top

Federazioak

Hainbat jarduera-sektoretan presente dauden kooperatibak Federazio sektorialetan egituratzen dira euren ordezkaritza eta interesak defendatzeko. 1996tik, Konfekoop  - Euskadiko Kooperatiben Konfederazioaren sorrerarekin, Euskal Kooperatibismoa ordezkaritza eta garapenerako erakunde bateratu bat ardatz hartuta egituratzen da. 6 Federazio ziren Konfederazioa osatzen zutenak: 

•    Euskadiko Kontsumo Kooperatiben Federazioa (1988)
•    Euskadiko Nekazaritza Kooperatiben Federazioa (1989)
•    Euskadiko Kreditu Kooperatiben Federazioa (1989)
•    Euskadiko Lan Elkartuen Kooperatiben Federazioa (1989)
•    Euskadiko Irakaskuntzako Kooperatiben Federazioa (1990)
•    Euskadiko Garraiolarien Kooperatiben Federazioa (1992)

2006tik aurrera Euskal Kooperatiben Mugimenduko hainbat erakundek bat-egiteko prozesua eman da, sinergiak aprobetxatu eta zerbitzuak bateratzeko asmoarekin. Gauzak horrela, aurrerantzean, Konfekoop prozesu horren ondorioz sortutako 3 Federazioek osatzen dute:

•    Euskadiko Nekazari-elikagai Kooperatiben Federazioa (1989)
•    Euskadiko Garraiolarien Kooperatiben Federazioa (1992)
•  Erkide - Euskadiko Lan Elkartu, Irakaskuntza, Kontsumo eta Kreditu Kooperatiben Federazioa (2006)

OHARRA: Euskadiko Etxebizitzen Kooperatiben Federazioarik ez dagoen bitartean, CSCE-EKGKko abokatuak erantzuten ditu Etxebizitza Kooperatiben inguruko zalantzak.

top

Bai Euskarari