
Nola eratu kooperatiba bat
Prozedura hau Elkar-Lan Koop.E.k prestatu du. Konfekoopek, EKGK-k eta Erkidek osatzen dute bigarren mailako kooperatiba hau. Kooperatiba-enpresak sustatzea, eta ondorioz, kooperatiben esparruan lana sortzea eta garapen sozial eta ekonomikoa dira haren helburuak.
Horretarako, eta beste hainbat lan-tresnaren artean, gida hau prestatu du, Kooperatibak eratzeko prozesua errazteko xedez. Prozesu hau hobeto ulertu eta kooperatiba eratzeko orduan laguntza jasotzeko Elkar-Lan Koop.E.k doako zerbitzu hauek eskaintzen ditu:
- Kooperatiba-sozietate gisa eratu nahi duten enpresa-proiektuentzako aholkularitza eta orientabidea.
- Proiektuaren bideragarritasun-azterketa.
- Kooperatiba-arloko prestakuntza.
- Banan-banako laguntza profesionala kooperatiba-proiektuen sustatzaileentzat, proiektuak martxan jarri arte.
- Diru-laguntza eta bestelako laguntzei buruzko informazioa.
- Kooperatiben eraketa.
- Gidaritza/Jarraipena kooperatiba gisa eratu ondorengo lehenengo urtean.
