Donostia-San Sebastián. Euskal kulturak euskal diasporan daukan presentzia izan zuen aztergai Hamaika Telebista kateko ArteKale saioak. Horretarako, Fakun Aznarez, Alejo Conti eta Xabier Zubillaga gonbidatu zituen. Eurekin batera solasean aritu zen baita ere Maialen Gorizelaia, EHUn euskal diasporaren inguruko doktorego tesia egiten diharduen ikerlaria.
Xabier Zubillaga Necocheako Euskal Etxeko kidea da. Alejo Conti italiar jatorridun euskaldun argentinarra da, euskal kulturaz maitemindua eta gaur egun euskara irakaslea diharduena Rosarion. Azkenik, Facun Aznarez ez da euskal etxe bateko kide eta nazioarteko kazetaria da.
Bideoa ikusteko, jo hona: www.hamaika.tv