euskal diaspora eta kultura
2016/02/12
Urtero ohi duten legez, Madrilgo (Espainia) Euskal Etxeko abesbatza eta kideak kalerik kale atera ziren, aurten otsailaren 4ean bertan, Santa Agedako usadioari segida emateko Madrilen Euskal Etxea inguratzen duten kaleetan zehar, zazpietan Txoko-Zarren hasita (San Nikolas plazan) eta 9:00etan Euskal Etxean bertan amaituta.
2016/01/31
2016ko urtarrilaren 30ean, Chicagoko 'World Music Festival' ekitaldian, bertako Chicago Children's Choir abesbatzak Txoriak Txori euskal kantu ezaguna kantatu zuen hiriko Athenaeum Antzokian (testua Joxanton Artze, hitzak Mikel Laboa, moldaketak Javier Busto). Ahoskatzea, perfektoa, inork ez luke esango euskaldunak ez direnik. Beti da plazera euskalduna eta ber denboran oso unibertsala del kantu hau entzutea.
2016/01/26
Urtarrilaren 24tik eta datorren asteburura arte, Montevideon dago Hego Ameriketako euskal ikasle/irakasle talde bat, HABEk, FIVUk, FEVAk eta tokiko euskal etxeek "Euskara Munduan" programaren baitan antolatutako udako barnetegia egiten. Horri buruz hitz egiteko El Observador telebistara hurbildu ziren FIVUko (euskal etxe uruguaitarren federazioa) lehendakari Enrique Poittevin eta HABEko teknikari eta Euskara Munduan-go koordinatzaile Kinku Zinkunegi, eta honako elkarrizketa egin zieten,
2016/01/22
Zer gertatuko zen euskarak presentzia orokortua izan balu historian Venezuelan eta Ameriketan? Jolas gisa, Venezuelatik, bertan eginik datorkigun bideo honek erantzun bat ematen dio galderari, Simon Bolivar gaztetxo bat ere tarteko, "Gure historiak soinu ezberdina izango luke" izenburupean. Catia TVe-ko lagunek egina.
2016/01/04
Basque Educational Organization-en eskutik, "Sheepherder's Memories" Juan Jayo eta Jean-Paul Bartheren ekoizpena da (1h 08' 08"), jatorriko bertsioan 2000. urtean ekoitzia eta 2015ean Jean-Paul Barthek digitalki moldatua. Estatu Batuetara artzain joanikoen berri ematen du. Lekukotasun emaile agertzen dira Louis Elu, Charles Moustirats, Angel Arriada, Dominique Etcheverry, Julian Aramburu, Jean Gorostiague, Jean-Pierre Etchemendibehere, Pedro Salaburu, Pierre Ausquy, Jean Laxague, Jean-Baptiste Urruty, Emile Goyhenetche, Leon Franchisteguy. Elkarrizketa guztiak ingelesez, elkarrizketatzaile Juan Jayo, Nicole Sorhondo, Tony Laxague, Jean-Paul Barthe. Laguntzaile Aña Iriartborde (argazki eta irudiak), Johnny Curutchet (bertsoa).
2015/10/15
40 urte bete ditu Luis Zabalegui-k Renoko (Nevada, AEB) Louis' Basque Corner euskal ostatuaren barraren gibelean. Gaur egun, erdi erretiratua, pare bat egunezUrte hauetan andana bat bezerori zerbitzatu dio, besteak beste, picona, West-eko euskal ostatuetako edari famatua. Urteurrena kari, hona Renoko KTVN Channel 2 telebistako albistegiak eskaini dion albistea. Zorionak, Luis!
2015/09/10
"Soka, euskal dantzaren urratsetan" erakusketa ibiltaria abiatuko da gaur Biarritzen eta urriaren 11era arte egonen Santa Eugenia elizpean. Hortik ibilaldia hasiko du eta besteak beste 2016ko otsailean Donostian ere izanen da, 2016an Donostia Europako Kultur Hiriburua delarik. Ikus erakusketaren berri www.soka.eus webgunean. Ekimeneko arduradun Euskal Kultur Erakundea da eta lankide Donostia2016 eta Gipuzkoako Foru Aldundia, sostengua eman dutelarik baita ere Etxepare Euskal Institutuak eta Bizkaiko Foru Aldundiak.
2015/08/25
Hona joan den larunbatean Bilboko 2015eko Aste Nagusiaren hasiera markatu zuen txupinazoa 360 graduko irudietan (goialdean ezkerrean dagoen biribiletik, mugitu xagua ezker-eskuin edota gora-behera, irudien posibilitate guztiak baliatzeko). Diasporako euskaldunei orokorrean eta bereziki Diasporako bizkaitar eta bilbotarrei eskainia. Gora Mari Jaia! (irudiak Media Attack).
2015/08/24
Egoki iruditu zaigu Kalakan hirukoteak Madonnarekin biran ari zela kantaturiko aire labur bat hona ekartzea. Kantua, "De Trevilleren azken hitzak", ezaguna da Euskal Herri osoan, hitzak eta soinua Etxahun Irurirenak, eta grabaketetan seguruenik bere bertsio ezagunena Imanol Larzabal donostiarrari zor zaio. Hauxe dio guztiok berdintzen gaituen heriotzaz: "Hori bera da denen ixtoria / herioak bardintzen handi ttipiak / zeren ilüsione bat bera da / lürraren gaineko gure pasajea".
2015/08/12
Kepa Junkera trikitilari bilbotarrak Bizkaiko hiriburutik, bertako etxeorratzik altuena den Iberdrola dorre gainetik eskaini zuen kontzertuaren bideoa da honakoa, osorik (49'' 26''). Kontzertua pantaila erraldoi batez segitu ahal izan Boisetik, Jaialdiko asteartean. Hasieran, Bilboko alkate Juan Mari Aburtoren agurra.
© 2014 BasqueHeritage S.L.
Portuetxe 51, 201. bulegoa
20018 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 504477 / (+34) 943 316170