Eusko Labeldun Esne Bildotsaren dastatzea Bakion,martxoak 15-ean.

Martxoaren 15ean,larunbatean, Bakioko San Jose jaien egitarauaren barruan kokatuta, Eusko Labeldun Esne Bildotsaren dastatzea egingo da Bakion.40 bildots jarriko dituzte burduntzian erretzen eta hara hurbiltzen direnek, erreketa ikusgarriaz gozatzeaz gain, pintxoak eta Bakioko Txakolina dastatzeko aukera izango dute.

bil

Gehiago irakurri - Eusko Labeldun Esne ...

20 EUSKAL ESNE BILDOTSEN ERREKETA BERGARAN.

Debagoieneko artzainen hirugarren eguna ospatuko da hurrengo larunbatean, otsailaren 22-an Bergaran.Egun honetarako aurreikusita dauden ekintzen artean,nabarmendu beharreko ekintza da Eusko Label zigilua duten 20 Euskal Esne Bildotsen erreketa eta geroko dastatzea.Dastatzea San Martin Agirre plazan izango da, eguerdi aldera eta hara hurbiltzen direnek euro eta erdiren trukean pintxoa jan ahal izango dute.

Gehiago irakurri - 20 EUSKAL ESNE BILDO...

AIALA OSTALARITZA ESKOLAKO CARMEN RODRIGUEZ MENDOK IRABAZI DU EUSKADIKO EUSKO LABEL OSTALARITZA ESKOLEN LEHIAKETA

GARAILE

Euskadiko Eusko Label Ostalaritza Eskolen Lehiaketa Gamarrako ostalaritza eskolan ospatu da. Ekitaldian 7 ikaslek hartu dute parte; beraien eskoletako klasifikazio faseak irabazitako pertsonak, ordezkari bana eskola bakoitzeko: Leioako Ostalaritza Eskola, Artxandako Goi Mailako Ostalaritza Eskola, Egibide Mendizorrotza Ostalaritza eta Gastronomia Eskola, CEBANC Ostalaritza Eskola, Gamarrako Ostalaritza eta Turismo Eskola, Galdakaoko Goi Mailako Ostalaritza Eskola, AILA Ostalaritza Eskola

Gehiago irakurri - AIALA OSTALARITZA ES...

5.Euskadi Ostalaritza Eskolen Eusko Label lehiaketa

HAZI trebakuntza proiektuaren baitan, ikastaro honetan Euskadi Ostalaritza Eskolen Eusko Label bosgarren lehiaketa ospatuko da, hauetan ikasten ari diren ikasleei zuzenduta. Otsailaren 11an izango da 16.00 etan, Gasteizko Gamarra Ostalaritza Eskolan.

OSTALARITZA ESKOLA

Gehiago irakurri - 5.Euskadi Ostalaritz...

EUSKAL BASERRIKO OILASKO DASTAKETA BERRIZEN.

San Antonio jaien ospakizunen programa barnean, urtarrilaren 19an, igandean, Euskal Baserriko Oilaskoa dastatzeko aukera egongo da, Berrizen. Dastaketa herriko plazan izango da, eguerdi aldera. Hara hurbiltzen direnek, 1400 oilasko pintxo izango dituzte eskura, euro baten truke.

Gehiago irakurri - EUSKAL BASERRIKO OIL...

Bilboko Tomas deuna azokan Eusko Labela duen Baserriko Txerriaren dastatzea.

Bilbon  larunbata honetan,abenduak 21-ean,  urteroko Tomas deunaren merkatua ospatzen da eta Bilboko Konpartsek Eusko Labela duen Baserriko  bi Txerriren erreketa eta beste baten zozketa antolatu dute. Merkatu  honetara hurbiltzen direnek Eusko Label zigilua lortu duen azkeneko produktua baso bat sagardoz lagunduta dastatzeko aukera ezin hobea izango dute.

Gehiago irakurri - Bilboko Tomas deuna ...

Antxon Ferrero On Deia-ko Eusko Labela duen errezeta txapelketako garaile.

garaile

Irabazleak txapelketarako Eusko Labela duen Baserriko oilasko sagardoaz errezeta aurkeztu zuen , eta Eusko Labela duten produktu ezberdinez osatutako otzara zoragarri izango du sari.

 

On egin!!

Gehiago irakurri - Antxon Ferrero On De...

Eusko Labela duen Baserriko Txerria dastatzea igandean Leioan.

Leioan  igande honetan urteroko Nekazal eta Abeltzaintza Feria antolatzen dute,eta egitarauaren barruan Eusko Labela duen Baserriko Txerriaren  erreketa egongo da. Igande goizean nekazal produktuak eta ganadua ikusgai izango dira, eta horrekin bat , Eusko Labela duen Baserriko Txerri errea dastatzeko aukera izango da J.R.Aketxe plazan, eguerdi aldera. Aukera ezin hobea Eusko Label kalitate zigilua duen produktu berria probatzeko.

Gehiago irakurri - Eusko Labela duen Ba...

Eusko Labeladun produktuak Bertsolari finaleko bazkarian.

Hurrengo igandean, abenduaren 15-ean, Barakaldoko BEC-en ospatuko da Bertsolari finala.Hara hurbiltzen diren ikus-entzuleek,osotasunean Eusko Labela duten produktuez egindako menua dastatzeko aukera izango dute.Bazkarian patatak txorizoaz eta haragi gisatua dastatzeko aukera izango da sagardo eta Arabar Errioxako ardoaz lagunduta.

Gehiago irakurri - Eusko Labeladun prod...

Eusko Labela duen okelaz egindako hanburgesen dastatzea Orozkon.

Hurrengo larunbatean Abenduaren 14an,eta VIII. Euskadiko Terreña arrazako lehiaketa eta Terreñaren Aste Gastronomikoaren barnean egiten diren ekintzen artean,Eusko Labela duen okelaz egindako hanburgesen dastatzea izango da Orozkon. 

Gehiago irakurri - Eusko Labela duen ok...

Euskal Okela dastatzea larunbatean Tolosan.

Tolosan asteburu honetan urteroko Txuleta festaren egitarauaren barruan Eusko Labela duen Txahala erreko da. Larunbat goizean ganadu feria ikusgai izango da, eta horrekin bat , Euskal Okela txahala errea dastatzeko aukera izango da Euskal Herria plazan, eguerdi aldera.

Gehiago irakurri - Euskal Okela dastatz...

Eusko Labela duen Baserriko Txerria: produktu berria kalitate eta jatorri berme guztiekin

Baserriko Txerriaren haragia kalitate eta berme sanitario handiko produktua da, Euskadin hazi, hil eta zatikatutako animalietatik datorrena. Hazkuntza kanpoan egiten da, animaliaren ongizatea errespetatuz.

Eusko Label duen Baserriko Txerriaren Aurkezpena

Gehiago irakurri - Eusko Labela duen Ba...

Mallabiko Urriko jaietan Eusko Labela duen oilaskoaren dastatzea.

 

Hurrengo ostiralean,Urriak 25ean,20:00 etatik aurrera, Eusko Labela duen oilaskoa dastatu ahal izango dugu Mallabiko Urriko jaietan.Puntxo salgai egongo da 1,5€ tan.

Gehiago irakurri - Mallabiko Urriko jai...

EUSKO LABELa duen okelaz egindako hanburgesen dastatzea Gernikako Urriko azken astelehenean.

Hurrengo astelehenean Urriak 28an,Eusko Labela duen okelaz egindako hanburgesen dastatzea izango da Gernikako Urriko azken astelehenean.  Azoka egun garrantzitsu honetan ere izango da Eusko Labela duen produktua dastatzeko aukera.Prestaketa eta salmenta lanak Gernika Jai Alai eskolako  boluntarioen laguntzaz egingo da eta jasotako dirua Eskola horretara zuzenduko da.

Gehiago irakurri - EUSKO LABELa duen o...

EUSKO JAURLARITZAK ALGUSTO AZOKAN 17 ELIKADURA ENPRESEN PRESENTZIA SUSTATZEN DU

 Urriaren 4tik 6ra ALGUSTO, Saber y Sabor azokaren 4. edizioa egingo da Barakaldoko BECen. Nekazaritza, Arrantza eta Elikadura Politikako Sailburuordetza Euskadiko elikadura industriaren presentzia sustatzen du, euskal nekazaritza eta arrantzako elikagaien balioa agerian jartzeko.

Gehiago irakurri - EUSKO JAURLARITZAK A...

EUSKO LABEL PRODUKTUAK DASTATZEKO AUKERA BIKAINA KILOMETROETAN

Este domingo, 6 de octubre, se va a celebrar en Tolosa la fiesta anual de la fiesta de las Ikastolas de Gizpuzkoa. En esta edición, por otro año consecutivo, se podrán degustar distintos productos con el distintivo de calidad Eusko Label: Euskal Okela, Pollo de Casrío Vasco, Pimientos de Gernika...

 El txoko Eusko Label estará situado en el área 2B del circuito. Para más información pueden consultar la página web del Kilometreoak.

 

 

Gehiago irakurri - EUSKO LABEL PRODUKTU...

EUSKO LABEL BANDERA DONOSTIAN

Igandean, uztailaren 14an Eusko Label bigarren bandera jokatuko da Donostiako uretan. Gainera, Eusko Label hegaluze dastaketa emango da.

Informazio gehiago lotura honetan.

Gehiago irakurri - EUSKO LABEL BANDERA ...

EUSKO LABEL PRODUKTUEN DASTAKETA ARABA EUSKARAZEN

 

Ekainaren 16an, igandean, Araba Euskaraz jaia ospatuko da Amurrion. Ohiko legez, Eusko Labela duten produktuek beraien gunea izango dute; hain zuzen, bigarrena: PLAZA. Denera banatuko dira 2400 pintxo inguru: 1200 Euskal Okela, 1000 Euskal Baserriko Oilaskoa eta 200 dozena Gernikako Piperrak. Produktu horiek, gainera, Euskal Sagardoa izango dute lagun. Pintxoen salmentatik jasotako diru guztia Ikastolen Elkartera bideratuko da. Informazio gehiago.

Gehiago irakurri - EUSKO LABEL PRODUKTU...

SAGARDO EGUNA BILBON

Larunbat eguerdi honetan Bilbon Bigarren Sagardo Eguna ospatuko da. Ekitaldian Eusko Labela duen Sagardoaren 2012. urteko uzta aurkeztuko da. Informazio gehiago web gune honetan.

 

Gehiago irakurri - SAGARDO EGUNA BILBON...

EUSKO LABEL PRODUKTUAK EUSKAL ESKOLA PUBLIKOEN JAIAN

Hilaren 2an, igandean, Murgian Eskola Publikoen jaia ospatuko da. Eusko Labelek parte hartuko du, eta Euskal Okelarekin egindako hanburgesak emango dira dastatzeko.
Informazio gehiago lotura honetan.

Gehiago irakurri - EUSKO LABEL PRODUKTU...

EUSKO LABEL PRODUKTUAK IBILALDIAN

Hilaren 26an, igandean Portugaleten Ibilaldia ospatuko da. Urtero legez, Eusko Label han izango da, eta marka horren pean merkaturatzen diren hainbat produktu dastatzeko aukera izango da. Eusko Labela duten behi haragia, Gernikako piperrak, baserriko oilaskoa eta sagardo naturala jan eta edateko aukera edukiko du Bizkaiko Ikastolen urteroko festara gerturatzen den orok. Produktu horiekin egindako pintxoak salduz bilduko den dirua Ikastolen Lurralde Elkartera bideratuko da.

Eusko Label gunea, ibilbideko 3. gunean kokatuko da.

 

Gehiago irakurri - EUSKO LABEL PRODUKTU...

MAHATS-BILKETAREN FESTA IRAGARTZEKO KARTEL LEHIAKETA

Arabako Errioxako 2013ko Mahats-bilketaren Festa iragartzeko kartel lehiaketako zehaztapen guztiak lotura honetan aurki ditzakezu.

Gehiago irakurri - MAHATS-BILKETAREN FE...

EUSKO LABELA DUEN ABELGORRI DASTAKETA AIAN

                                                                                                                                                                             Igandean, apirilaren 7an, Aian, Euskal Okela dastaketa egingo da. 2 txahal erreko dira burduntzia eta hortik ateratako haragia pintxotan emango da eguerdian. Pintxoa euro batean kobratuko da. Ekintza hau Aian ospatuko den Txakolin Egunaren barruan kokatzen da.

Gehiago irakurri - EUSKO LABELA DUEN AB...

EUSKO LABELA DUEN ESNE BILDOTS DASKATEKA ORDIZIAN

Asteazkenean, apirilaren 3an, Ordizian Arantzain Egunaren egitarauaren barruan, Eusko Labeldun Esne Bildots dastaketa eskainiko da. 40 bildots erreko dira burduntzian, gero pintxotan emateko gertratzen diren guztiei. Pintxoak 2 eurotan kobratuko dira, eta bildutako diru guztia ASPANOGIrentzat, Gipuzkoako Haur Minbizidunen Guraso Elkartearentzat izango da.

Gehiago irakurri - EUSKO LABELA DUEN ES...

EUSKO LABELA DUEN EUSKAL ESNE BILDOTSAREN DASTAKETA BAKION

Martxoaren 16an, larunbatean, Eusko Labeldun Esne Bildotsaren dastaketa egingo da Bakion. Eguerdiko 12:30an hasiko dira pintxoak banatzen, baina eskainiko diren 40 bildotsak lehenago jarriko dituzte erretzen burduntzian. Denera, 1500dik gora pintxo eskaintzea aurreikusten da. Ekintza hau Bakioko San Jose jaien egitarauaren barruan kokatzen da.


Bakioko udal pilotalekuan izango da dastaketa, Txakoligunearen ondean, eta gerturatzen diren guztiek Bakioko ekoizleen txakolina dastatu ahal izango dute, Bizkaiko Txakolina Jatorri Izendapenekoa.

Bakioko Txakolinaren Egunaren inguruko informazio gehiago lotura honetan.

 

 

Gehiago irakurri - EUSKO LABELA DUEN EU...

EUSKADIKO KALITATEZKO NEKAZARITZA ELIKAGIEN ERAKUSKETA EGIN DA MADRILEN, MERKATU ETA AUKERA BERRIAK BILATZEKO ASMOAREKIN

Madrilgo Neptuno Jauregia astelehen honetan, martxoaren 4an, Euskadiko elikagai eta edarien erakusketaren eskenatoki izan da. Ekitaldia arratsaldeko 16:30etan hasi da, eta besteak beste, han izan dira Bittor Oroz, Eusko Jaurlaritzako Nekazaritza eta Landa Garapeneko Sailburuordea, eta Asier Arrese, Haziko, landa eta itsas ingurunearen Eusko Jaurlaritzako Korporazioako zuzendaria.

Euskadiko produktu onenak, bereizgarri publiko eta ofizialekin errekonozituta daudenak, Madrilen elkartu dira Show Room batean, Eneko Atxa sukaldari entzutetzuaren eskutik; hain zuzen ere , 3. Michelin izarra jaso berri duen  Azurmendi jatetxeko sukaldaria izan da erakustaldiaren gidari nagusia.

Gehiago irakurri - EUSKADIKO KALITATEZK...

GAMARRAKO OSTALARITZA ESKOLAKO LUKEN VIGO IZAN DA EUSKADIKO OSTALARITZA ESKOLEN FINALEKO IRABAZLEA

 

Gamarrako Ostalaritza Eskolako. Luken Vigo Etxebarria izan da aurtengo Eusko Label Ostalaritza Eskolen lehiaketako irabazlea Honako platerarekin irabazi du ekitaldia gaur arratsaldean Leioan:Ajoarriero makailu kontserba. Berak irabazi du hortaz, lehiaketako sari nagusia, 600 euroko txekea; hori eman dio Asier Arrese, Haziko, Eusko Jaurlaritzako landa eta itsas ingurunearen garepenerako korporazioko zuzendariak

 

Bigarren sailkatua Leioako Ostalaritza Eskolako Estibaliz García Rodriguez izan da, plater honekin: Eusko Label Arrautza pikillo mamiarekin, arabako patatarekin, onddoekin, Zallako tipula kurruskadarekin eta ensaladarekin. 400 euroko txekea jaso du Fernando Canales sukaldari ezagunaren eskutik.

 

Gehiago irakurri - GAMARRAKO OSTALARITZ...

Euskadiko Ostalaritza Eskolen Eusko Label lehiaketako finala otsailaren 28an ospatuko da

Ostegunean, otsailaren 28an, Leiokao Ostalaritza eskolan ospatuko da Euskadiko Ostalaritza eskolen lehiaketaren finala. Ekitaldia 16:00etan hasiko da; orduan hasiko baitira sukaldean partaideak. Irabazlea zein den 19:30ak aldera jakingo da. Finalean parte hartuko dute eskola bakoitzean irabazle izan diren kideak. Hauek dira parte hartuko duten eskolak: Aiala Ostalaritza Eskola, Artxanda Ostalaritza Eskola, Cebank Gipuzkoako goi-mailako ostalaritza eskola, Egibide-Mendizorrotza Ostalaritza Eskola, Galdakao Ostalaritza Eskola Nagusia, Gamarra Ostalaritza eta Turismo Eskola eta Leioako Ostalaritza Eskola. Aurten, lehiakideek Euskal Baserriko Arrautza osagai nagusi bezela hartuta prestatu behar duten platera. .

 

 

Gehiago irakurri - Euskadiko Ostalaritz...

EUSKO LABEL DUEN ESNE-BILDOTSAREN JAIA

Fiesta del Cordero LechalOtsailaren 16an, Bilbon, Donostian eta Gasteizen 100etik gora bildots erreko dira burduntzian, gero dastatzera eramateko.

Bittor Oroz, Eusko Jaurlaritzako Nekazaritza eta Landa Garapenerako Sailburuordeak, Unai Ibarzabal, Urkaiko-Harakai Kooperatibako gerenteak eta Jon Aldaiturriaga, Bilboko Alde Zaharreko Merkataraien Elkarteko ordezkariak Euskal Labela duen Esne-Bildotsaren Jaia aurkeztuko dute. Sektorearen inguruko datuak ere emango dituzte otsailaren 14ean Eusko Jaurlaritzaren Bilboko egoitzan emango den prentsaurrekoan.

Gehiago irakurri - EUSKO LABEL DUEN ESN...

EUSKO LABELA DUEN ESNE BILDOTSAREN DASTAKETA ETA ARABAKO ERRIOXAKO ARDOAREN ETA IDIAZABAL GAZTAREN DASTATZE IRUZKINDUA ESKAINIKO DA EHU-KO LEIOAKO KANPUSEAN

Leioako Ostalaritza Eskolak antolatzen dituen III Jardunaldi Gastronomikoen barruan, otsailaren 8an, Eusko Labela duen Esne Bildotsaren dastaketa eskainiko da. Denara, 30 bildots erreko dira burduntzian goizean, gero, eguerditik aurrera, gerturatzen diren guztiei pintxotan eskaintzeko. Ez da egun horretan egingo den ekimen bakarra; izan ere, Ostalaritza Eskolan Mikel Garaizabal enologoaren eskutik Arabako Errioxako ardoaren eta Idiazabl Gaztaren dastaketa iruzkindua egingo da. 

Gehiago irakurri - EUSKO LABELA DUEN ES...

EUSKO LABEL ON-LINE DENDA: EUSKADIKO KALITATEZKO PRODUKTUAK EROSTEKO AUKERA EZIN HOBEA

Azken hamarraldi honetan, nekazaritzako elikagaien banaketa-jarduera eraldaketa bete-betean murgildua dago eta, hala, Internetek garrantzi handia eskuratu duen kanal berrietara eboluzionatzen ari dira sektore honetako banaketak. Eusko Labelek, Internetek duen garrantzi handiaz jabeturik, on-line laguntza komertzialerako proiektu bat abiarazi du bere bazkideentzat, kanal berri hori abiarazteko aukera emango duena, Eusko Label aspaldian egiten ari den lanaren hedadura zabaldu eta sustapena areagotzearren. www.euskolabeldenda.com proiektuak ekoizleen garapena bultzatu eta sustatu nahi ditu, beren promozio-eremua eta esparru komertziala zabaltzeko aukerak jorratuz. Baina horren balioa ez da horretan bakarrik geratzen; Eusko Label kalitate-bermearen gerizpean produktu-kategoria guztiak biltzeak on-line erosketetarako aukera berri bat eskaintzen du, bermearen eta informazioaren testuinguru horretan zerbitzu gehigarri bat eranstearekin batera.

Gehiago irakurri - EUSKO LABEL ON-LINE ...

Euskal Okelaren publizitate eta promozio kanpainan parte hartzeko epea abenduaren 15ean amaituko da

Urtero bezala, Hazi Korporazioak publizitate-sustapen kanpaina jarri du abian, azken kontsumitzaileari zuzendua. "Euskal Okelarekin benetakoz gozatu, baita Eguberri hauetan ere" esloganarekin, kanpaina horren helburua Euskal Okelaren kontsumitzaileen leialtasuna saritzea eta egun berezi hauei begira salmentak sustatzea da. Eta jakina, goi-kalitateko elikagaiak dastatzea ahalbidetzen diguten ekoizle eta pertsona guztien lana aitortzea ere nahi da kanpainaren bidez, gure landa ingurunea bere horretan mantenduko dela bermatuz, balio kalkulaezina duen kultura-ondarea den aldetik.
Kanpainaren inguruko informazio guztia: www.benetakoazgozatu.com 

 

Gehiago irakurri - Euskal Okelaren publ...

HEGALUZEAREN ETA HEGALABURRAREN KANPAINA AMAITU DA OSO EMAITZA ONEKIN

Amaitu berri da Hegaluze eta Hegalubearren kanpaina eta emaitzak positiboak dira. Oraindik azkeneko datuak ez badira ere, denera, Euskal arrantzaleek 6.176 tona hegaluze arrantzatu dituzte, iaz bainao % 38 gehiago. Dena dela, argi laga behar da azken 3 urteak ez direla onak izan, eta hortaz, aurtengoa 2008koaren oso antzekoa izan da harrapaketetan.

Gehiago irakurri - HEGALUZEAREN ETA HEG...

MURGIAKO LA CASA DEL PATRÓN TABERNAKO RUBEN GONZALEZEK IRABAZI DU EUSKAL HERRIKO V. TXAPELKETAKO EUSKO LABEL SARIA

Ruben Gonzalezek iadanik jaso du Hondarribian ospatu zen Euskal Herriko Pintxo lehiaketan lortu zuen saria. Txapelketaren finala urriaren 27an izan zen eta sariak ere orduan eman ziren baina irabazleak orain jaso du Hazi Korporazioaren Abadiñoko egoitzan aipatu saria: 500 euro dirutan eta 500 kalitatezko produktuetan.  "IDIAZABAL-ZOPA LABEL GORRINGO TRUFATUAREKIN, GARI-ESPARRAGOEKIN ETA INTXAURREKIN"" izan da aurtengo errezeta irabazlea.

Jarraian errezeta hori ikus dezakezu osorik.

Gehiago irakurri - MURGIAKO LA CASA DE...

Eusko Labela duen Arabako Patataren garaian gaude bete-betean

Dagoeneko saltokietan dago aurtengo Arabako Pataren uzta. Apirila arte izango dugu aukera garaiko produktu hau dastatu ahal izateko. Ohiko urtea izan da ekoizpenari dagokionez eta kalitate oneko patata lortu da.

 

 

Gehiago irakurri - Eusko Labela duen Ar...

EUSKO LABEL PRODUKTUAK KILOMETROAKEN

Aurten ere, hilaren 7an Andoainen ospatuko den ikastolen jaian izango da Eusko Label. 2. gunean gerturatzen direnak Euskal Okela, Euskal Baserriko Oilasko, Gernikako Piperra eta Euskal Sagardoa dastatzeko aukera izango da.

Gehiago irakurri - EUSKO LABEL PRODUKTU...

BILBOKO EL CORTE INGLES EROSTETXEAK ETA EUSKO LABELEK BAT EGIN DUTE EUSKADIN EKOITZITAKO OLIBA-OLIO BIRJINA ESTRA INDARTZEKO ASMOZ

Bilboko El Corte Inglés erostetxeak eta Eusko Labelek, Hazi Korporazioaren barruan txertatutako markak, beren indarrak batzea erabaki dute Euskadin ekoitzitako oliba-olio birjina estra indartzeko asmoz, hots, kalitatearen bereizgarri hori lehendik daramaten salgaien aukera zabalari batu zaion produktu izar berria. Enpresaren eta erakundearen arteko lankidetza hori kalitatearen zigilua daramaten nekazaritzako elikagaien bigarren azokan gauzatuko da, eta azoka hori, datorren ostegunean hasi, irailak 13, eta hurrengo asteazkena arte, hilak 26, egingo da Bilboko erostetxe handiaren supermerkatuan. Horren barruan bilduko diren elikagaien aniztasun handiaz gain, erakustazoka honek esanahi berezi bat izango du aurten, izan ere El Corte Inglés supermerkatua Eusko Label duen Oliba-olio Birjina Estra saltzen duen lehen saltokia bihurtuko baita.

Gehiago irakurri - BILBOKO EL CORTE ING...

Eusko Label Euskadiko kalitatearen erreferente gisa sendotzen da produktu guztiek portaera berdina eduki ez arren

Eusko Labelek bere urtekaria plazaratu du eta bertan bere kalitatezko produktuen egoera ona baieztatzen da nahiz eta produktuek portaera oso ezberdinak izan dituzten. 2011n erregistratutako ekoizleak 2.194 izan ziren, 2010ean baino 172 gehiago; Euskal Okela izan da produktorik nabarmenena, Eusko Label Sagardo Naturala merkaturatu da eta kontsumitzaileen harrera ona izan du.

Gehiago irakurri - Eusko Label Euskadik...

EUSKO LABEL PRODUKTU DASTAKETAK ASTEBURUAN

Uztailaren 28an, larunbatean, Euskal Okela dastaketa egingo da Astigarragan. Betizu arrazako txahala erreko da burduntizan gero pintxotan banatzeko. Dastaketa dohain izango da. Bestalde, larunbatean bertan, Lekeition Marmitako lehiaketa egingo da eta aurten ere Eusko Labelek parte hartuko du. Parte hartzaileek marmitakoa Eusko Labela duen Hegaluzearekin egin beharko dute. Gainera, ACT ligaren barruan beste bi estropada egingo dira asteburuan eta bietan parrillan erretako Hegaluze pintxoak emango dira. Larunbat arratsaldean Pasai Donibanen izango da eta Igande eguerdian Getxon. Hagaluzea Gernikako Piper batekin lagunduta joango da eta 2 eurotan kobratuko da pintxo bakoitza.

Gehiago irakurri - EUSKO LABEL PRODUKTU...

Eusko Labela duten Hegaluze eta Okela dastaketa Azpeitian

Igande honetan, uztailaren 22an, Azpeitiko plazan dastaketa herrikoia eskainilo da urtero legez. Aurten ordea, ez da izango Santiago egunean, igandean baizik. Hilaren 25a jai eguna ez denez, horregatik aurreratu da dastaketa eta egun horrekin lotutako gainerako ekintza guztiak.  Denera, Euskal Okela eta Eusko Labela duen Hegaluzearen 2000tik gora pintxo emango dira 1,5 euroren truke. Lortutako diru guztia ongizate erakunde batentzat izango da. Euskal Okela pintxoak egiteko txahala zatitzen izango dira Euskal Okela saltzeko baimendutako Azpeitiako harakinak: Beloki, Eduardo, Matxin, Odriozola, San Sebastian eta Zabala.

Gehiago irakurri - Eusko Labela duten H...

EUSKO LABELA DUEN BASERRIKO OILASKOAREN DASTAKETA HONDARRIBI BLUES-en

Igande honetan, hilaren 15ean,  Hondarribi Blues Jailadiaren ekitaldi berri bat ospatuko da eta horren barruan Eusko Labeldun Baserriko Oilaskoaren pintxoak emango dira, Gernikako Piperraz lagunduta. Eguerdian izango da dastaketa eta denera 1000 pintxo inguru emango dira.  

Gehiago irakurri - EUSKO LABELA DUEN BA...

IGANDEAN LEHENENGO EUSKO LABEL BANDERA ZAURAUTZEN

Igande eguerdian Zarautz ezinbesteko geltokia izango da arraunaren munduan, eta San Miguel Ligan. Betidanik izan da horrela, eta antzekoa gertatuko da aurten ere, hiru estropada jokatuko baitira Zarautzen. Hiriko Ikurrina jokoan jartzen den jardunaldi bikoitzeko ohiko estropadaz gain (abuztuaren 18 eta 19an, aurten), hirugarren bat antolatu da denboraldi honetan: EUSKO LABEL BANDERA. San Miguel Ligako 4. estropada puntuagarria izango da, eta Euskotren Liga hasi berriko 2. estropada puntuagarria.

Gehiago irakurri - IGANDEAN LEHENENGO E...

EUSKO LABEL BEREIZGARRIAK HEGALUZEA ETA HEGALABURRAREN JATORRIA ETA KALITATEA BERMATUKO DITU

Eusko Labela duen Hegaluze eta Hegalaburraren garaia iritsi da eta hori adierazteko kanpainaren berri emateko prentsaurrekoa eskaini dute Billbon. Han izan dira, Jon Azkue, Eusko Jaurlaritzako Arrantza eta Elikagaien Industriako Sailburuordea, Iñaki Zabaleta, Bizkaiko Kofradien Federazioko Presidentea eta Miren Garmendia, Gipuzkoako Kofradien Federazioko ordezkaria.

 

2011. urtean Euskal arrantzaleek 471.103 kilo hegalabur eta 1.281.096 kilo hegaluze identifikatu zituen Eusko Labelekin. Orohar beraz, hegaluze eta hegalaburraren arrantzaldia txarra izan zen, eta aurten beraz datuok hobetzea espero da, ahal den heinena Eusko Label bereizgarriarekin identifikatutako kilo gehiago harrapatuz.

Gehiago irakurri - EUSKO LABEL BEREIZGA...

Eusko Label pintxo Lehiaketa Basque Culinary Centerren

Donostiako Basque Culinary Center-ko ikaslegoak hurrengo osteguna, ekainaren 28an, Eusko Label pintxo lehiaketa bat ozpatuko du. Basque Culinary Centeren helburuetako bat sukaldaritzak etorkizunean berrikuntzagune izaten jarraitzea da. Hori lortzeko goi-mailako ezagutzak sortu eta profesional gaituak prestatuko ditu; ikerketa eta ezagutzaren transferentzia sustatuko ditu, bai goi-sukaldaritzako profesionalen artean, bai gastronomiarekin zuzenean edo zeharka lotutako enpresa- eta ezagutza-sekt

 

Gehiago irakurri - Eusko Label pintxo L...

BILBOKO LEHENENGO SAGARDO EGUNEAN EUSKO LABELA DUEN SAGARDOAREN 2011KO UZTA AURKEZTU DA

Larunbat honetan, ekainak 23, Eusko Labelaren Lehenengo Sagardo Eguna izan da Bilboko Areatzan Eusko Labela duen sagardoa ezagutzera emateko eta kalitateko produktu bat lortzeko eta bertako sagarra bultzatuz sektorea babesteko sagardogileek eta ekoizle edo baserritarrek egiten duten lana kontuan hartzeko helburuarekin.
Ekitaldian Gipuzkoako, Bizkaiako eta Arabako sagardogileek hartu dute parte zenbait politikari eta ordezkarirekin batean: Arantxa Leturiondo Eusko Jaurlaritzako Ingurugiro Sailburuordea, German Alonso Eusko Jaurlaritzako Biodibertsitate, Irene Pardo Bizkaiko Foru Aldundiko Nekazaritza Diputatua, Xabier del Olmo eta Jon Aldeiturriaga Bilboko Alde Zaharreko Merkatari Elkarteko Presidentea eta Gerentea.

Gehiago irakurri - BILBOKO LEHENENGO SA...

Bertako sagar hutsez egindako sagardoa, mailirik altuenean

Gipuzkoako Foru Aldundiko Sagardo Txapeketako finala jokatu zen ekainaren 2an Donostiako Euskal Anaiartean eta bertan Eusko Label sagardoak eraman zuen lehen eta hirugarren saria. Merkatuan daraman urte eta erdian Eusko Labelak erakutsi du bertako sagarrarekin egindako sagardoak kalitate neurri paregabeak dituela. Gipuzkoako Foru Aldundiko XI. Sagardo Txapelketa jokatu da aurten eta bertan Eusko Label sagardoak eraman ditu sari nagusienak, %100 bertako sagarrarekin egindako produktua mailarik altuenean dagoenaren seinale. Irungo Ola sagardotegia izan da txapeldun, sagardoa sagasti bertatik mimatzen hasten den sagardotegia. Iñaki Bengoetxea nagusiak sagasti ugari du bertako sagar motarik onenekin aldatuta eta bere produkzio guztia egiten du bertako sagarrarekin, gehienbat etxekoarekin baina baita Gipuzkoako beste baserri batzuetakoarekin ere. Lehen urtetik egin du apustu Eusko Label sagardorengatik, eta aurten, Eusko Labeleko bere bigarren uztan, Gipuzkoako Foru Aldundiko sagariketa famatua bereganatu du. Eusko Labelak, %100 bertako sagarra erabiltzen dela bermatzeaz gain, kalitate parametro zorrotzak bermatzen ditu, seilua eman ahal izateko sagardo lote guztiei analitikak eta kata organoleptikoak pasata eta horrek bere emaitzak eman ditu.

 

Gehiago irakurri - Bertako sagar hutsez...

EUSKADIKO KALITATEKO NEKAZARITZA ETA ARRANTZAKO ELIKAGAIAK SUSTATZEKO HELBURUZ, KALITATEA AZOKA EGINGO DA BILBOKO PLAZA BARRIAN, EKAINAREN 1ETIK 3RA


Asteburu guztian zabalik egongo den Kalitatea Azoka irekita geratu da gaur egurdian egin den ekitaldiaren ondoren. Bertan, Jakes Agirrezabal, Eusko Jaurlaritzako Ingurumen, Lurralde Plangintza, Nekazaritza eta Arrantza Saileko ordezkariak adierazi du horrelako ekintzak antolatzea oso garrantzitsua dela eta ezinbestekoa dela kalitatezko eta jatorrizko marka eta izendapenak babestea eta sustatzea.

Gehiago irakurri - EUSKADIKO KALITATEKO...

EUSKADIKO KONTSUMITZAILEEK KALITATEZKO ETA BERTAKO PRODUKTUAK HAUTATZEN DITUZTE

Ikerfel-ek Eusko Label produktuen gaurko eta etorkizuneko kontsumitzaileen inguruan egin duen ikerketaren ondorio nagusienetakoa hurrengoa da: elikadura prduktuetan kontsumitzaileen
% 91k kalitatea balioesten du eta % 85ak bertako produktuak nahiago ditu. Gainera lehentasun hauek islatuta ikusten dira produktuak erosterakoan ere; izan ere, % 84k irizpide nagusi bezala kalitatea erabiltzen du kontsumitzerakoan. Beraz, esan daiteke euskal merkatuak elikadura-produktuetan kalitateagatik apustu egiten duela, bere erosketa-erabakiak gehienetan kalitatea-prezioa erlazioan oinarrituz.

Gehiago irakurri - EUSKADIKO KONTSUMITZ...

EUSKO LABELA DUEN PRODUKTU BERRIA: OLIBA-OLIO BIRJINA ESTRA

Eusko Labelaren barruan produktu berri bat daukagu: Oliba Olio Birjina Estra. Eusko Jaurlaritzako Ingurumen, Lurralde Plangintza, Nekazaritza eta Arrantza Sailburuak, Hazi Korporazio Zuzendariarekin, Jakes Agirrezabalarekin batera, Gasteizko Villasuso Jauregian aurkeztu dituzte produktu berri horren inguruko guztiak.

Gehiago irakurri - EUSKO LABELA DUEN PR...

Maite Ibañez de Maeztu, Ostalaritza Eskolako txapelketa irabazle.

Leioako Ostalaritza eskolako, Maite Ibañez de Maeztu parte hartzaileak, irabazi du Euskadiko Ostalaritza eskolen Eusko Label  3.saria . Defendatutako eta garaile izan den platera, hurrengoa izan da: isatsa erregosita, kipula aparrakin eta humusa. Irabazleak, benetan hunkituta jaso du 600 eurotako saria, hara gerturatukoentzat esker hitzak izan dituelarik.

Gehiago irakurri - Maite Ibañez de Maez...

OSTALARITZA ESKOLEN EUSKO LABEL LEHIAKETA

Martxoaren 7an, arratsaldez, Eusko Label ostalaritza eskolen lehiaketaren 3. ekitaldia ospatuko da. Denera 7 eskolek hartuko dute parte, ordezkari batekin bakoitzak:

Aialako Ostalaritza Eskola- Josetxo Calvo,  Gamarrako Ostalaritza Eskola-Ricardo Martinez. Cebank Ostalaritza Eskola- Arantxa Lizarazu, Leioako Ostalaritza Eskola-Maite Ibañez, Galdakaoko Ostalaritza Eskola-Roberto Vega Carrasco, Diocesanas Ostalaritza Eskola - Borja Martinez eta  Artxanda Ostalaritza Eskola- Cristina Rodrigez. 

Gehiago irakurri - OSTALARITZA ESKOLEN ...

www.euskolabeldenda.com aurkeztuko da Madrilgo Gourmets Azokan

Madrilgo Goumets Azoka Eusko Label on-line dendaren aurkezpenaren lekuko izango da martxoaren 6an. Goizeko 11:00etan Euskadiko pabilioian, Jon Azkue, Eusko Jaurlaritzako Arrantza eta Elikadura Industrien Sailburuordea izango da prentsaren aurrean proiektu honen zehaztapen guztiak ematen.

Gehiago irakurri - www.euskolabeldenda....

Eusko Labelen on-line denda kalitate ziurtatua duten Euskadiko produktuen erakusleiho ofiziala izateko helburuz sortu da, Hazi Korporazioak kontrolatu eta kudeatzen dituela

Azken hamarraldi honetan, nekazaritzako elikagaien banaketa-jarduera eraldaketa bete-betean murgildua dago eta, hala, Internetek garrantzi handia eskuratu duen kanal berrietara eboluzionatzen ari dira sektore honetako banaketak. Eusko Labelek, Internetek duen garrantzi handiaz jabeturik, on-line laguntza komertzialerako proiektu bat abiarazi du bere bazkideentzat, kanal berri hori abiarazteko aukera emango duena, Eusko Label aspaldian egiten ari den lanaren hedadura zabaldu eta sustapena areagotzearren.

Gehiago irakurri - Eusko Labelen on-lin...

EUSKO LABELA DUEN SAGARDO SASOI BERRIA

Aurtengo sagardo berria dastatzeko gutxi falta da eta garai berriko lanak iada oso aurreratuta daude. Sagarrak bildu eta prentsatu ondoren, orain muztioak sagardotegietako kupeletan gordeta daude, laster botilatan sartzeko. Aurten Eusko Labela duten sagardoa 25 sagardotegik egingo dute; 18 Gipuzkoan, 6 Bizkaian eta 1 Araban. Denera, aurten  764.000 litro egin dira.

Gehiago irakurri - EUSKO LABELA DUEN SA...

EUSKADIKO NEKAZARITZA ETA ARRANTZAKO KALITATEKO ELIKAGAIAK SUSTATZEKO HELBURUZ BILBON KALITATEA AZOKA

Zapore Onen Azoka izeneko Kalitatea Azokaren eszenatoki izango da Bilboko Plaza Barria, urriaren 28tik 30era. Ekitaldi honetan, Euskadiko kalitateko eta jatorriko bereizgarri guztiak egongo dira (Eusko Label kalitateko bereizgarria duten 14 produktuak, Jatorrizko Deitura duten produktuak eta Nekazaritza Ekologikoko produktuak). Ekitaldi horretarako jarriko den karparen barruan 26 stand izango dira, eta erakusketaren eta dastatze-ekitaldi horien bitartez ondorengo produktuak aurkeztuko dira: Euskal Okela, Euskal Baserriko Oilaskoa, Euskal Esne Bildotsa, Hegaluzea eta Hegalaburra, Euskal Baserriko Arrautza, Euskal Esnea, Arabako Patata, Gernikako Piperra, Euskal Tomatea, Ibarrako Piparrak, Euskal Babarrunak, Euskal Letxuga, Sagardo Naturala, Idiazabal Gazta, Arabako Txakolina, Bizkaiko Txakolina, Getariako Txakolina, Arabako Errioxako Ardoa, Ekoizpen Ekologikoa eta Euskal Herriko Kantauriko Hegaluze eta Antxoaren Kontserbak. Horrez gain, Nekatur elkartearen stand bat ere izango da, Euskadiko landa-turismoari buruzko informazioa eskaintzeko.

Gehiago irakurri - EUSKADIKO NEKAZARITZ...

Tenerifeko ordezkaritza batek Euskadi bisitatu du patataren inguruan ditugun ikerketa programak eta proiektuak ezagutzeko

Tenerifeko erakunde- eta enpresa-arloko ordezkaritza batek EAE bisitatu du aste honetan, Eusko Jaurlaritzak patataren sustapenerako eta laborantzarako dituen programak ezagutzeko, baita tuberkulu horrekin Euskadin gauzatzen diren ikerketa-proiektuak ezagutzeko ere.
Nekazaritza eta Landa Garapeneko sailburuorde José Luis Anda jaunak eman dio harrera Tenerifeko ordezkaritzari. Ordezkaritzaren burua Tenerifeko Kabildoaren Nekazaritza, Abeltzaintza eta Arrantza Arloko kontseilari José Joaquín Bethencourt izan da, eta EAEra etorri da Tenerifeko Centro de Conservación de la Biodiversidad Agrícola erakundeko (CCBAT) zuzendari Domingo Ríos jaunarekin eta CULTESA, SAren kudeatzaile María Teresa Cruz andrearekin batera.

Gehiago irakurri - Tenerifeko ordezkari...

Eusko Labela duen Euskal Baserriko Arrautza eta Arabako Errioxako ardoaren senidetzea

Azkeneko urte hauetan legez Arabako Errioxako Mahats-Biltzearen jaiaren aurreko astean Arabako Errioxako Ardoa produktu batekin senidetuko da eta aurten Euskal Baserriko Arrautzaren txanda izango da. Senidetzea Oiongo enparantza nagusian izango da irailaren 11n, 13etan.

Astebete beranduago hain zuzen ere Oionen ospatuko da 18. Arabar Errioxako Mahats- biltzearen jaia. Senidetzearen inguruko eta Mahatx-biltze jaiaren inguruko informazio gehiago lotura honetan duzue.

 

Gehiago irakurri - Eusko Labela duen Eu...

Marketin eta Egiaztapen UnitateaK ETA BASQUE CULINARY CENTEREK HITZARMENA SINATU DUTE EUSKADIKO KALITATEZKO NEKAZARITZA ETA ARRANTZA ELIKAGAIAK SUSTATZEKO

Basque Culinary Centereko Zuzendariak, Jose Mari Eizagak eta Kalitatea Fundazioko Zuzendariak, Amaya Luquinek elkarlan hitzarmena sinatu dute gastronomian eta Euskadiko kalitatezko elikagaietan formazioarekin, ikerketarekin eta berrikuntzarekin zerikusia duten ekintzak gauzatzeko.

Gehiago irakurri - Marketin eta Egiazta...

EUSKO LABEL BEREIZGARRIAK HEGALUZEA ETA HEGALABURRAREN JATORRIA ETA KALITATEA BERMATUKO DITU

Aurten iazko kostera baino datu hobeak izatea espero da; izan ere, 2010ean harrapaketak nabarmen jaitsi ziren eta, ondorioz, Eusko Labelarekin identifikatutako hegaluze eta hegalabur kiloak ere gutxiago izan ziren. 2010ean 513.982 kilo hegalabur identifikatu ziren eta 1.868.263 kilo hegaluze. Beraz, espero dugu datuok nabarmen hobetzea hasi berri dugun kanpaina honetan, batez ere hegaluzeari dagozkionak, hegalaburra arrantzatzeko murrizketek jarraitu egiten baitute.Orohar hegalaburra arrantzatzea debekatuta dago arriskuan dagoen espeziea dela iritzita baina Euskadiko arrantzaleak salbuespen dira arrainak banan-banan, sarerik gabe eta itsas flora eta fauna errespetatuz arrantzatzen dituztelako. Dena dela, hegalaburraren arrantzak ere %40ko kuota murrizketa izan zuen iaz eta aurten %4koa izango du. Gai horrek ez dio identifikazioaren kontuari eragingo eta pieza guztiak identifikatzea beharrezkoa izango da, 2007tik ezarrita dagoen bezala. Beraz, hegalaburraren %100 Eusko Label bereizgarriarekin aterako da merkatura eta ahalik eta hegalabur gehien bereizteko saiakera egingo da.

 

Gehiago irakurri - EUSKO LABEL BEREIZGA...

Euskal Sagardoa

Euskal Sagardoa %100 bertako sagarrarekin dago egina.

Eusko Labela duten produktu guztietan bezala Euskal Sagardoa ekoizteko bete behar diren zehaztasun guztiak produktuaren araudi teknikoan daude jasota. Aipatu araudia sagar ekoizleek, sagardo egileek, teknikariek, HAZIko arduradunek eta Administrazioen ordezkariek osatutako lan talde batek egin dute. Orain, Haziri egokituko zaio produktu horren kontrol eta egiaztapen lanak egitea. Norabide horretan azpimarratu behar da marka publiko eta ofizialen kontrol sistemek funtzionatu eginten dutela, eta ikusiko balitz araudia ez dela betetzen ondorioak hartuko lirateke, eta behar diren neurriak hartuko lirateke.

Produktua kontrolatzeko lanez gain produktuaren promozio lanak ere egingo dira, merkatuan nabarmentasuna lortzeko, Euskadiko nekazaritza eta arrantza sektoreari balioa emanez.

Euskal Sagardoa, Eusko Labela duten produktu guztiak bezala, hasieratik bukaeraraino kontrolatua egongo da. Alde batetik, sagarraren ekoizpena kontrolatu da, ekoizleak ikuskatu dira, eta horien sagardi eta sagarrak kontrolatu dira. Araudiak bestalde adierazten du nola garraiatu behar den sagarra sagardotegietara, eta azkenik sagardoa nola egiten, ontziratzen eta etiketzen den ere jasotzen du.

Gehiago irakurri - Euskal Sagardoa...

KALITATEA AZOKA ARRAKASTATSUA IZAN DA DONOSTIAN EUSKADIKO KALITATEZKO NEKAZARITZA ETA ARRANTZA ELIKAGAIAK SUSTATZEKO HELBURUAREKIN

Donostia (Sagues) Kalitatea Azokaren, Zapore onen azokaren kokaleku izan zen ekainaren 17tik 19ra. Ekitaldi horretan, Eusko Label kalitatezko bereizgarria duten 14 produktuak, Jatorri Izendapenekoak eta Nekazaritza Ekologikokoak egon dira. Karpa erraldoi baten azpian 25 stand jarri ziren eta modu batera edo bestera honako produktuen informazio eta dastaketa izan da: Euskal Esne Bildotsa , Euskal Esnea, Hegaluzea eta Hegalaburra, Euskal Baserriko Arrautza, Arabako Patata, Gernikako Piperra, Tolosako Babarrunak, Arabako Babarrun Pintoa, Euskal Letxuga, Euskal Sagardoa, Bizkaiko Txakolina, Getariako Txakolina, Arabako Txakolina, Arabako Errioxako Ardoa, Idiazabal Gazta, Ekoizpen Ekologikoko Produktuak, Euskadiko Kantauri Itsasoko Hegaluze eta Antxoa kontserbak. Nekaturrek ere stand bat izan du nekazaritza turismoaren informazioa emateko. 

Gehiago irakurri - KALITATEA AZOKA ARRA...

Eusko Label produktuak Everesten

Marketin eta Egiaztapen Unitateak Enkarterri Everest espedizioari emandako laguntzaren ondorioz Euskadiko Kalitatezko produktuak ikusi eta dastatu ahal izan ziren Everestaren magalean.

Unai Llantada eta bere taldeak maiatzaren 21ean egin zuten gailurra. Zorionak Kalitatea Fundaziotik!

Gehiago irakurri - Eusko Label produktu...

Marketin eta Egiaztapen Unitateak aitorpenik handiena jaso du Gernikako Piperraren eta Tomatearen egiaztapen-lanarengatik

Akreditazioaren irismena bi produktu horietara zabaltzea erabaki du ENAC erakundeak (Entidad Nacional de Acreditación); Euskal Okelaren eta Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako txakolinaren akreditazioei tomatea eta piperra gehitu zaizkie orain.

Aitorpen berri horren bidez, Euskadiko produktuen ziurtapenerako erakunde akreditatu bakarrak konfiantzarik handiena eskaintzen jarraitzen du berak egiten dituen ziurtapenetan, kontsumitzaileei bermerik handiena eskainiz.

 

Gehiago irakurri - Marketin eta Egiazta...

Marketin eta Egiaztapen Unitateako ordezkariak Origen Españan izan dira

Alacanteko Merkataritza Ganbaran Españako Jatorri Izendapenen Elkartearen Baztordea egin da (Origen España) eta han izan dira Españako 38 Jatorri Izendapenen eta Adierazpen Geografiko Babestuen Batzorde Arautzaileetako ordezkariak. Kalitatetik han izan dira Amaya Luquin, Zuzendari Nagusia, Alazne Uribarri, Zuzendari Teknikoa eta Begoña Isasti, Aholkularitza Juridikoaren Arduraduna.  

 

Gehiago irakurri - Marketin eta Egiazta...

Eusko Labela duten produktuen udaberriko kanpaina abian jarri da

Eusko Labelek, sasoi honetan urtero egiten duen moduan, bere produktuak ezagutzera emateko eta horien kontsumoak dakartzan onurak azpimarratzeko kanpaina abiarazi du. Aurtengo goiburua hauxe da: "Eusko Label produktuak, benetakoaz goza". Une honetan aurkezten ari garen kanpainaren barruan honako produktuak sartzen dira: Eusko Labela duen Letxuga, bai osoa eta bai IV gamakoa, Eusko Labela duen Tomatea, Gernikako Piperra eta Euskal Baserriko Oilaskoa.

Kanpaina honen bitartez, Eusko Labelaren kalitate-bereizgarriaren bidez ziurtatuta datozen eta Euskadiko kalitatea eta jatorria duten produktuen kontsumoaren garrantzia ezagutarazi nahi diegu kontsumitzaileei. Izan ere, Euskadiko nekazaritza eta abeltzaintzako nahiz arrantzako produktuak kalitate-bereizgarri publiko eta ofizialen bidez bereizteko lanarekin jarraitzeko premia gero eta handiagoa da. Gure inguruneko merkatu-ekonomia gero eta globalizatuagoa dago; lehiakortasunezko ingurune ireki bat dugu, eta hemengo eta kanpoko nekazaritza-produktuak eta elikagaiak lehia bizian ari dira merkatua berenganatu nahian. Eszenatoki horretan, Eusko Label jatorriaren eta kalitatearen berme bat da kontsumitzailearentzat, eta aldi berean, ekoizleentzat beren lana balioesteko tresna bilakatu behar du, era horretan merkatuan lehiakortasun handiagoa eskaintzen baitzaie.

Gehiago irakurri - Eusko Labela duten p...

Ikastolen Konfederazioak eta Marketin eta Egiaztapen Unitatea hitzarmena sinatu dute 2011ko Ikastolen jaietarako

 

 Beste urte batez, bi erakunde hauek Euskal Autonomia Erkidegoan ospatuko diren 3 jaietarako akordioa sinatu dute. Akordioa sinatu zuten Koldo Tellitu, Ikastoslen Konfederazioko Presidenteak eta Amaya Luquin Kalitatea Fundazioko Zuzendariak. Akordioari esker Araba Euskarazen, Ibilaldian eta Kilometroetan Eusko Label Txokoa egongo da eta bertan honako produktuak egongo dira dastagai: Gernikako Piperra, Euskal Okela eta Baserriko Oilaskoa. Gainera gune horietan haurren aisialdirako toki bat ere prestatutko da.
Aurten leku eta egun hauetan ospatuko dira jaiak: maiatzaren 29an Ondarroan, ekainaren 19an Laudion eta urriaren 2an Azpeitian.
 

Gehiago irakurri - Ikastolen Konfederaz...

Arabako Errioxako 2011ko Mahatsbilketaren Festa iragartzeko kartelaren

 Apirilaren 27an,13:00etan amaituko da lanak aurkezteko epea. Informazio gehiago dokumentu honetan

Gehiago irakurri - Arabako Errioxako 20...

Eusko Labela duen produktu berria: Euskal Sagardoa

Usurbilgo Saizar Sagardotegian Eusko Labela duen Sagardoa aurkeztu da. Hainbat agintari politiko izan dira aurkezpenean, besteak beste, Pilar Unzalu, Inugurumen, Lurralde Plangintza, Nekazaritza eta Arrantza Sailburua. 200dik gora lagun izan dira eta nabarmentzekoa izan da sagardogile eta sagar ekoizle ugari egon dela.

Produktu honekin, Eusko Label bereizgarri publiko eta ofizialaren pean bereizita dauden produktuen familia handituz doa; sagardoarekin 14 dira marka horren pean komertzializatzen diren elikagai eta edariak. Euskal Sagardoa %100 bertako sagarrarekin dago egina.

 

 

Gehiago irakurri - Eusko Labela duen pr...

Eusko Labela duen Sagardoa laster kalean

Dena prest dago laster Eusko Label bereizgarria duten sagardo boteilak merkatura ateratzeko. Araudia onartuta dago, kontrol mekanismoak martxan daude, kalifikazio dastaketak egiten ari dira eta dena aurreikusita bezala ari da ateratzen eta Eusko Label bereizgarriaren eta sagardotegiaren markaren arteko elkarbizitza nola izango den adostu eta zehaztu da. Azken batean, dena prest dago %100ean bertako sagarrarekin egindako eta hasieratik bukaeraraino kontrolatutako sagardoak marka ofzial eta publiko baten errekonozimendua izan dezan. Horrela, sagardoak eta bertako sagarraren ekoizpena indartzea espero da.

Gehiago irakurri - Eusko Labela duen Sa...

Eusko Labela duen Esne Bildotsaren dastaketa Donostian, Bilbon eta Gasteizen otsailaren 19an

Euskadiko Esne Bildotsaren hirugarren jaia era berean ospatuko da Euskadiko 3 hiribururtan: Bilbon Areatzako Kaian, Gasteizen Matxete Plazan eta Donostian Trinitate Plazan.

Denera, larunbatean, hiru hiriburutan burduntzian erretako Eusko Labela duen Esne Bildotsaren 3.500dik gora pintxo emango dira dastatzeko (1.000 pitxotik gora hiriburu bakoitzean). Euro batean emango da pintxoa eta batzen den dirua ongizate erakundeentzat izango da. Bizkaian lortutako dirua Bizkaiko Caitasentzat izango da eta Donostian eta Gasteizen bildutakoa aldiz esklerosi anikoitzaren alde lanean diharduten elkarteentzat. Zerbitzu eta pintxo banaketa lanak hain zuzen ere aipatu erakunde horiek egingo dituzte.

Gozieko 9,30etan Karlos

Gehiago irakurri - Eusko Labela duen Es...

Euskadiko nekazaritza elikagai eta edarien aurkezpena Bartzelonan

Eusko Jaurlaritzako Ingurumen, Lurralde Plangintza, Nekazaritza eta Arrantza Sailak eta Marketin eta Egiaztapen Unitateak ostegun honetan, otsailaren 10ean, Euskadiko nekazaritza eta arrantza elikagai eta edariak aurkeztuko dituzte Bartzelonan. Ekitaldia Condes Hotelean izango da 17:00etan. 

Gehiago irakurri - Euskadiko nekazaritz...

Senen Gonzalez sukaldariak "erruloak" egiteko laminak aurkeztu ditu Madrid Fusionen

urtarrilaren 25an Madrid Fusionen egin zen desiodratatutako lamina begetalen aurkezpena oso arrakastatsua izan zen; aurkezpen gela lepo bete zen eta gerturatutakoek interes handia erakutsi zuten produktuarekiko. Sagartoki jatetxeko sukaldariak batez ere "erruloak" egiteko erabiliko ditu laminak baina beste hainbat erabiliera ere eduki ditzakela azpimarratu du. Lamina horietako bi Eusko Labela duten produktuak erabiliz egin ditu: Arabako Patata eta tomatea

Gehiago irakurri - Senen Gonzalez sukal...

Harategietako promozioaren otzaren irabazleak baditugu

Kalitatea ospatu Euskal Okelarekin lelopean egin den gabonetako kanpaina iritsi da amaierara. Euskal Okelaren salmetarako baimenduta dauden harategi bakoitzeko Euskadiko Kalitatezko produktuez osatutako otzara bat zozketatu da. Zozketa abenduaren 21ean izan zen eta irabezleen zerrenda argiratuta dago. Zorionak Guztioi!

Gehiago irakurri - Harategietako promoz...

Deia-Grupo Noticias taldeko On gehigarriko otzararen irabazlea badakigu zein den

Euskadiko produktuez osatutako otzararen irabazlea Sara Martín Castillo izan da. Sarak Euskal Esne Bildotsaren honako errezetarekin hartu du parte:

Gehiago irakurri - Deia-Grupo Noticias ...

Eusko Label produktuekin Sukaldaritza ikastaroak emango dira Gasteizko Abastos merkatuan

Gasteizko Abastos Merkatua sukaldaritza ikastaroak ematen ari da Euskadiko kalitatezko produktuak sustatzeko helburuarekin eta bidenabar, herritarrak sentsibilizatu nahi dira behar bezala identifikatutako lurreko produktuak kontsumitzeak duen garrantziaz. Errezetak egiterako orduan garrantzia emango zaiek garaiko produktuak erabiltzeari eta esaterako orain errezetak honako produktuekin egingo dira: Arabako Babarrun Pintoa, Euskal Okela, Euskal Baserriko Oilaskoa eta Euskal Esne Bildotsa. Ikastaroak hiritarren egoitzen bidez emango dira jakitera eta udaletxean eman beharko da izena.

Gehiago irakurri - Eusko Label produktu...

Leioako ostalaritza eskolako Manuel Parada izan da Ostalaritza eskolen Kalitatea lehiaketako irabazlea

Irabazlea Manuel Parada Leioako ostalaritza eskolakoa izan da "Entrañas y Castañas" izeneko platerarekin (500 euro eta jardunaldi gastronomikoa Arzaken). Bigarren sailkatua Miguel Adrian de Marcos Ayalako ostalaritza eskolakoa izan da "Rebaño al cordero y del romero a la miel" izeneko platerarekin (300 euro y jardunaldi gastronomikoa Arzaken). Eta 3. sailkatu Gamarra Ostalaritza eskolako Nagore Sedano izan da "Rulo de Cordero Lechal con litiruelas, foie y castaña asada acompañado de angulas de monte, agridulce de tomillo y puré alavés" platerarekin (300 euroko saria).

Gehiago irakurri - Leioako ostalaritza ...

Gernikako Piperrak Adierazpen Geografiko Babestua izatea lortu du


Horri esker, Gernikako Piperrak beharrezko lege-babesa izango du Europa osoan, bere izena usurpatu, imitatu edo iruzurrez erabili nahi dutenen kontra. Era horretan, behar den eran aurre egin ahal izango zaio gehienbat Marokotik ekarritako piperrarekin egiten den iruzurrari, inportaturiko piper horren ontzietan ezingo baita Gernika izena inolako moduz agertu.

Gehiago irakurri - Gernikako Piperrak A...

Patata Tortilarik onena Gasteizko Sagartokiko Senen Gonzalezena da

Arabako Sagartoki jatetxeko Senén Gonzalez sukaldaria izan da XII. Espainiako Tortila Patataren txapelketaren irabazlea, Alacanten "lomejordelagostronomia.com" kongresuaren baitan ospatutako lehiaketan. Gonzalezek 10 aldiz hartu du parte lehiaketa honetan, eta nahiz eta beste ekitaldi batean pintxo barra onenaren saria irabazi, tortila patatarena irabazi gabe zegoen. Horregatik oso pozik hartu du saria eta azpimarratu du tortilla irabazlea Eusko Labela duten Arabako Patatarekin eta Baserriko Arrautzekin dagoela egina.

Gehiago irakurri - Patata Tortilarik on...

Marketin eta Egiaztapen Unitateak Bikain Ziurtagiria jaso du

Kursaalean azaroaren 9an egin zen ekitaldian Kalitateak Zilarrezko Bikain ziurtagiria jaso zuen. Emaitza hau 2009an egindako kanpo ebaluazioaren ondorioa izan da. Ebaluatzaileek ebaluazio honen bitartez euskararen agerpena, erabilera eta kudeaketa neurtu dituzte. Modu honetan, Eusko Jaurlaritzak aitortu egin dio erakundeari maila hori lortzeko egin duen lana, eta gogotik bultzatu nahi ditu erakundeko zuzendaritza nahiz pertsonak euskararen erabilera areagotzeko bidean aurrera jarrai dezaten.

Gehiago irakurri - Marketin eta Egiazta...

Andoni Luis Aduriz, Udapa Kooperatiba eta Igor Yebra dantzaria izan dira Kalitatea Sarien 7. edizio honetako irabazleak

1998an Marketin eta Egiaztapen Unitateak eta Eusko Jaurlaritzako Nekazaritza eta Arrantza Sailak sortu zituzten sari hauen helburua nekazaritza, abeltzaintza eta arrantzako kalitateko euskal produktuak bultzatzen lagundu duten pertsona edo erakundeei merezi duten aitormena adieraztea da. Era berean, hasieratik bertatik sariek nahi izan dute sektoreko elkargune bat izan eta bertan ekoizleek kalitatearen alde egunero egiten duten lana aitortu.

Edizio guztietan bezala hiru sari eman dira: Euskadiko nekazaritza elikagaien kalitatezko irudia zabaltzegatik, Euskadiko nekazaritza eta arrantzako produktuen kalitatea hobetzearen alde egindako lanagatik eta sektorearekin zuzeneko harremanik ez izan arren Euskadirekin nolabaiteko lotura izan eta eginda merezimenduengatik.

 

Gehiago irakurri - Andoni Luis Aduriz, ...

Euskadiko Ostalaritza Eskolen lehiaketaren bidez Eusko Label produktuak kontsumitzeak duen garrantzia ekonomiko eta soziala azpimarratu nahi da

 Lehiaketaren helburua Euskadiko nekazaritza eta arrantza elikagaiak sustatzea da etorkizuneko sukaldarien artean eta bidenabar erakunde eta sukaldarien arteko elkarlana bultzatzea behar bezala identifikatutako produktuei balioa emanez. Izan ere, gure lurreko produktuak kontsumitzen ditugunean ez gara ari soilik aktibitate ekonomiko bat bultzatzen, horren atzean beste hainbat kontu daude: ingurumena gero eta gehiago errespetatzen ari den ekoizpen eremua babesten dugu, baserri guneetako ondare eta kulturala babesten ditugu eta kontsumitzaileei produktu osasuntsu eta kalitatezkoak eskaintzen dizkiegu.

Gehiago irakurri - Euskadiko Ostalaritz...

Eusko Labeldun produktuak sustatzeko akordioa Kalitatearen eta Simply Supermerkatuen artean

Simply Supermerkatuek eta Marketin eta Egiaztapen Unitateak EuskoLabeldun produktuak sustatuko dituzte Bizkaiko eta Arabako 23 saltokietan, urriaren 14tik azaroaren 3ra bitartean. Simplyk modu bateratuan aurkeztuko ditu Eusko Label produktuak eta gainera lehentasunezko lekuetan jarriko ditu; horrela, goi mailako produktuon familia irudia indartu nahi da eta bidenabar beraien salmentak handitu. Produktu hauek egongo diren guneak modu egokian izango dira seinaleztatuta produktuen irudiekin

Gehiago irakurri - Eusko Labeldun produ...

Euskadiko Ostalaritza Eskolen arteko Kalitatea lehiaketarako izen emate epea Irekita dago

Lehiaketan parte hartu nahi duten ikasleek plater bat prestatu beharko dute EUSKO LABELa duten Euskal Okela edo Euskal Esne Bildotsa erabiliz (finalean erabilitako Euskal Okela edo Euskal Esne Bildotsaren kostua Marketin eta Egiaztapen Unitateak hartuko du bere gain). Lehiaketan parte hartu ahal izateko, ikasleek azaroaren 9a baino lehen, gutun-azal baten sartuta ondorengo dokumentuak aurkeztu beharko dituzte: zer eskoletan ikasten duten, izen-abizenak, harremanetarako telefonoa, plateraren fitxa tekniko zehaztua (plateraren izena, errezetaren argazkia, osagarrien fitxa, sukaldeko prozedurak, prestaketaren deskribapena, errezetaren osagarriak, errezeta egiteko behar diren tresnak eta materiala).

 

Gehiago irakurri - Euskadiko Ostalaritz...

Hasi da Eusko Labela duen Arabako Patataren garaia

Eusko Labela duen Arabako Patataren denboraldia hasi da eta lehenengo estimazioaren arabera kanpaina ona izatea espero da bai kalitateari zein kantitateari dagokienez. Iaz baino hektarea gehiago landatu diren arren, errendimendu txikiago izatea espero da. Kontuan hartu behar da, pasa den urtea ikusgarria izan zela eta errendimendu historikoak lortu zirela barietate guztietan. Dena dela, lehenengo datuen arabera aurten kalitatea kantitateaz lagunduta joango da eta merkatura gutxi asko Eusko Labela duten 2.500.000 kilo Arabako Patata aterako dira.

Gehiago irakurri - Hasi da Eusko Labela...

Kalitatea Sarietarako gonbidapena zozketatuko dugu

Era askotako hautagaiekin osatutako zerrenda prestatu ahal izateko laguntza eskatzen dizugu eta kategoria bakoitzerako hautagaien zerrenda ere bidal diezaguzula eskatzen dizugu. Interneten bozkatu eta zure iritzia emateagatik, Kalitatea Sarien 7. Lehiaketa dela eta Gasteizko Azukre Fabrika eraikinean egingo den sari-banaketara joateko bi gonbidapen irabaz ditzakezu. Informazio gehiagohemen klik eginda.

Gehiago irakurri - Kalitatea Sarietarak...

Irabaz ezazu sari bikaina Eusko Labela duen Hegaluzearekin

Hemen dago dagoeneko Eusko Labela duen Hegaluzea! Garaian gaude bete-betean! Gozoa, freskoa, elikagarria eta promozio zaporetsuarekin. Horretarako, lotura honetan aurkitu ditzakezun galderei erantzun eta zuzen erantzunez gero, michelin izarren bat duen jatetxe batean 2 pertsonentzako 3 afariren zozketan parte har dezakezu.

Promozioak uztailaren 15etetik irailaren 15era arteko balioa dauka.

bonito del norte con eusko label

Gehiago irakurri - Irabaz ezazu sari bi...

Eusko Labela duten Hegaluzeak eta Hegalaburrak jatorria eta kalitatea bermatzen dituzte

2009an 843.000 kilo hegalabur identifikatu ziren eta 1.700.000 kilo hegaluze. Beraz, espero dugu datuok nabarmen hobetu daitezkela hegaluzeari dagokionez, hegalaburraren kasuan oso ezberdina baita egoera eta denok ezagutzen dugu azaroan Recifen (Brasilen) ICCATek (Atlantikoko hegalaburra babesteko Nazioarteko Batzordeak) erabakitako murrizketa.

Gehiago irakurri - Eusko Labela duten H...

Eusko Labelen iragarki onena zuk zeuk egingo duzu

Animatzen al zara?
2010eko abenduaren 15era arte duzu epea eta 16 gbeko iPad wifia irabaz dezakezu.
Parte hartzeko 60 segundoko bideo batean kontatu behar diguzu Eusko Label produktuetan zer gustatzen zaizun gehien. Anima zaitez eta parte hartu! Egin klik hemen informazio gehiago lortzeko.

euskolabel iragarri

Gehiago irakurri - Eusko Labelen iragar...

Beste berriak

  • 26/01/2010Marketin eta Egiaztapen Unitateak Eneko Atxaren Errazetak liburuan parte hartu du

    Andoni Lupiañez eta Eneko Atxaren lanaren emaitza da Errazetak liburua. Umeentzat prestatutako errezeta, ipuin eta joko bilduma. Koloretako argazki eta ilustrazioz hornitua eta euskarri erakargarri batean aurkeztua. Errazetak liburu hau euskaraz argitaratu du Di-Da Komunikakzioak, eta horretarako Marketin eta Egiaztapen Unitatearen laguntza izan du.

    Liburuan Eusko Labela duten produktu guztiak (12) agertzen dira errezetaren batean. Gainera produktuak modu grafikoan ere badaude argazki eta logotipo bidez. Hori bai, saiakera berezia egin da beti produktua identifikatuta agertzeko; izan ere, identifikazioaren kontuak garrantzia handia dauka gure ekoizleentzat, horrela, Eusko Label produktuak kontsumituz bai baitakigu erosten ari garen hori Euskadikoa eta kalitatezkoa dela.

  • 16/02/2010EUSKO LABELA DUEN ESNE BILDOTSAREN JAIA OTSAILAREN 20AN BILBON, GASTEIZEN ETA DONOSTIAN

    La fiesta del corderoMarketin eta Egiaztapen Unitateak antolatu du jaia eta honako erakundeen laguntza izan du: Arabako eta Gipuzkoako Foru Aldundiena, 3 hiriburutako udaletxeena, BBKrena, Caja Vitalena eta Bilboko Alde Zaharreko eta Erriberako Merkatuko merkatarien elkarteena. Bilboko dastaketa Plaza Berrian izango (mapa) da, Donostiakoa Trinitate Plazan (mapa) eta Gasteizko Matxete pllazan (mapa). Denak ordu berdinean hasiko dira, 12,30etan. Goiz guztian bildotsak burduntzian erretzen eduki eta gero ordu horretan dastaketa hasiko da.