MESEDEZ, ARRETAZ IRAKURRI WEB ORRI HAU ERABILTZEKO BALDINTZA OROKORRAK. WEB GUNE HAU ERABILTZERAKOAN, BALDINTZA HAUEK ONARTU DITUZULA ARI ZARA ADITZERA EMATEN. ONARTZEN EZ BALDIN BADITUZU, ARREN EZ EZAZU WEB GUNE HAU ERABILI.
EI/SEVen gunea erabiltzerakoan, ERABILTZAILE bihurtzen zara. Gunea eta bertako edozein produktu, eduki eta zerbitzu erabiltzerakoan, inolako erreserbarik gabeko ONARPENA ematen ari zara, erabiltzaile zaren aldetik, produktu, eduki eta zerbitzu horiek eraentzen dituzten baldintza guztiei.
EI/SEVek jakinarazten dizu zenbait eduki, zerbitzu edo/eta produktu BALDINTZA BEREZI batzuren pean egon daitezkeela, eta, aurrez zure jakinaren gain jarririk, kasuan kasu, hemen jasotako baldintza orokorrak ordezkatuko eta/edo aldatuko dituztela. Eduki, produktu eta zerbitzu horietan sartzen zarenean eta erabiltzen dituzunean, sartzeko unean existitzen diren eta baldintza orokorretan jasota dauden baldintza bereziei zure ONARPENA ematen diezula ari zara aditzera ematen. Baldintza orokorretan eta baldintza berezietan jasotako termino eta baldintzen artean inolako kontraesanik sortuko balitz, azken hauetan akordatutako baldintzak gailenduko dira beti termino bateraezinen kasuan, eta betiere araudi berezi horren pean dauden eduki, zerbitzu eta/edo produktuei dagokienez bakarrik. Esate baterako, Euskoshop-eko denda birtuala erabiltzen baldin baduzu, EI/SEVek direktriz berezi batzuk eman ahal izango dizkizu.
EI/SEVek edozein unetan, eta aurrez horren berri eman beharrik gabe, aldatu ahal izango ditu bere produktu, eduki eta zerbitzuak erabiltzeko baldintzak, eta baldintza berriak sartu. Arren, aldiro-aldiro berrikus itzazu termino eta baldintzak.
EI/SEVek bere eduki, produktu eta zerbitzuak aurkezten dituen modu berean eskaintzen ditu.
EI/SEVek, ERABILTZAILE zaren aldetik, on-line baliabide multzo zabal bat erabiltzeko aukera ematen dizu GUNEAren bidez, honakoak besteak beste:
EI/SEVek beretzat gordetzen du GUNEAren aurkezpen eta konfigurazioa aurrez jakinarazi beharrik gabe edozein unetan aldatzeko eskubidea, eta baita bere edukiak, produktuak eta zerbitzuak ere. Erabiltzaile zaren aldetik, aitortzen eta onartzen duzu EI/SEVek edozein unetan eten, desaktiba edota ken dezakeela bere GUNEko edozein zerbitzu, produktu eta/edo eduki.
EI/SEV saiatuko da GUNEA beti erabilgarri eta eskuragarri egoten, baina gerta daiteke helbideak aldatzeko, konexio berriak ezartzeko edota GUNEA eguneratzeko denbora batean etenaldiren bat egin behar izatea, aipaturiko lanak burutu bitartean.
EI/SEVek ez du inongo kasutan GUNEko zerbitzu, produktu eta/edo edukien gaineko berme inplizitu zein espliziturik ematen, eta ezta GUNEAri berari dagokionez ere. Hori horrela, EI/SEVek ez ditu, besteak beste, eta adibide gisa, honakoak bermatzen:
EI/SEVek, baldintza berezietan espresuki adierazten denean salbu, ez du parte hartzen hirugarrenek GUNEAren bidez edo GUNEtik kanpo hornitzen dituzten produktu, eduki eta/edo zerbitzuen prestazioan. Ez du, ezta ere, beren legezkotasun, zehaztasun, egiazkotasun, egokitasun, kalitate, fidagarritasun, autentikotasun eta/edo erabilgarritasuna gainbegiratzen edo kontrolatzen, eta beraz ez du hauen gainean inolako bermerik ematen.
Erabiltzaile zaren aldetik, jakinaren gain zaude eta zeure borondatez onartzen duzu GUNEA, zerbitzuak, edukiak eta produktuak zeure erantzukizunpean erabiltzen dituzula. Beraz, eta lege batek inperatiboki erantzukizuna mugatzea debekatzen duen kasuetan salbu, EI/SEVek ez du inolako erantzukizunik erabiltzailearen edo bezeroaren aurrean GUNEra sartu eta GUNEA bera, bertako produktuak, edukiak eta/edo zerbitzuak erabiltzeari dagokionez. Kasu bakar batean ere ez da lortu gabeko irabaziengatiko konpentsaziorik emango.
Besteak beste, eta adibide gisa, hona zein kasutan geldituko den EI/SEV erantzukizunetik salbuetsita:
I. Eduki, zerbitzu eta/edo produktuak transmititu, hedatu, xedatu, jaso edo horietara sartzearen ondorioz jabetza intelektual eta industrial eskubideen, pertsonalitate eskubideen eta hirugarrenei eragiten dien beste ororen urrapena.
II. Lehiaketa desleiala eta/edo legez kanpoko publizitatea.
III. GUNEko zerbitzu, produktu edo edukien bidez edo hauetan sartzearen ondorioz zabaldutako edo eskuratutako produktu, zerbitzu eta/edo edukietako bizio eta akatsak.
IV. GUNEko zerbitzu, produktu edo edukien bidez edo hauetan sartzearen ondorioz hirugarrenek ez betetzea edo oker betetzea bereganatu dituzten betebeharrak.
Erabiltzaile zaren aldetik, jabetzen zara eta zeure borondatez onartzen duzu produktu, zerbitzu eta edukien hornitzaile den hirugarrena, EI/SEVetik eta GUNEtik kanpo dagoena, dela bere produktu, eduki eta zerbitzuak zure esku ipini izatetik sor litezkeen kalteen erantzule bakar eta esklusiboa.
EI/SEVek ez du bermatzen GUNEtik bertatik loturen (link-en) bidez bisita ditzakezun hirugarrenen guneetan eskura dituzun eduki, produktu eta zerbitzuen xedagarritasun teknikoa, kalitatea, zehaztasuna zein egiazkotasuna. EI/SEVek ez ditu aipaturikoak eskaintzen, ez komerzializatzen, ez beren gainean inolako kontrolik gauzatzen, eta ez du horien gainean inolako erantzukizunik hartzen.
Edukiak kopiatu egin direla eta GUNEan sarbidea duten leku batean daudela ikusiko bazenu, jabetza intelektual edo bestelako eskubideak urratzen dituztela, EI/SEVen zerbitzuarekin jarri beharko duzu harremanetan, ei-sev@eusko-ikaskuntza.org, helbide elektronikoan edota EI/SEVen helbide sozialean, honako informazioa emanez:
GUNEko zerbitzu, produktu eta/edo edukiren bat erabiltzeko edo beraietara jotzeko, datu pertsonalak jasotzen dituzten hainbat erregistro formulario betetzeko eskatu ahal izango dizu EI/SEVek, erabiltzaile zaren aldetik. Aipaturiko datu pertsonal horiek pribatutasun politikan xedatutakoaren arabera erabiliko ditu EI/SEVek. GUNEko formularioak bete eta bidaltzen dizkiguzunean, erabiltzaile zaren aldetik, EI/SEVi espresuki ONARPENA ETA BAIMENA ematen dizkiozu aipaturiko Pribatutasun politikan zehaztuta dauden xedeekin eta baldintzapean eskatu dizkizugun datu pertsonalak biltzeko, automatikoki tratatzeko eta lagatzeko, kasuan kasu.
EI/SEVek indarrean dagoen legediaren arabera bete beharrekoak diren segurtasun neurriak hartu ditu eta hartuko ditu teknika eta antolaketari dagokienez. Nolanahi ere, erabiltzaile zaren aldetik, aitortzen eta onartzen duzu Interneteko segurtasun neurriak ez direla gaindiezinak, eta baimenduta ez dauden pertsonek bitarteko honen bidez igorri diguzun edozein komunikazio harrapa edo alda dezaketela. Hori dela-eta, EI/SEVek ezin dizu GUNEA erabat segurua denik bermatu.
Kontrakoa dioen besterik finkatzen ez den bitartean, Erabilpenari buruzko Baldintza Orokor hauek xedatutakoaren arabera beharrezkoak diren edo hauekin nolabait lotuta dauden jakinarazpenak idatziz eta postaz bidali beharko dizkiozu EI/SEVi, behean adierazitako helbide sozialera.
Erabilpenari buruzko Baldintza Orokor hauetako klausulek behin betiko eta formalki jasotzen dute alderdien borondate adierazpena. Erabilpenari buruzko Baldintza Orokor hauek indarrean sartu baino lehenagoko edozein agiri edo adierazpen behin betiko derogatuta geldituko da.
EI/SEVek Erabilpenari buruzko Baldintza Orokor hauetako klausularen bat ez betetzekotan dauzkan eskubideak egikaritzeari uko egiteak ez du esan nahi beste batean klausula hori bera edo beste xedapen bat ez betetzekotan egikaritzeari uko egiten dionik.
Bai GUNEAk, bai bertan eskaintzen diren zerbitzu, eduki eta produktuek iraupen mugagabea dute. Nolanahi ere, EI/SEVek Erabilpenari buruzko Baldintza Orokor Berriak argitaratzen dituenean, berehalakoan bukatutzat emango da harreman juridiko oro. GUNEra sartzen zarenean eta berau erabiltzen duzunean, baldintza berriak onartzen dituzula ulertuko dugu, eta harreman juridiko berri bati eman diozula hasiera.
Edonola ere, EI/SEV baimenduta dago edozein unetan eta unilateralki, eta bere nahia hori izate soilagatik, GUNEAren bidez eskaintzen duen zerbitzua, eta bertako edozein eduki, produktu zein zerbitzu, bukatutzat emateko edo eteteko.
Erabilpenari buruzko Baldintza Orokor hauek indarrean dagoen legedi espainiarrari jarraitzen diote (gatazka arauak espresuki at gelditzen dira). Erabiltzaile zaren aldetik, EI/SEV bezala Donostiako Epaitegi eta Auzitegien eskumenera jartzen zara Erabilpenari buruzko Baldintza Orokor hauen objektu diren GUNEA eta bertako produktu, eduki zein zerbitzuetatik sor daitekeen edozein gatazka konpontzeko, eta espresuki uko egiten diozu dagokizukeen beste edozein foruri. Bestetik, gaztelaniazko bertsioa erabiliko da baldintza legal hauetako terminoen inguruko zalantza, ezadostasun eta interpretazio arazoak konpontzeko.
Erabiltzaile zaren aldetik, zure helbidea Espainiatik kanpo izango bazenu, EI/SEV bezala Donostiako Epaitegi eta Auzitegien eskumenera jartzen zara, eta espresuki uko egiten diozu dagokizukeen beste edozein foruri.