euskal diaspora eta kultura
2016/03/25
Aberri Eguna ospatzeko, aste osoa iraungo duen egitaraua antolatu du Habanako Euskal Etxeak. Iragan astelehenean elkarteko euskara ikasleak eta hainbat gonbidatu partaide izan zituen kultur elkarretaratzea egin ondoren. ekitaldiek asteazkenean eta gaur ari dira jarraitzen, tartean film emanaldiak, gastronomia hitzorduak, hitzaldiak eta festa giroko ospakizunak. Ekimenak igandean Aberri Eguneko egunpasa eta jaialdiarekin bururatuko dira Habana hirian.
PUBLIZITATEA
2016/03/25
Aldaketa garaiak dira eta Kubak jaso berria du Estatu Batuetako presidente baten, Barack Obamaren bisita. Eta gaur, Ostegun Santua, Rolling Stones-ek joko dute bertako Kirol Hirian 200.000 kubatar aurrean. Madrilgo El País egunkaria artikulu sorta bat argitaratzen ari da honen guztiaren harira eta hor, Mauricio Vicent korrespontsal ohiak, 'Ostegun Santua Habanan' izenburupean Jauretsi Saizarbitoriaren lekukotasuna bildu du, Jauretsi, kontsultora eta arte, moda eta besteak beste sormen digitalean eta Kubarekiko kultur ekimenetan aditua den emakume gaztea, Juan Saizarbitoria mutrikuarraren biloba da, Habanan Centro Vasco famatua izan zuen Juanito Saizarbitoriarena.
PUBLIZITATEA
2016/03/24
Euskal Herrian eta Diasporan prest dira dagoeneko Aberri Eguneko ekitaldiak eta euskal etxeetako batzuk asteburu honetan, Berpizkunde Igandean, ospatuko dute. Halaxe gertatuko da, esaterako, Madril, Caracas, Habana, New York, Londres edota Mexikoko euskal etxeetan. Beste kasu batzuetan ospakizunak hurrengo bi igandeetan izango dira, tokian tokiko tradizio eta ohituren arabera. Hor aipa daitezke Lima, Santiago, Vancouver, Sao Paulo... eta, jakina, Argentinako makina bat txoko (horiek beste artikulu batera bildu ditugu).
PUBLIZITATEA
2016/03/24
Asteburu honetan –Bazko igandean– hasita, apirila arte luzatuko da Argentinako euskal etxeetan ospakizunen programa. Ekintzak mota ugaritakoak izango dira eta askotan irakurri edo esango da Euskal Aberriaren aldeko hitzik, adieraziz eta aldarrikatuz euskaldunen erabakitzeko eskubidea. Beste batzuetan dataren jai giroko ospakizun hutsa egingo da. Hona, EuskalKultura.com-en jasotako hitzorduen zerrenda.
PUBLIZITATEA
2016/03/24
Hogeita hamarretik gorako gazte bildu ziren Mar del Platako Denak Bat Euskal Etxean Federazioak antolatutako jardunaldietan parte hartzeko. Bai antolatzaileek bai partaideek aktibitatearen oso balantze oso ona egin zuten; antolatzaileek gazteen engaiamendua azpimarratzen dute; euskal etxeetako ordezkariek, berriz, Federazioko agintarien kezkak entzuteko jarrera ona.
PUBLIZITATEA
2016/03/29
2016/03/30
2016/04/02
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
© 2014 BasqueHeritage S.L.
Portuetxe 51, 201. bulegoa
20018 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 504477 / (+34) 943 316170