top


Forokoop
, “Kooperatiba-eztabaidarako Foroa” Euskadiko Kooperatiben Goren Kontseiluak (EKGK-CSCE) eta Euskadiko Kooperatiben Konfederazioak (Konfekoop) partekatzen duten kooperatiba-gaien inguruan, maila teoriko zein praktikoan, hausnartzeko dagoen behar batetik jaio da.

“Kooperatiba-eztabaidarako Foroa” sortzeko ideia mahai gaineratu zenean, eredu tradizionaletan jarri genuen arreta –kooperatibismoaren zenbait arlo zehatzen inguruan parte-hartze zuzenarekin eztabaidatzeko foroak- baina, teknologia berriak lanabes gisa erabiltzeko ideiarekin, eztabaida iraunkorrak lortzeko xedez.

Azken finean, eredu mistoa proposatu genuen, zuzeneko parte-hartzea/parte-hartze birtuala, kooperatiben munduarekin eta gizarte-ekonomiarekin zerikusia duten zenbait arazo aztertzeko. Honetaz gain, “eztabaida foro iraunkorra” egongo litzateke, kooperatibismoarekin zerikusia duen edozein eztabaida, filosofiko edo praktiko, garatuko lukeena.

Planteamendu xume batekin jaio da euskal kooperatibismoaren eremuan, baina munduko kooperatibismoarekin erreferente gisa daukagun erantzukizunaz jakitun gara. Erronka honi aurre egiten saiatu beharko dugu, erabili nahi ditugun lan-tresna berri horiek, teknologia berri horiek, planetaren txoko guztietara iristen baitira.

Lerro hauetatik, foroan lagundu eta parte-hartzeko deia luzatu nahi dizuegu, zuen kezkak eta hausnarketak, eta zuen iradokizunak eta kritikak agertzeko. 

Sartu zaitez Foro Iraunkorrean  

•   VII Forokoop Jardunaldia 2013:Gizarte-Koop, Gizarte Ekimeneko Ekonomia
•   VI Forokoop Jardunaldia 2012: Kooperatibak krisiaren aurrean
•   V Forokoop Jardunaldia 2011: Gazteak, Kooperatiba-enpresaren etorkizuna
•   IV Forokoop Jardunaldia 2010: Enpresako gizarte berrikuntza
•   III Forokoop Jardunaldia 2009: Pertsonen parte-hartzea enpresan
•   II Forokoop Jardunaldia 2008: Kooperatibetan genero berdintasuna
•   I Forokoop Jardunaldia 2007: Dependentzi legez, erronka Gizarte Ekonomia enpresentzat

forokoop@forokoop.coop

Forokoop Foro de debate   -   @forokoop                    

top

Bai Euskarari