“MARKAK” ikuskizunean izen bereko dokumentalaren azken planoak grabatu genituen

2016(e)ko apirilak 27
dest_01_jose-antonio
Jose Antonio Agirre: “Gure izaeraren ispilu”
27 apirila, 2016
dest_04_cartel
Maiatzeko azken egunetan Jose Antonio Agirre berriro itzuliko da Berlinera
9 maiatza, 2016
 

Zuzeneko musika eta poesia "Markak" dokumentala borobiltzeko

Gernikako herriak jasan zuen bonbardaketaren 79. urteurrena gogora ekarriz eta horrek, herrian eta herritarrengan utzi zituen aztarnak abiapuntu harturik, “Markak” ikus-entzunezkoa, zuzeneko musika eta poesia uztartu zituen ikuskizuna, antolatu zen Gernikako Jai Alai frontoian. Bernando Atxaga idazlea ez ezik (Markak bere liburuan oinarrituriko ikuskizuna da), Ruper Ordorika, Nebbian, Maite Arroitajauregi 'Mursego', Aitor Etxebarria eta Ander Mujika eta Hibai Agorria argazkilari gernikarrak parte hartu zuten 'Markak' ikuskizunean.

Gogoratzeak, meroriak lan asko eskatzen du; nahitaezkoa da euskarri batzuk egotea


 

Gogoratzeak, memoriak lan asko eskatzen du; nahitaezkoa da euskarri batzuk egotea, zerbait, zeinu batzuk behar dira gogoratzeko, ze normalena ez da gogoratzea, normalena da ahaztea. Konstante bat da memoriari buruzko kezka Bernardo Atxaga idazlearen ibilbidean, eta memoria hartu zuen ardatz Gernikako bonbardaketaren oroimenetik abiatuta sortutako Markak liburuan ere. Eta, hain zuzen ere, gogoeta horiek hartu zituzten hizpide Berde Produkzioak eta Filmak Media ekoizpen etxeek, Eusko Jaurlaritzaren eta lehen lehendakari izan zen Jose Antonio Agirreren 80. urteurrena gogora ekartzeko. EITBren gidaritzapean egingo diren dokumentaletako bat da Markak eta Gernikan antolatu zen ekitaldiak, testigantzek, poesiak, musikak eta bideoek, ikus-entzunekoaren azken planoak grabatzeko balio izan zuen.


 

Hannot Mintegia dokumentalaren zuzendariaren esanetan intentzioa belaunaldi ezberdinetako artistak elkartzea zen: “Iruditu zitzaigun polita izango zela Gernikarekin lotura daukaten belaunaldi ezberdinetako artistak elkarlanean ipintzen dituen ikuskizun batekin bukatzea”. Emanaldian parte hartu zuten sortzaile guztiek zuten harremanen bat Gernikarekin, baina bazen kasu berezi bat ere, Vedran Smailovic musikariarena. Sarajevoko txelista ezizenez ere ezagun da Smailovic nazioartean. Izan ere, 1992ko maiatzaren 27an, Balkanetako gerran, Sarajevon ogi pixka bat jasotzeko esperoan zegoela, jende ilara oso bat nola bonbardatzen zuten ikusi zuen musikariak, eta, hurrengo 22 egunetan, egunero-egunero joan zen sarraskia gertatutako lekura, Albinoniren pieza bat jotzera.