Euskomedia. Kultura Topagunea

Buscador

Hasiera > Monografikoak > Manuel de Irujo Ollo

Manuel de Irujo Gogoratuz

Biografia

Lizarran -1891ko irailak 25- jaiotako politikari abertzale nafarra. Bere aita Daniel Irujo Urra abokatua zen, Deustuko Unibertsitateko irakaslea eta Nafarroan abertzaletasunaren aintzindari izandakoa. Batxilergoa Urduñako Jesusen Lagundiko ikastetxean egin zuen, Deustun Filosofia eta Zuzenbidea ikasi zituen, doktoradutza Salamancan lortu zuelarik.

Ikus Manuel de Irujo Ollo
Jardunaldia "Manuel de Irujo Gogoratuz"

Dokumentala

21 minutuko iraupena duen bideo honetan politikari nafarraren bizitza biltzen da; berez, espainiar II Errepublika garaian Justizia Ministro izatera iritsi zen eta horrez gain giza eskubideen alde lan eskerga burutu zuen, bai gerra aurretik baita erbesteratze luzeko denboran ere. ″Lehoi nafarra″ goitizena zuen pertsonai honen alderdi sakon eta kutunena gogora ekarri nahi izan du.


Agiri Fondoak

Manuel Irujoren artxiboa Eusko Ikaskuntzak gordetzen du. Euskomedia Fundazioak fondoaren digitalizazioaren lehenengo fasea bukatu berri du. Gaur egun 4.380 dokumentutan bildutako 20.000 orrialde baino gehiago daude ikertzaileen esku sarean jarriak.