Hemen zaude: Hasiera Euskal kultur erakundea Obragintza Publikorako Laguntza

Obragintza Publikorako Laguntza

Euskal kultur erakundearen Obragintza Publikorako Laguntza (OPL) politika kultural publikoen antolaketarentzat

EKE-ko 2012ko Biltzar nagusia - Maule
EKE-ko 2012ko Biltzar nagusia - Maule
Zergatik Euskal kultur erakundearen OPLa?

Arazo ekonomiko, sozial eta kulturalen konpontzeko xedearekin, politika publiko oro helburu batera buruz bideratzen da. Bizi-eremu egoki, lurralde elkargoak geroz eta gehiago tokiko dinamikaren jatorri dira. Hori dela eta, politika publikoetan obragin dira usu.

Lurralde elkargoen “enpresari” lanak arintzeko asmoarekin, Obragintza Publikorako Laguntzak (OPL), erabakitzaile politikoak segitzen ditu hauek deliberoak hartu baino lehenago. Horretan, OPLa ezagutza berezituen (ebaluaketa-jakintzak, gaitasunak...) ekoizteko gune da, baita ikasketa gune, eragileen arteko bitartekotza gune, negoziaketa gune, diagnostika gune edo ere ekintzak bideratzeko gune. OPLak ez du beraz sekulan erabakitzaile edo eragile kulturalik ordezkatzen. Modu berean, ez da haien boz-eramailea ere ez. Erabaki politikoak aitzintzeko edo prestatzeko aukera ematen du, eta gobernantza bideratzen du.

Zuen politika kultural publikoen apailatzeko kontseilari

Euskal kultur erakundeak, euskal kulturaren garapena eta hedapenaren sustatzea du helburu. Hori dela eta, Erakundea 20 urtez gora ari da euskal kulturaren babesten, transmititzen eta zabaltzen, baita sorkuntzaren bultzatzen.

Gaur egun, eragile kulturalei ekartzen dien eguneroko laguntza (logistiko, tekniko eta ekonomikoa) baztertu gabe, Erakundeak ,euskal kulturak gure lurraldean duen tokiaz gehiago gogoetatu nahi luke.

Politika kultural publiko desberdinetan euskal kultura hobeki integratzeko helburuarekin, Euskal kultur erakundeak Obragintza Publikorako Laguntza (OPL) berri bat martxan ezarri du. Gure lurraldeko garapen iraunkorraren sustapenarentzat, herriak funtsezko eragile direla uste baitugu, euskal kulturaren aldeko zuen ekintza politikoan lagundu nahi zaituztegu.

Dituen gaitasunen bitartez edota bere inguruan elkartzen dituen eragile anitzen bitartez, Euskal kultur erakundeak politika kultural publikoak apailatzeko momentuan, kontseilari izatea proposatzen du. Ez dugu erabakitzaileak ordezkatzeko asmorik. Elkargoak xede duen ber, apailatze horren karietara eragile desberdinen arteko sinergia lan bat aitzinera eraman ahal liteke.

Konkretuki, eta lehenik eta behin, OPLak, zuen lurraldeko eragile eta jendartearen errealitateak, beharrak eta nahiak azpimarratuko lituzkeen euskal kulturari buruzko diagnostikoa apaila lezake.

Bigarrenik, diagnostiko horrek programa eta norabide batzuk zehatz ditzake, baita diru laguntzentzat balioztatzeak egin.

Euskal kultur erakundeak zuen Herriarentzat egin lezaken OPLaren barne izan daitezkeen kasu konkretu zenbaitentzat proposamenak

Zerrenda ez da osoa ez eta ere kronologikoa.

20 urteko esperientziarekin, eta dituen ezagutza, jakintza, eta gaitasun zientifiko, tekniko eta logistikoekin, Euskal kultur erakundeak zuen politika kultural publikoetako maila desberdinetan lagun zaitzakete. Azpiko zerrenda ez da ez osoa, ez prozesala, baizik eta elkarlanean aitzinera eraman genitzakeen proposamen pragmatiko zenbaiten zirriborroa.

  1. Lan-harremanen optimizatzeko, hastapen batean, Euskal kultur erakundeak eta zuen herriak euskal kulturari buruzko helburu berak adostu ditzakete.
  2. Lana sakonki egiteko gisan, Euskal kultur erakundeak zuen lurraldeko euskal kultur arloaren egoera ekonomiko, sozial eta artistikoaren diagnostikoa egin dezake (hau, sail desberdinetan: ondarea, ikusgarrigintza, irakurketa publikoak, etb.)
  3. OPLarekin, Euskal kultur erakundeak euskal kulturari buruzko formakuntza plan bat martxan ezar lezake.
  4. Euskal kultur erakundeak lan programazio bat zehatz lezake.
  5. Jadanik esku-hartze egitasmo bat baldin baduzue “ikusgarrigintza” sailarentzat, EKEk ekintza plan bat munta lezake, egitasmo horretan euskal kulturari balioa emateko.
  6. Modu berean, ondoko urteentzat zuen proiektu kulturala jadanik eraikia baldin baduzue, zuen programazioan euskal kultura sartzeko gisan, EKEk ikerketa fase bat proposa liezazueke.
  7. Etnologiako arloan gaitasun zientifikoa ukanki, EKEk zuen lurraldean ondare politika bat obratzen lagun zaitzakete.
  8. Azkenik, EKEk zuen elkargoa gai baten inguruan lagun lezake, zuen lurraldeko osagai desberdinen arteko sinergia sortzaile izanez.
Harremanak

Euskal kultur erakundeko bulegoak publikoari idekiak dira astelehenetik ostiralera, 9:00etatik 12:30ra eta 13:30tik 18:00etara (kasu, asteazkenetan bulegoak 9:00etatik 13:00era idekiak dira eta ostiraletan 17:00etan hesten).

Helbidea: Lota Jauregia - PK 6 - 64480 Uztaritze
Telefonoa: 0 (033) 5 59 93 25 25
Kokapena: Ikus kokapen-planoa

Heziketa artistikoa eta kulturala

Euskal kulturari buruzko heziketa proiektuak proposatzeko gai diren kultura eragile guzien baliabide poloa da Euskal kultur erakundea.  Arte eta Kultura Heziketa proiektu bat plantan ezarri nahi duten herri elkargoak, kultura eragileak eta eskola eta osasun etxeak laguntzeko gisan ekintza programa eta baliabide batzu proposatzen ditu EKE-k.
Gehiago jakin