euskalkultura.com

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Kuba: Habanako Euskal Etxea 'Euskal Astea' antolatuz ari da ospatzen aurten ere Aberri Eguna

2016/03/25

Aberri Egunaren iazko edizioa Habanan, igandean , orduan ere Euskal Astea aurrekari

Aberri Eguna ospatzeko, aste osoa iraungo duen egitaraua antolatu du Habanako Euskal Etxeak. Iragan astelehenean elkarteko euskara ikasleak eta hainbat gonbidatu partaide izan zituen  kultur elkarretaratzea egin ondoren. ekitaldiek asteazkenean eta gaur ari dira jarraitzen, tartean film emanaldiak, gastronomia hitzorduak, hitzaldiak eta festa giroko ospakizunak. Ekimenak igandean Aberri Eguneko egunpasa eta jaialdiarekin bururatuko dira Habana hirian.

Gehiago irakurri...


Rollings-ek gaur joko dute Habanan; bertan izango da Floridan jaiotako Jauretsi Saizarbitoria euskal-kubatarra

2016/03/25

Jauretsi Saizarbitoria artxiboko irudi batean, 2005ean Miamin (argazkia Joseba Etxarri)

Aldaketa garaiak dira eta Kubak jaso berria du Estatu Batuetako presidente baten, Barack Obamaren bisita. Eta gaur, Ostegun Santua, Rolling Stones-ek joko dute bertako Kirol Hirian 200.000 kubatar aurrean. Madrilgo El País egunkaria artikulu sorta bat argitaratzen ari da honen guztiaren harira eta hor, Mauricio Vicent korrespontsal ohiak, 'Ostegun Santua Habanan' izenburupean Jauretsi Saizarbitoriaren lekukotasuna bildu du, Jauretsi, kontsultora eta arte, moda eta besteak beste sormen digitalean eta Kubarekiko kultur ekimenetan aditua den emakume gaztea, Juan Saizarbitoria mutrikuarraren biloba da, Habanan Centro Vasco famatua izan zuen Juanito Saizarbitoriarena.

Gehiago irakurri...


Aberri Eguna Diasporan zehar zabalduko da: Madril, Lima, Santiago, Caracas, Vancouver...

2016/03/24

Liman egingo den Aberri Eguneko ospakizunerako deialdia

Euskal Herrian eta Diasporan prest dira dagoeneko Aberri Eguneko ekitaldiak eta euskal etxeetako batzuk asteburu honetan, Berpizkunde Igandean, ospatuko dute. Halaxe gertatuko da, esaterako, Madril, Caracas, Habana, New York, Londres edota Mexikoko euskal etxeetan. Beste kasu batzuetan ospakizunak hurrengo bi igandeetan izango dira, tokian tokiko tradizio eta ohituren arabera. Hor aipa daitezke Lima, Santiago, Vancouver, Sao Paulo...  eta, jakina, Argentinako makina bat txoko (horiek beste artikulu batera bildu ditugu).

Gehiago irakurri...


Diasporako beste hainbat lekutan bezala, Argentinan ere ospatuko dute Aberri Eguna euskal elkarteek

2016/03/24

2015eko Dantzarien Topaketan, anfitrioien Fandango eta Arin Arin

Asteburu honetan –Bazko igandean– hasita, apirila arte luzatuko da Argentinako euskal etxeetan ospakizunen programa. Ekintzak mota ugaritakoak izango dira eta askotan irakurri edo esango da Euskal Aberriaren aldeko hitzik, adieraziz eta aldarrikatuz euskaldunen erabakitzeko eskubidea. Beste batzuetan dataren jai giroko ospakizun hutsa egingo da. Hona, EuskalKultura.com-en jasotako hitzorduen zerrenda.

Gehiago irakurri...


Lan handia eta planteamendu berriak gazteei zuzendutako FEVAren “Haztearren, gogoeta” jardunaldietan

2016/03/24

FEVAren “Haztearren, gogoeta” jardunaldietako aktibitate bat (argazkia Tomas Cozzi Barquin)

Hogeita hamarretik gorako gazte bildu ziren Mar del Platako Denak Bat Euskal Etxean Federazioak antolatutako jardunaldietan parte hartzeko. Bai antolatzaileek bai partaideek aktibitatearen oso balantze oso ona egin zuten; antolatzaileek gazteen engaiamendua azpimarratzen dute; euskal etxeetako ordezkariek, berriz, Federazioko agintarien kezkak entzuteko jarrera ona.

Gehiago irakurri...


Basque Fest jaialdiak euskal kulturaz, musikaz eta gastronomiaz beteko ditu Bilboko bazterrak Aste Santu honetan

2016/03/23

Basque Fest 2016 jaialdiaren kartel bat

Laugarren urtez jarraian Basque Fest jaialdiak Bilboko plaza eta kaleak beteko ditu, euskal kultura ospatzeko eta gozatzeko, gaurtik aurrera eta igandea arte. Jarduerak Aste Santuan Bilbo ezagutzera datozen bisitariei zein bilbotarrei zuzenduak daude eta aukera zabal zabala da, 140 proposamen baino gehiagorekin: kontzertuak, herri kirol erakustaldiak, erromeriak, erakusketak, antzerkia, eta euskal gastronomiaz gozatzeko makina bat txoko eta gune. On egin!

Gehiago irakurri...


New Yorkeko Eusko Etxeak tupustean istripuz hil den bere kide Patxi Bazurtori eskainiko dio Aberri Eguna

2016/03/23

Francisco 'Patxi' Bazurtoren tupusteko heriotzak zirrara handia eragin du New Yorkeko Eusko Etxeko bazkide eta buruzagien artean

Kolpea izan da New Yorkeko Eusko Etxeko lagunentzat bere bazkide Francisco (Patxi) Bazurtoren heriotza. Joan den igande gauean gertatu zen eta istripu berean oso larri zauritua suertatu zen beste gizaseme bat, egunotan Euskal Herritik etorria. Euren ohoretan eta penaren gainetik, ongi pentsatu ondoren, Eusko Etxeak ez ditu datorren igandeko Aberri Eguneko ekitaldiak bertan behera utziko, baina eurak gogoan egingo ditu. Emaztea eta haurrak utzi ditu Patxik; elizkizunak ostegun honetan egingo zaizkio.

Gehiago irakurri...


Floridan, pilotarien sindikatuko ordezkari izateari utzi dio Juan Mari Fundazurik, kirol profesionalean erretiroa hartu berritan

2016/03/23

Hamarkada bi eman ditu Juan Mari Fundazurik zesta-punta profesionalean, AEBetan; eta urtebete luze sindikatuko ordezkari legez (Argazkiak: J.M.F.)

Urtarrilaren 13an jokatu zuen Juan Mari Fundazuri zesta-punta jokalariak azken norgehiagoka profesionala eta, gutxira, UAW-IJAPA pilotarien sindikatuko ordezkaritza lana ere utzi du. EuskalKultura.com-i esan dion legetxe, “oraindino ez dabe sindikatuan inor jarri baina laster egingo dabela uste dot”. Sentimendu nahasiak ditu bizkaitarrak egoera berriarekiko, baina present du erabat kirolak Floridan bizi duen egoera, nahiz eta estatuko Parlamentuak atzeratu egin duen, berriro ere, makina txanpon-jaleak frontoietan jarri ahal izatearen inguruko eztabaida. Horixe dute oraingo partidarik garrantzitsuena.

Gehiago irakurri...


Toki Eder Euskal Etxea medio, Oñatik bidalitako 34. kontainerra jaso dute Argentinako Jose C. Paz hirian

2016/03/22

Toki Eder Euskal Etxeko Maria Angeles Oñederra bere lantaldearekin

Laguntza eta elkartasun programa hau Buenos Aires probintziako Jose C. Paz eta Gipuzkoako Oñat hirien arteko senidetzearen baitan garatzen da eta hamasei urte darama indarrean. Oraingoan jasotako materiala –20 mila kilo zama– Buenos Aires Handian ez ezik, Argentina ipar-mendebaldeko Jujuyn, Saltan eta Tucumanen dauden laguntza gune hartzaileetan ere banatuko da.

Gehiago irakurri...


Renoko Unibertsitateak Agirre Lehendakariaren nazioarteko eragina aztertuko du larunbatetik aurrera

2016/03/22

Agirre Lehendakariari buruzko kongresuaren afitxa

Renoko Unibertsitateko Center for Basque Studies-ek larunbatean hasiko du “The International Legacy of Lehendakari Jose Antonio Agirre’s Government” nazioarteko mintegia. Topaketa asteartea arte luzatuko da eta hizlarien artean honakoak izango dira: CBSko Xabier Irujo, Joseba Zulaika eta Sandra Ott, eta bi gonbidatu berezi: Ángel Viñas (Universidad Complutense, Madril) eta Julián Casanova (Universidad de Zaragoza).

Gehiago irakurri...


© 2014 BasqueHeritage S.L.

Portuetxe 51, 201. bulegoa
20018 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 504477 / (+34) 943 316170

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia