euskalkultura.com

euskal diaspora eta kultura

Blogak > Leihoa zabalik

Udaren sarrera Euskal Herrian: San Juanetan sua eta ura

2015/07/26

SAN JUANETAN SUA ETA URA

 

 

Ekainaren 24an San Juan eguna ospatzen da eta egun horretatik aurrera egunaren argitasuna laburtuz doa. Gure nagusiek badute laburtze hori neurtzeko sistema: “egunean- egunean oiloaren pausu batek duen neurrian eguna laburtzen da”.

 

Egunak luzatu nahian, ekainaren 23an Euskal Herriko txoko guztietako soroetan suteak pizten dira. Sastarrak, sasiak, belar txarrak batu ondoren sua egiten da: Sanjuanadea. Su horrekin gari txolak piztu eta soro guztietatik bueltak ematen dira ozenki errezitatuz:

 

San Juan bagilean

denbora ederrean

artoak eta gariak gorde, gorde

sapoak eta sugeak erre,erre

biba San Juan, etxean eta kanpoan...

 

San Juan eguneko errituala ez da hor amaitzen. Hurrengo goizean soroetan “San Juan haritza” jartzen da. Hori, haritz edo lizarren kimekin egindako gurutzea da. “San Juan haritza” lora eta berakatzekin apainduta etxeko sarreran, atean, hagean edo kortako albateetan egoten da.

 

Zamudioko Kaltso baserria, 2014

 

Aspaldian baserritarrek ekainaren 24an goizean goizetik iturritik etxera ura ekartzen zuten.

Lan hori egunerokoa zen, etxeetan ez egoan urik eta, baina San Juan egunekoa berezia zen. Egun berean iturria ondo garbitzen zuten, San Juan haritza bertan ipiniz eta etxerako ura pitxerrean edo kantinan hartuz.

 

XX. mende hasierako emakumeek arbasoen ohitura mantendu nahian, goiz horretan iturrira joaten zirenean bertako urarekin aurpegia eta burua buzti, eta ile zatitxo bat moztu ondoren iturri gainean uzten zuten. 

Gehiago irakurri...


Andoni Hormaeche Dañobeitia: Gudari del Batallón Gernika

2015/04/26

Gehiago irakurri...


Buscando antepasados en Bizkaia: el Archivo Histórico Eclesiástico

2015/03/20

Gehiago irakurri...


Belaunaldiz belaunaldi Lekonbarriko leihoak zabalik dirau

2015/02/17

Gehiago irakurri...


Amagoia Guezuraga

Amagoia Guezuraga

Amagoia Guezuraga Bilbao. Zamudioztarra (Bizkaia). Geografia eta Historian lizentziatua. Irakasle eta Zamudioko historia, etnografia eta ondarearen ikerketzailea.

© 2014 BasqueHeritage S.L.

Portuetxe 51, 201. bulegoa
20018 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 504477 / (+34) 943 316170

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia