New York, AEB. New Yorkeko Euskal Etxeak amaitu du berriztatze lanen bigarren fasea eta aurki estrenatuko dituzte instalazio berriak. Hala ere, hori egin baino lehen, egoitza garbitu eta txukundu egin behar da eta horretarako elkarteko kideei laguntzako deialdia egin diete. Hitzordua datorren martxoaren 19an izango da, goizeko hamarretatik aurrera.
Berrikuntza lanak aurrera doaz zenbait jenderen laguntza eta lankidetzari esker, tartean Iñaki Bakedano (diseinua), Francisco Basurto (kontratista) Oscar Fuentes (arkitektoa) eta Enrique Arana (aholkularia).
Garbiketak amaitu eta egoitza txukundu ostean, elkarteak festa handi batekin estrenatuko du lokal berritua, Aberri Egunarekin, hain zuzen ere. Datorren martxoaren 27an egingo dute festa New Yorkeko euskaldunek, ohi bezala, bazkari eta elkarretaratze batekin. Taberna arratsaldeko ordu batean irekiko da eta afaria hiruretan hasiko.
Erreserbak egiteko, mesedez mezua bidaliozue Itziar Albisuri (mitzalg@gmail.com) edo hotsegiozue telefonoz 201.214.9649. Bestalde, erreserbak www.newyorkbasqueclub.com webgunean ere egin daitezke.