euskalkultura.com

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Bihar azken eguna EuskalKultura.com-en otsaileko zozketan parte hartzeko: euskal CD eta liburuak zeure esku

2016/02/25

Zozketagai diren lau sariak: 'Becoming Basque' liburua eta Maral, Kalakan eta Xiberoko Dantza Jauziak CDak (argazkia EuskalKultura.com)
Zozketagai diren lau sariak: 'Becoming Basque' liburua eta Maral, Kalakan eta Xiberoko Dantza Jauziak CDak (argazkia EuskalKultura.com)

Bihar ostirala azkeneko eguna da EuskalKultura.com otsail honetan zozketatzen ari den sariak eskuratzeko. Lau opari daude zozketagai: liburu bat, ingelesez, Boiseko euskal ondarea aipagai; eta hiru CD: bat, Maral talde euskal-argentinarraren azken lana; bi, Kalakan taldearen azkena; eta hiru, Xiberoko dantza jauzien CD bikoitza. Parte hartzeko email bat bidaltzea baino ez da behar. Oraino egin ez baduzu, gaur eta bihar azken aukera sariok doanik etxean eskuratzeko!

Donostia-San Sebastian. Azkeneko aukera EuskalKultura.com-en otsaileko zozketako sariak zeureganatzeko. Parte hartzeko aski da email bat bidaltzea info@euskalkultura.com helbidera, titulu edo gai gisa 'Zozketarako' ipiniz eta testuan idatziz parte hartzailearen izen-deiturak, posta arruntaren helbidea (saria egokitzekotan bertara igortzeko) eta kontaktu telefono bat, eta adieraziz baita ere zozketatzen diren lau sarietatik zein hobesten den. Sariak (bat hautatu behar da) honakoak dira:

  1. "Becoming Basque, Ethnic Heritage on Boise's Grove Street", John Bieter, John Ysursa eta Dave Lachiondo editore, Boiseko euskal ondareaz
  2. Maral talde euskal-argentinarraren "Maral, canciones para la sobre mesa" CDa, 16 euskal kanta ezagunekin
  3. Kalakan taldearen "b_aldeak" CD berria, ahots hutsezko kantuekin
  4. CD bikoitz bat, "Atzo eta egungo Xiberoko dantza jauziak", 52 dantza aire bildurik, ezinbestekoa Diasporako edo EHko edozein euskal dantza talderentzat

ZOZKETAN PARTE HARTZEKO

Aski da otsailaren 26ko (ostirala) 24:00ak baino lehen (europar kontinenteko orduan) emaila helaraztea info@euskalkultura.com helbidera, izenburu edo gai gisa "Zozketarako" ipinita.

Testuan honako informazioa baitaratuz:

-Parte hartzailearen izen-deiturak
-Posta helbide arrunta (kalea, herria, herrialdea)
-Kontaktatzeko telefonoa (dagozkion aurrezenbakiekin)
-Zozketatzen diren lau sarietako zein lortu nahi duzun eta bere zenbakia: 1, 2, 3 edo 4

OHARRA: posta helbide bakoitzetik partaidetza bakarra onatuko da, eta pertsona bakoitzak behin baino ezin izango du parte hartu

Zorte On!



Komentarioak

  • Eskerrik asko

    Eskerrik asko Euskal Kultura

    Martintxo, 2016/02/25 10:42

« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 BasqueHeritage S.L.

Portuetxe 51, 201. bulegoa
20018 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 504477 / (+34) 943 316170

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia