euskalkultura.com

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Euskal Herria eta bere diaspora bat eta elkarren osagarri Necocheako Euskal Asteko hitzordu eta emaitzetan

2016/11/15

2016ko Euskal Asteko erromerietan Patxi eta Konpania taldearen zuzeneko musikarekin dantzatu zuten dantzariek
2016ko Euskal Asteko erromerietan Patxi eta Konpania taldearen zuzeneko musikarekin dantzatu zuten dantzariek

Bukatu berri den Necocheako 2016ko Euskal Asteak irudi ugari utzi dizkigu; guztietan Atlantikoaren bi aldeetako euskal jendea ageri da senide, Euzko Etxea elkarte anfitrioiak prestatutako ekintzetan parte hartzen. Urtebete gehiago, euskal herritarren eta euskal diasporako partaide eta ordezkarien bilgune bihurtu da Euskal Astea, bileretan, ikuskizunetan, otorduetan eta erromerietan. Segidako artikulu honetan, argazki galeria osatzen jarraitzen dugu.

Necochea, Argentina. Iragarritako egitarauari jarraituz, ostiralean hasi ziren Euzko Etxean 2016ko Euskal Aste Nazionaleko ekintza nagusiak. Herrialde osoko euskal etxeetako ordezkaritzak ostiral goizean hasi ziren iristen eta egunean zehar parte hartzaile ia guztiak Necochean zeuden deia.

Proposamen politak plazaratu zituen egitarauak ostiralerako... jolasak parkean, hitzaldiak, Kalakan taldearen kontzertua eta erromeria. Kontzertua, espero zen legez, oso arrakastatsua izan zen. Txalo ugari jaso zituzten artistek, Kalakan taldeko musikariek eta baita Iparraldeko hirukotearen aurretik kantatu zuten Necochea bertako Osasuna Otxotekoek ere.


Necocheako Osasuna Otxoteak kantatutakoen hautua, tartean "Guk euskaraz zuk zergatik ez".


Kalakanen Paris antzokiko kontzertuko momentu hautu batzuk, jendearen txalo zaparradapean (bideoak EuskalKultura.com)

Larunbat goizean bilera instituzionalak egin ziren: FEVArena, euskal etxeetako liburazainena, mus erreferenteena eta dantza zuzendariena. Bilerez gain, Memoria Bizia proiektuan lan egiten ari direnentzako tailer bat ere egin zen. FEVAren bilkuraren ostean, Eusko Jaurlaritzako manatariak bildu ziren euskal etxeetako ordezkariekin eta goizeko ekintzekin bukatzeko ‘Ruta del Inmigrante Vasco (Euskal Etorkinaren Ibilbidea)’ izeneko proiektua aurkeztu zuten Argentinako Gobernuko Aniztasun eta Multikulturalismo Zuzendaritza Nazionaleko kideek.


Argazki galeria



« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 Basque Heritage Elkartea

Portuetxe 51, 201. bulegoa
20018 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 504477 / (+34) 943 316170

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia