euskalkultura.com

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Prest eta ikusgai dago Renoko Euskal Artzainaren Monumentua lapurtutako plakak berriz ezarrita

2016/11/17

Renoko Rancho San Rafael Parkean dagoen Euskal Artzainaren Monumentua bere plakekin (argazkiak Sarah Kapel)
Renoko Rancho San Rafael Parkean dagoen Euskal Artzainaren Monumentua bere plakekin (argazkiak Sarah Kapel)

Azkeneko urteetan eta krisialdi ekonomikoarekin batera desagertu egin ziren Reno hiriko kanpoaldean Rancho San Rafael Parkean Nestor Basterretxea zizelkari euskaldunak eginiko Euskal Artzainaren Monumentua osatzen zuten brontzezko plaketako ia guztiak. Parkeko administrazioak eta Nevada-Renoko Unibertsitateko Carmelo Urza irakasleak eginiko lanaren ondoren urrian ezarri dira plaka berriak, oraingoan aluminiozkoak, eta tentazio gutxiagokoak ebasteko.

Reno, AEB. 1989ko Udan inauguratutako Monumentua, Estatu Batuetako ordezkariekin batera Euskal Herriko administrazio guztiak --Iparraldeko, Nafarroako eta EAEko ordezkari politiko eta instituzionalak, zeinu diferentetakoak-- bertan partaide (bai, hori posible egin zuen Diasporak, Aquitaniako, Nafarroako Gobernuko, Jaurlaritzako eta Aldundietako agintariak mahai berean, euskaldunen ordezkari, esertzea), berriz ere dago prest eta ikusgai.

Izan ere, azkeneko urteetan eta krisialdi ekonomikoarekin batera desagertu egin ziren Reno hiriko kanpoaldean Rancho San Rafael Parkean Nestor Basterretxea zizelkari euskaldunak eginiko Euskal Artzainaren Monumentua osatzen zuten brontzezko plaketako ia guztiak.

Orain, Rancho San Rafael Parkeko administrazioari esker --bertako Marie Fong eta Andy Mink behar dira aipatu-- eta Nevada-Renoko Unibertsitateko Carmelo Urza irakaslea tarteko, aseguru etxeekin elkarlanean falta ziren piezak berregin eta iragan urrian berriz ezarri dira Monumentuan, berriz ere bisitarientzat prest eta ikusgai utzita.

Aukera baliatu da, batetik, pieza berriak, orain artekoak ez bezala, aluminio berezikoak egiteko --"ederto geratu dira", adierazi dio EuskalKultura.com-i Carmelo Urzak-- eta balio ekonomiko gutxiagokoak direnez tentazioa ere eskasagoa uzteko ebasleei, berriz ere Monumentua hondatu dezaten.

Eta, bestetik, guztia ez da kaltegarria izan, Monumentuaren bertsio originaleko plaketako batzuetan zeuden akatsak --tartean eukarazko hitzetan-- zuzentzeko baliatu baita aukera, Basterretxeak eraikitako obraren inguruak oro har irabazi duelarik aldaketa honekin.

Oraingoz ez da hobekuntzaren berrinaugurazio ekitaldirik iragarri.


Argazki galeria



Komentarioak

« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 Basque Heritage Elkartea

Portuetxe 51, 201. bulegoa
20018 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 504477 / (+34) 943 316170

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia