top

Kooperatiben mapa

Mapa pdf formatuan ere izan dezakezu.

 

Kooperatibismoaren bandera

Hasierako proposamena 1896ko NAKen II. Biltzarrean egin bazen ere, Nazioarteko Kooperatiba Aliantza 1921era arte ez zen hasi batasunaren eta aniztasunaren ikur diren ortzadarraren koloreak erabiltzen Kooperatibismoaren Nazioarteko Banderan. 

Gorria, laranja, horia, berdea, urdina, belar-urdina (edo anila) eta morea dira banderaren koloreak, denak marra horizontaletan jarrita. 1925ean, bandera ofizialdu zen urtean, NAKek erabaki zuen kolore gorria jarriko zela goiko aldean.

Bake unibertsalaren idealak eta helburuak; desberdintasun politiko, ekonomiko, sozial, arrazazko edo erlijiosoen gainetik dagoen batasuna eta askatasuna; eta pertsonen duintasuna, justizia soziala eta elkartasuna nagusi diren mundu hobe bat lortzeko gizakiek daukaten esperantza. Hori guztia irudikatzen du ortzadarrak.

 

Gorria: adorearen kolorea da
Laranja: aukeren ikuspegia eskaintzen du
Horia: berdeak piztu duen erronka da
Berdea: afiliazioa handitzearen alde borrokatzeko, eta kooperazioaren helburu
           eta balioak ulertzeko kooperatibistek daukaten erronka irudikatzen du
Urdina: urrutiko zeruertzak, hezkuntza bermatzeko eta aukera gutxien dituztenei
           laguntzeko beharra, eta munduaren batasuna ekartzen ditu gogora
Indigo edo anila: aukera gutxien dituztenen kolorea da, kooperazioaren bidez
           elkarri laguntzen ikasi dezaketenak
Morea: epeltasuna, edertasuna eta laguntasunaren kolorea da

2001ko NAKen Biltzarrean, bandera tradizionala aldatzeko erabakia hartu zen, antzeko ikurrak erabiltzen hasi ziren beste mugimenduekin nahasmendurik egon ez zedin.  Orduz geroztik, NAKen urteurrenaren kariz 1995ean egin zen diseinua erabiltzeari ekin zitzaion. Banderak fondo zuria dauka, eta erdigunean, lehenengo sei koloreak dituen ortzadarretik hainbat uso ateratzen dira. Siglek, aldiz, ortzadarraren azken kolorea daukate... morea.

top

Bai Euskarari