euskalkultura.com

euskal diaspora eta kultura

Oroimenean

Aita Saturnino Mujika

Aita Saturnino Mujika
Saturnino Mujika Goikoetxearen hil-oharra

2016/09/30 - Arbizu, Nafarroa

Pasa den urriaren 2an, igandez, Arbizuko elizan, parrokoa izan zenari agurra eman zieten arbizuarrek eta hainbat lekuetatik etorritakoek mezan.

Saturnino Mujika Goikoetxea (1931-2016), Intzan, Nafarroan jaio zen. Iruñean apaiztu eta Goizuetan ibili zen apaiz hasieran. Bertan zegoela 1962an euskarazko antzerki bat idatzi eta bertakoen laguntzaz taularatu zuen, "Aberatsak ere horrela egiten" izenburuarekin.

Gero Californiara (AEB) joan zen (1970-1975), bertako euskal artzainak artatzera eta artzainen artean artzain izatera. Ez ziren gutxi izan Saturninoren laguntza jaso zutenak, zela paperak legeztatzeko, zela lanposturen bat lortzeko, eta abar.

Venezuelan ere ibili zen (1976-1992), apaiz lanetan eta txaboletako jendearen alde lan egiten.

Eta azkenik, Arbizun (1992-2016), hil zen arte apaiz lanetan, artzain.

Sarean topatu dugu La Platako Euzko Etxearen webgunean 2004ko otsailaren 12an utzi zuen mezu bat, honela zioena: "Besarkada bat mundu zabaleko euskaldun guzioi".

Hil aurreko egunean Aralarko San Migelen izan zen goiangeruaren festa mezarekin ospatzen, jende aunitzen aitzinean. Goian bego.

(Mila esker Asier Barandiarani emandako informazioagatik)



Oroimenean

Bidali zurea

© 2014 Basque Heritage Elkartea

Portuetxe 51, 201. bulegoa
20018 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 504477 / (+34) 943 316170

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia