euskalkultura.com

euskal diaspora eta kultura

Bideoak

2014ko Euskal Asteko Abesbatzen Topaketa: La Platako Euzko Etxea korala

2014/11/11

2014ko La Platako Euskal Astearen Abesbatzen Topaketa. La Platako Euzko Etxea-ko abesbatza kideak 'Ama begira zazu' kantatzen

Bideoa ikusi


2014 Euskal Asteko Abesbatzen Topaketa: koral guztiak batera Bagare kantatzen

2014/11/11

La Platako 2014ko Euskal Asteko Abesbatzen Elkarretaratzean parte hartu zuten lau taldeek amaieran 'Bagare' kantatu zuten elkarrekin trikitixak lagunduta.

Bideoa ikusi


2014ko Euskal Asteko Abesbatzen Topaketa: Euskaltzaleak abesbatza

2014/11/11

Euskaltzaleak-eko abesbatzaren emanaldia 2014ko Abesbatzen Topaketan. Irudiek 'Agur hondartzak' abesten erakusten diztuzte.

Bideoa ikusi


The mistery of the Basques, the Basques and the sea - Euskaldunak eta itsasoa

2014/10/20

Xabier Agote Albaola Elkarteko presidentea da

Albaola euskal itsas ondareaz arduratzen den elkarte eta fundazio bat da, Pasaian, Gipuzkoan, egoitza duena. Itsasoa izan bada mendeetan euskaldunen munduarekiko lokarri eta euskaldunak itsasoa medio ibili badira munduan barrena, argi da euskal historiarekin ezezik euskal diasporaren historiarekin ere lotura handia egiten duela Albaolaren lanak. Hona, ingelesez Albaolaren eta lantzen duen euskal itsas historiaren aurkezpen poetikoa egiten duen bideoa.

Bideoa ikusi


2014ko San Inazio festa Arrecifesko Euskaldunak Denak Bat-en

2014/10/20

Arrecifes San Inazio 2014 Ugarritzak dantzari

Argentinan, Buenos Aires probintziako Arrecifes herria da herrialde osoan San Inazio festa sendoen eta aspaldien ospatzen duen herria edo herrietarik. Aurtengoan ere, gogor eta gogoz ospatu zuten, bizitasuna, partaidetza eta belaunaldien arteko senidetasuna ezaugarri. Zegokion eguna laneguna zenez, abuztuaren 10era atzeratu zuten. Eurak ateratako bidea da hau. Arrecifesko San Inazioko euskal festen agergarri.

Bideoa ikusi


Euskal dantza tradizionala EHko plazetan berreskuratzen

2013/04/11

Lan ederra egiten dute Aiko taldeko kideek euskal dantza tradizionalaren altxorra euskal herrietan berezkoa duen lekura, plazara, berriro ere ekartzen, arin, koloretsu, jostalari eta natural-natural dibertigarri. Otxandioko (Bizkaia) hitzordua da irudiok islatzen dutena, 2013ko martxoaren 24an eginikoa, eta ondoko lagunarteko bazkaria, Korostondo jatetxean. Hitzorduak gehiago dira. Animatzen? Ikus www.aikotaldea.com.

Bideoa ikusi


KorrikaKlipa Londrestik!

2013/03/12

Korrika 18 datorren martxoaren 23an helduko Londresera, London Basque Society elkarteak egingo duen jaiaren baitan. Bien bitartean, eta giroa berotzen hasteko asmoz, Londresko euskaltzale talde batek KorrikaKlip lehiaketarako bideoa prestatu du. Korrika badator!

Bideoa ikusi


Hinka folk taldearen aurkezpen bideoa: 'Begira'

2013/02/04

Sei musikarik osatua, Hinka taldeak euskal soinu tradizionalez elikatzen den musika proposatzen du. 2013ko udatik goiti zuzenean ikusteko parada izanen dugula iragartzen dute. Anartean, haien lanaren aitzin gustu bat, pilula gisa dastagai, eskaintzen digute, bideo honetan jendeaurretzen duten 'Begira' kantuarekin. Taldearekin harremantzeko, idatzi hinkataldea@gmail.com helbidera. Telefonoz, (33) 626 265984 (Maitena). Zorte on talde berriari!

Bideoa ikusi


Montevideoko Euskal Erria elkartearen Mendeurrena

2013/01/14

Euskal Erria elkarte uruguaiarrak ehun urte bete zituen 2012an eta orain sarean jarri du urtean zehar Mendeurrena ospatzeko egin zituzten ekitaldien irudien bideoa. Zorionak Euskal Erria!

Bideoa ikusi


Euskaraz Trafalgar Square-tik

2012/12/24

London Basque Society elkarteak Londres hiriaren bihotzean ospatu zuen Euskararen Nazioarteko Eguna, Trafalgar Square plazan. Elkarteko bazkide batzuk National Gallery museo famatuko eskaileretan jarri eta euskaraz bizitzeko eskubidea eta gogoa aldarrikatu zuten. Elkarteak "Making of" hau ipini du sarean.

Bideoa ikusi


© 2014 BasqueHeritage S.L.

Portuetxe 51, 201. bulegoa
20018 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 504477 / (+34) 943 316170

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia