parallax background

Jose Antonio Agirre: “Gure izaeraren ispilu”

2016(e)ko apirilak 27
Bernardo Atxaga Markak ikuskizunean parte hartzen
“MARKAK” ikuskizunean izen bereko dokumentalaren azken planoak grabatu genituen
27 apirila, 2016
 

Jose Antonio Agirreren irudiak biltzen dituen balore positiboak, etorkizun berri bat eraikitzeko oinarri sendoa dira.

2 016. urtean beteko da Jose Antonio Agirre buru zuen lehen Eusko Jaurlaritzaren 80. urteurrena. Garai egokienean datorren efemeride borobila da, besteak beste, gure gizartearen oinarriak kaltetu dituen krisi garaia gainditzeko, euskal izaera ekintzailea eta garapena eta berrikuntza aldarrikapenekin bat egin duelako.

2016. urte honetan beteko den efemerideak, krisi garai bati nola aurre egin behar zaion eta nola bideratu behar den adibiderik egokiena gurera ekarri du. Agirrez hitz egitea, zentzu zabalenean lidergotzaz hitz egitea baita; indarrak bateratzeaz, itunez, kontsentsuaz, ekimenaz, esfortzuaz, sormenaz eta garapenaz hitz egitea da.

parallax background

"Eraikitzeko zuen ahalmenaz gain, indarrak batzeko eta adostasunak eta paktuak lortzeko zuen gaitasuna dira azpimarratzekoak"

 

Jose Antonio Agirre ekintzailea eta aitzindaria izan zen. Bederatzi hilabete nahiko izan zituen herri oso bat eraikitzeko, gutxieneko Estatutu bat gehienezko Autonomia batean eraldatzeko.

Benetako izaera juridiko-politikoa zuen Euskadi bat eraikitzeko; bere ordezkaritza diplomatikoekin, txanponarekin, pasaporte propioarekin, justizia-sistemarekin, unibertsitatearekin eta, egoerak horrela eskatzen zuenez, armada batekin. Eusko Jaurlaritzako lehen lehendakariaren ibilbide politikoan. Garai hartako gizartean bera zen konfidantza eta jarraitzaile gehien lortu zituen pertsonaia, dohai garrantzitsua hori, sare sozialetako gaurko garaietan ere.

2016, Agirrek sustatu zuen giza garapen jasangarriaren eredua gizarteratzeko urtea da

 

Mundu luze-zabalean jende oro garapen eredu alternatiboak bila dabilenean, Jose Antonio Agirrek eredu arrakastatsu bat eskaintzen digu, sozialki berritzailea izateaz gain euskal izaera ardatz eta motore duena. 2016a giza-garapen jasangarriko eredu hori euskal gizartearen orainean eta etorkizunean txertatzeko urtea da.