Dokumental honek sufrimenduaren marka sakonak dituen eta, gaur egun, elkarbizitzan eta bakean bizi nahi duen gizarte baten erretratua egiten digu.
Paris da Jose Antonio Agirreren erbesteratzea hobekien islatzen duen hiria. Dokumental hau bertan kokatzen da, kulturaren bitartez gerran jarraitzeko erabaki zuen hirian, euskal herritarren bake nahiaren mezua mundura zabaldu zuen kaleetan.
Bakardadea, ziurgabetasuna, erbestea eta klandestinitatea biltzen dira Agirre lehendakariaren bizipenen bitartez Berlin hiriko erretratua eraikitzen den dokumental honetan.
Etxe orratzen hirian gertatutako keinu altruista bat da dokumental honetako abiapuntua. Bertan, gauza txikien garrantzia azpimarratzen da, keinu txikiena, mundua bizigarriagoa egiten laguntzen duten keinuena.