euskalkultura.com

euskal diaspora eta kultura

Bideoak

Tango & Aurresku fusion

2011/10/01

Bideo honetan ikus daitekeen dantza agerpena, Buenos Airesen eskaini zitzaion Euskal Herriaren ohoretan egindako 'Buenos Aires celebra' jardunaldira bertaratu zen publikoari, abuztuaren 28an, 2011. Bistan denez, aurreskua eta tangoa, tangoa eta aurreskua nahasten ditu. Koreografia Buenos Airesen euskal dantza irakasle eta sortzaile diharduen Aitor Alava dantzariari zor zaio eta Diasporan euskal kultur alorrean egiten ari diren gauzen erakusle izan daiteke. Anitza da hor ere Diasporaren ekarpena lokarri dugun kulturari (irudia Hernan de Renteria; eskerrik asko Belen Girasole).

Bideoa ikusi


Mikel Markezek kontzertua emango du Londresen

2011/09/21

London Basque Society Elkarteak antolatuta, Mikel Markez kantariak kontzertua emango du Londresko Haggerston Community Centre aretoan. Iaz ere hiri honetan izan zen Markez, euskal etxeak gonbidatuta. Hona iazko emanaldiko kantu bat, 'Txoria Txori'.

Bideoa ikusi


Sanferminak Londresen

2011/07/04

Londreseko Euskal Etxeak larunbatean egingo du San Fermin jaia, iaz bezala hiriko kaleetan 'entzierro' eta guzti. Hitzordua 12:00tan da Oxford Housen (Bethnal Green); ondoren entzierroa egingo da Derbyshire/Estafeta kalean eta bukatzeko poteoa London Fields parkeraino. Honatx iazko sanferminetako bideo bat!

Bideoa ikusi


AEBetako jatetxe klasikorik onena... euskalduna da

2011/05/16

Kaliforniako Bakersfield hirian dagoen Noriega Hotelak AEBetako jatetxe klasiko onenari James Beard Fundation saria jaso du aurten. Bideo honetan Oesteko euskal ostatu zaharrenetakoa dena barrutik erakusten dute egungo jabeek eta bezeroek. On egin!

Bideoa ikusi


Korrika 17 Londonera heldu da!

2011/03/04

London Basque Society elkarteak Korrika 17ko Euskaraklip! lehiaketarako egin duen bideoa.

Bideoa ikusi


EuskalKultura.com 'Nick dut nik' saioan

2011/01/24

'Nick dut nik' ETBko saioak Joseba Etxarri EuskalKultura.com-eko zuzendariari egin zion elkarrizketa orain dela aste batzuk eta internetek Diasporari ekarri dizkion aukera berrien inguruan gogoeta egiten genuen bertan. Diasporak atzerritik euskal kulturari egiten dion ekarpena ere errebindikatu genuen. Berreskuratu egiten dugu hemen bideoa.

Bideoa ikusi


Erroma euskalduna

2010/12/30

Erromako Associazione Culturale Euskara elkarteak sareratu duen bideo honetan italiarrak euskaraz egiten jarri dituzte, 'Di-Esan' kanpainaren barruan. Erromako euskal etxeak abenduan ospatu duen Roma Basca 2010 jaialdiaren emaitzetako bat da hau.

Bideoa ikusi


Olentzerooooori deika Bartzelonan

2010/12/23

Horrelaxe egin zioten deiadar Bartzelonako Euskal Etxeko umeek Olentzerori joan den abenduaren 17an, eta noski, ikazkin mitologikoa hantxe agertu zen, zakua bete goxoki eta opari.

Bideoa ikusi


Olentzero Buenos Airesen

2010/12/20

Buenos Aireseko Iparraldeko Euskal Etxeak Olentzerori buruzko antzezlan umoretsua eskaini zuen bere urteroko Olentzero Pesta jendetsuan. Antzezlanak euskal ikazkinaren kondairaren irakurketa librea egiten du eta Txanogorritxu eta otsoa bezalako pertsonaiak bildu zituen Olentzerorekin. Helburua, euskal tradizioak era alaian zabaltzea!

Bideoa ikusi


Kalejira Mar del Platako Euskal Astean

2010/11/16

Azaroaren 5ean Mar del Platako kaleetan barrena kalejira egin zuten Argentinako Euskal Astean parte hartzen ari ziren lagunek, jendea Radio City antzerkira gidatuz. Han egin zen Euskal Asteko dantza ikuskizuna eta Argentinan Euskaraz programako ikasle irakasleei omenaldia.

Bideoa ikusi


© 2014 BasqueHeritage S.L.

Portuetxe 51, 201. bulegoa
20018 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 504477 / (+34) 943 316170

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia