euskalkultura.com

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Renoko Unibertsitateak Agirre Lehendakariaren nazioarteko eragina aztertuko du larunbatetik aurrera

2016/03/22

Agirre Lehendakariari buruzko kongresuaren afitxa
Agirre Lehendakariari buruzko kongresuaren afitxa

Renoko Unibertsitateko Center for Basque Studies-ek larunbatean hasiko du “The International Legacy of Lehendakari Jose Antonio Agirre’s Government” nazioarteko mintegia. Topaketa asteartea arte luzatuko da eta hizlarien artean honakoak izango dira: CBSko Xabier Irujo, Joseba Zulaika eta Sandra Ott, eta bi gonbidatu berezi: Ángel Viñas (Universidad Complutense, Madril) eta Julián Casanova (Universidad de Zaragoza).

Reno, AEB. Renoko Unibertsitateak euskal historian eta politikan adituak hartuko ditu asteburuan, Agirre Lehendakariaren nazioarteko eragin politikoari buruz mintzatu eta hausnarketa egiteko. Mintegia larunbatean hasiko da eta asteartea arte luzatuko da. Ekainean bigarren parte bat izango du Berlingo Humboldt Unibertsitatean eta ondoren hirugarren bat New Yorkeko Columbia University-n.

Aurten 75 urte bete dira Jose Antonio Agirrek eta Euskadiko gobernuak erbestera ihes egin behar izan zutenetik, Bilbo Francoren eskuetan erori eta gero. Agirreren ihesa abentura latza izan zen: Europan barrena ibili behar izan zuen eta azkenean Berlinen, izen faltsu batekin, lortu zuen Ameriketara joateko pasaportea, Francoren aliatu Hitlerren hirian bertan. Agirrek berak liburu batean jaso zuen esperientzia: "De Bilbao a Nueva York pasando por Berlín".

Nazioarteko mintegiaren lehen zati honek Agirreren gobernuaren nazioarteko politika aztertuko du. Hizlariak CBSko Xabier Irujo, Joseba Zulaika eta Sandra Ott, eta Ángel Viñas (Universidad Complutense, Madrid) eta Julián Casanova (Universidad de Zaragoza) izango dira.

Egitaraua:

-Martxoaren 26a, Sparks Heritage Museum, 14:00: Xabier Irujo, “The Bombing of Gernika.”

-Martxoaren 28a, Basque Conference Room, 305, 3.solairua, Mathewson-IGT Knowledge Center, University of Nevada, Reno, 16:00: Ángel Viñas, “The English Gold: British Payment of Multi-million Pound Bribes to Franco’s Top Generals.”

-Martxoaren 28a, Basque Conference Room, Mathewson-IGT Knowledge Center, University of Nevada, Reno, 17:00: Julián Casanova, “Francoist repression.”

-Martxoaren 29a, Basque Conference Room, Mathewson-IGT Knowledge Center, University of Nevada, Reno, 16:00: Joseba Zulaika, “From Gernika to Bilbao.”

-Martxoaren 29a, Basque Conference Room, Mathewson-IGT Knowledge Center, University of Nevada, Reno, 17:00: Sandra Ott, “Occupation of Iparralde (1940-1944).”

Mintegiaren antolatzaileak honakoak dira: CBS eta Etxepare Euskal InstitutuaAgirre Lehendakaria Center for Social and Political Studies-en eta Kanpo Harrremanetarako Idazkaritza Nagusiaren lankidetzarekin. EHUko Mikel Laboa Katedrak ere lagundu du mintegia.

Egitarau osoa, hemen.



« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 BasqueHeritage S.L.

Portuetxe 51, 201. bulegoa
20018 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 504477 / (+34) 943 316170

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia