Gernika

Sentimenduek gidaturiko diziplina anitzeko lana. Suntsipenetik eraikuntzarako bidaia egiten lagunduko digun ordubeteko ikus-entzunezkoa.

Markak

Hannot Mintegiaren dokumentala

Zein da zaharra eta berriaren arteko parabola? Transmisio hori marken bitartez ematen da. “Markak” aipatu behar badira, Gernikako herriaren kasuan 1937-ko apirilaren 26an jasandako bonbardaketa, marka sakona eta luzea da, balio sinboliko ezagunekoa. Horrek utzitako zein marka aurki dezakegu gaur egungo Gernika eta Gernikarrengan? Nola egiten dugun iraganekin aurrera, nola berritzen diren sinboloak eta nola egiten garen gure orainaren jabe. Hori da “Markak”, Bernardo Atxagaren izen bereko liburua abiapuntu artzen duen dokumentala.
  • Izenburua: MARKAK
  • Zuzendaria: HANNOT MINTEGIA
  • Gidoilaria: OIER PLAZA / HANNOT MINTEGIA
  • Errealizadorea: HANNOT MINTEGIA
  • Ekoizpena: JANIRE OLABARRIAGA
  • Edizioa: HANNOT MINTEGIA
  • Musika: AITOR ETXEBARRIA
  • Fotografia-zuzendaria: ZIGOR ETXEBARRIA

Gogoratzeak, memoriak lan asko eskatzen du; nahitaezkoa da euskarri batzuk egotea, zerbait, zeinu batzuk behar dira gogoratzeko, ze normalena ez da gogoratzea, normalena da ahaztea.

- Bernardo Atxaga -

Dokumentala irudietan

Making of-a

 

"Guztiok epaituko gaituen jaungoikoaren eta historiaren aurrean zera diot, hiru ordu eta erdi bitartean alemaniar hegazkinek Gernikako hiri historikoko herritarrak krudelkeri ezezagun batez bonbardatu zituztela guztiz suntsitu arte..."

- Jose Antonio Agirre -

 

Jose Antonio eta George Steer: adiskidetasun kronika

1937ko urtarrilean Jon Steer kazetari eta gudu korrespontsala Bilbora iritsi eta Agirre lehendakaria ezagutu zuen.

Ezagutu ziren lehen unetik lotura handia izan zuten. Steer-ek Agirre eta euskal herria kausa noble bat defendatzen ari zirela ikusi zuen. Zera esatera iritsi zen: "euskaldunek klase sozial arteko askatasuna, elkartasuna eta zintzotasuna bakarrik defendatzen dute..."

Agirrek eta bere gobernuak erraztasun guztiak eman zizkioten Stterri bere korrespontsal lana egiteko, gerratean gertatzen ari zena munduari jakinarazteko.

Harreman horri esker, lotura handia izan zuten. Agirre lehendakariak erloju bat oparitu zion George Steerri, opari berezia hori, hil zen unerarte soinean eraman baitzuen kazetariak.

 

Negus-a: lehendakariaren hegazkina

Negus hegazkina, Agirre lehendakariak erbestera alde egiteko erabili zuena izan zen. Euskadi osoa altxamenduko armadak hartu zuenean, Laredotik ihes egin behar izan zuen airez 1937ko abuztuan.

"Negus" goitizena Haile Selassie-rengandik datorkio, hori baita Etiopiako enperadoreak hartzen duen tituluaren izena. Herrialde hori ere faxistek armaz hartu zuten eta enperadoreak berak Europako erbesteratzean erabili zuen.

George Steer-ek Etiopia - Abisiniako gerratean kazetari lanak egiten enperadorea ezagutu eta lagunak egin ziren. Hori zela eta Etiopiako enperadorearen eta Eusko Jaurlaritzaren bitartekaritza lanak egin zituen hegazkinaren salerosketan.

 

Steer-en bertsioa: Inspirazio bihurturiko egia

"JUNKERS, HEINKEL hegazkin bonbaketariz eta HEINKEL ehiza-hegazkinez osatutako airoplano talde ahaltsu bat, 1.000 librako (453,6 kilo) bonbak eta 3.000 bonba su-eragile jaurtitzen aritu zen herri gainera etengabe (...) Bitartean, ehiza-hegazkinek hiriko zerua hartu zuten zelaietara babes bila ihesi egiten zuten herritarrak metrallatzeko".

Gernikako bonbardaketari buruz Steer-ek idatzitako kronikak Pablo Picasso margolaria inspiratu zuen bere obrarik famatuena pintatzeko.

Horretan, armarik gabeko eta herritar xumeez osaturiko hiria nola kupidarik gabe bonbardatzen den irudikatzen da.

Azken artikuluak

26 maiatza, 2016
Gure izaeraren ispilu-ren grabazioko argazki bat. Donostiako Konstituzio plaza

Euskal Herrian zehar “Gure Izaeraren ispilu grabatzen”

Enim ac turpis egestas. Suspendisse elit lectus dapibus eu, vulputate at, consequat id, ultrices posuere ante ipsum aliquet eget, rutrum magna iaculis arcu massa, feugiat fermentum in, dapibus et, tristique libero in massa.
27 apirila, 2016
Bernardo Atxaga Markak ikuskizunean parte hartzen

“MARKAK” ikuskizunean izen bereko dokumentalaren azken planoak grabatu genituen

Lorem ipsum dolor sit amet dolor. Suspendisse sollicitudin. Fusce non ante euismod quis, placerat quam. Sed interdum arcu quis orci. Nunc vitae metus. Maecenas feugiat lectus elit, ut justo vulputate vitae, commodo magna gravida.
27 apirila, 2016
dest_01_jose-antonio

Jose Antonio Agirre: “Gure izaeraren ispilu”

Aenean ligula dui, non eros porttitor a, pharetra accumsan rutrum, wisi accumsan ullamcorper aliquam. In fermentum. Morbi sem et purus in tortor et ligula. Nam vestibulum in, vulputate sed, elementum congue, aliquet vulputate.