euskalkultura.com

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Durangoko Azokak "inurri-lana" aitortuko du aurten, tartean, Diasporaren ordezkari, Jose Ramon Zengotitabengoari

2016/11/21

2016ko Argizaola Sariak. Jose Ramon Zengotitabengoa bigarrena da eskuinetik hasita

Durangoko Azokak urtero banatzen duen Argizaiola saria, aurtengoan, sariaren 25. edizioan, euskal kulturan lan isilean "inurri-lana" egiten ibili diren eta ibiltzen direnei emango die, eta horretarako bost izen hautatu ditu, hainbat eta hainbat pertsonaren ordezkari. Horien artean, Diasporan euskara eta euskal kulturaren alde egiten den lan eskerga aitortuz, Jose Ramon Zengotitabengoari emango dio. Zengotitabengoak AEBetan garatu du, urtetan, bere lana, gehienbat SBSA - Society of Basques Studies in America elkartetik.

Gehiago irakurri...


Joseba Sarrionandia: "Nire liburuak arreta apur batekin irakurtzen dituena ohartuko da non ibili naizen"

2016/11/21

Joseba Sarrionandia (argazkia Jose Goitia)

Hiru hamarkadaren ondoren, publiko izango da aurrerantzean idazlearen jarduna, irakasle ariko baita Habanako Unibertsitatean. Dioenez, idazten jarraitu ahal izatea da bere asmoa, arreta gehiegi erakarri gabe. Elkarrizketa Joseba Sarrionandiarekin Habanan, Jose Goitiak Berrian argitara emana.

Gehiago irakurri...


Bihar da azkeneko eguna EuskalKultura.com-en azaroko zozketan parte hartzeko: ez galdu aukera

2016/11/21

Azaroko zozketako sariak

Bihar amaitzen da parte hartzeko epea. Hauek dira azaroko sariak: bisita gidatua eta pintxo-saioa Donostian; Joseba Etxarriren "Euskaldunen Amerika" liburua; Kalakan-en "Elementuak" CDa; "Mahai inguruko kantuak II" CDa; "Euskaraz bizi nahi dut" sortako ohar liburu bat; eta Mari Jose Olaziregiren "Basque Literary History" liburua. Parte Eman izena gaur bertan!

Gehiago irakurri...


"Lasa eta Zabala" filmak abiatuko du gaur Erroman Associazione Culturale Euskararen Euskal Zinema Zikloa

2016/11/18

Erromako Euskal Zinema Zikloaren afitxa

Erromako Associazione Culturale Euskara elkarteak Euskal Zinema Zikloa jarriko du abian gaur, "Lasa eta Zabala" luzemetraiaren emanaldiarekin. Hilaren 25ean "Loreak" filma izango da ikusgai berriz ere, ikusleek eskatuta, 2015ean Euskal Astean aurkeztu zenean izan zuen arrakasta eta gero. Azkenik, azaroaren 26an amaituko da zikloa, Laburbira jaialdi ibiltariaren euskarazko laburmetraiekin.

Gehiago irakurri...


2016ko Necocheako Aste Nazionala bukatuta, San Nicolasera begira hasi da diaspora euskal argentinarra

2016/11/18

Igandeko plazako dantzetan, ikurrina zabalduta

Asteburu ederra pasa zuten orain astebete Necocheara bertaratu ziren lagunak… alabaina igande arratsaldea ‘azken agurren' momentua izan zen, etxera bueltatzeko tenorea; gogo gutxirekin agian, baina datorren urteko azaroaren 10etik 12ra San Nicolasen berriro elkartzeko asmoarekin (gogoan hartu datak). EuskalKultura.com-eko gaurko artikuluan, 2016ko Euskal Aste Nazionaleko kronika sortako azken alea.

Gehiago irakurri...


EuskalKultura.com zozketa: Asteartean bukatuko da epea bira Donostian, bi liburu, CD bat eta koaderno bat lortzeko

2016/11/18

Azaroko zozketako sariak

Azken egunak dira parte hartzeko, asteartean, azaroaren 22an, itxiko baita epea. Hauek dira oraingoan sariak: bisita gidatua eta pintxo-saioa Donostian; Joseba Etxarriren "Euskaldunen Amerika" liburua; Kalakan-en "Elementuak" CDa; "Mahai inguruko kantuak II" CDa; "Euskaraz bizi nahi dut" sortako ohar liburu bat; eta Mari Jose Olaziregiren "Basque Literary History" liburua. Parte Eman izena gaur bertan!

Gehiago irakurri...


Prest eta ikusgai dago Renoko Euskal Artzainaren Monumentua lapurtutako plakak berriz ezarrita

2016/11/17

Renoko Rancho San Rafael Parkean dagoen Euskal Artzainaren Monumentua bere plakekin (argazkiak Sarah Kapel)

Azkeneko urteetan eta krisialdi ekonomikoarekin batera desagertu egin ziren Reno hiriko kanpoaldean Rancho San Rafael Parkean Nestor Basterretxea zizelkari euskaldunak eginiko Euskal Artzainaren Monumentua osatzen zuten brontzezko plaketako ia guztiak. Parkeko administrazioak eta Nevada-Renoko Unibertsitateko Carmelo Urza irakasleak eginiko lanaren ondoren urrian ezarri dira plaka berriak, oraingoan aluminiozkoak, eta tentazio gutxiagokoak ebasteko.

Gehiago irakurri...


Mariana D'Orazio Buenos Aireseko euskara ikaslea, bere birramonaren arrastoen bila "Origen" saioan

2016/11/17

Mariana D'Orazio, ezkerrean, "Origen" saioaren aurkezle Olga Zabalgogeaskoarekin (argazkia Origen ETB)

ETBko "Origen" saioak gaur aurkeztuko du bere azken atala, Mariana D'Orazio argentinarrarekin. Mariana euskara ikaslea da Buenos Airesko Euskaltzaleak euskaltegian eta bere birramona Antonia Esnaolaren iraganari buruzko jakinminak gidatuta etorriko da Euskal Herrira. Ustekabeko istorio zirraragarria aurkituko du: maitasunak, tiroz hildako norbait, eta atzean utzitako seme-alabak. Azken atal hau ETBn 22.25etan izango da ikusgai, eta baita Canal Vasco/ETBSat-en ere. Aurreko atal guztiak ikusgai dira online ETBren webgunean. 

Gehiago irakurri...


Argentina eta Euskal Herriko dantza taldeek euren onena eman zuten Necocheako 2016ko Dantzaldian

2016/11/17

Tandil eta Tres Arroyoseko dantzariak ikurrina airean

Euren onena koreografietan, arropetan eta, nola ez, jarreran. Publikoak eskertzen du euskal kultura zabaltzen dantzariek egiten duten lana eta hori txalo beroen bidez islatu zuen  ikuskizunean zehar. Necocheako 2016ko Euskal Argentinar Aste Nazionalari eskainitako artikulu sortako gaurko atalean, larunbateko Galako bigarren zatiari dagokion argazki eta irudi sorta.

Gehiago irakurri...


Estilo, garai eta jatorri ezberdinetako euskal dantzak 2016ko Necocheako Euskal Asteko dantzaldian

2016/11/16

2016ko Euskal Astean danborradak ireki zuen larunbateko musika eta dantza ikuskizuna

Argentinan praktikatzen diren dantzen gaineko begirada polita bihurtzen da urtero larunbat gaueko emanaldia. Herrialde osoko ehunka dantzarik Euskal Asterako propio hautatutako dantza bat aurkezten diote publikoari; eta urtean zehar egindako ahaleginak merezitako txaloak jasotzen ditu. Mintzodromoa ere egin zen larunbatean Necochean; euskara ikasle eta irakasleek ere jaso zuten hainbat txalo, beraien kasuan Zubietan bildutako euskaldunengandik.

Gehiago irakurri...


© 2014 Basque Heritage Elkartea

Portuetxe 51, 201. bulegoa
20018 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 504477 / (+34) 943 316170

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia