauretsi Saizarbitoria euskal-kubatarra

2016/03/25

Jauretsi Saizarbitoria artxiboko irudi batean, 2005ean Miamin (argazkia Joseba Etxarri)
Jauretsi Saizarbitoria artxiboko irudi batean, 2005ean Miamin (argazkia Joseba Etxarri)

Aldaketa garaiak dira eta Kubak jaso berria du Estatu Batuetako presidente baten, Barack Obamaren bisita. Eta gaur, Ostegun Santua, Rolling Stones-ek joko dute bertako Kirol Hirian 200.000 kubatar aurrean. Madrilgo El País egunkaria artikulu sorta bat argitaratzen ari da honen guztiaren harira eta hor, Mauricio Vicent korrespontsal ohiak, 'Ostegun Santua Habanan' izenburupean Jauretsi Saizarbitoriaren lekukotasuna bildu du, Jauretsi, kontsultora eta arte, moda eta besteak beste sormen digitalean eta Kubarekiko kultur ekimenetan aditua den emakume gaztea, Juan Saizarbitoria mutrikuarraren biloba da, Habanan Centro Vasco famatua izan zuen Juanito Saizarbitoriarena.

Donostia-San Sebastian. Izenak berak zalantza izpirik gabe agerian uzten duenez, euskal jatorrikoa da Jauretsi Saizarbitoria, eta horrekin batera bere nortasun agiriak Miamin jaio zela dio, baina Kubatik ihesean zetorren familia bateko parte. Bere aitona, Juanito Saizarbitoria izan zen, mutrikuarra, Habanara iritsi eta zerotik hasita bertako Centro Vasco jatetxe ikonikoko jabe izatera heldu zena, gero Fidel ailegatu zelarik Floridara ihes egin eta bertako Little habana kubatar auzoan Centro Vasco berria zabalduko zuena.

Artikulu honek bere lekukotasuna, euskal ixtorioz zipriztindua biltzen duenez, irakurgarria izan zitekeela pentsatu eta hona ekarri dugu linka, ondoan Habanako 2016ko Aberri Eguneko eta Euskal Asteko artikulua duela  Horixe, besterik gabe.



« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 BasqueHeritage S.L.

Portuetxe 51, 201. bulegoa
20018 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 504477 / (+34) 943 316170

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia