Euskonews-era ere iritsi da zurrunbilo ekonomikoa eta aldizkariaren hastapenetatik -1998an- astekaria izan dena hamabostean behin argitaratzera pasatu da. Murrizketa ekonomikoek eraman gaituzte neurri hau hartzera, Euskonews egiten dugun guztion, zu barne, gogoz kontra.
Bizitzen ari garen egoera honi aurre egiteko jar ditzakegun baliabide guztiak ongi etorriko zaizkigu, Euskonews argitaratzen segituko badugu. Horregatik zure sostengua eskatzen jarraitu behar da eta orain arte egin ez dena ere planteatzen zaizu: lagunduko al diozu ekonomikoki Euskonewsi?
Hortxe doa, beraz, gure erronka, hots, Euskonews aitzindariaren ibilbidea aintzat hartzen dugunon diru laguntzarekin ahalbideratzea aldizkariaren etorkizuna. Ez da erraza, inolaz ere, Euskonewsen ardura dugunontzat horrelako eskaera egitea, baina zailagoa egingo litzaiguke 15 urteko ibilbidea etetea.
Zure laguntza aldez aurretik eskertuz,
EUSKONEWSen ZUZENDARITZA
El torbellino económico también ha llegado a Euskonews, y lo que desde los comienzos - en 1998 - ha sido una revista semanal, pasa a ser quincenal. Los recortes económicos nos han llevado a tomar esta medida, en contra del deseo de todos los que hacemos Euskonews, tú incluido.
Si queremos seguir publicando Euskonews, todos los medios que podamos adoptar para hacer frente a esta situación serían bienvenidos. Por eso, es necesario seguir pidiendo tu apoyo y plantear algo que no habíamos hecho hasta ahora: ¿ayudarías a Euskonews económicamente?
Ahí está nuestro reto, posibilitar el futuro de Euskonews con la ayuda económica de aquellos que apreciamos la trayectoria de ésta tu pionera revista. A los responsables de Euskonews no nos resulta fácil hacer una petición como ésta, pero más difícil nos resultaría tener que interrumpir una trayectoria de 15 años.
Agradeciendo de antemano tu ayuda,
LA DIRECCIÓN DE EUSKONEWS
1998az geroztik argitaratzen den euskal kultura eta zientziaren gaineko astekari elektronikoa.
Bere webgune propioa izateaz gain -http://www.euskonews.com,- aldizkaria euskomedia.org informazio sisteman aurkitu daiteke. Honek bilaketa sinpleak nahiz aurreratuak egiteko aukera ematen dio Euskonewseko irakurleari.
Mari Jose Aranguren eta Helena Franco
Ekonomia eta Enpresa Zientzietan doktoreak
AGUIRRE SORONDO, Juan" Ongizate-estatuaren defentsan, kohesio soziala eta garapen ekonomikoa jokoan daude"