EuskalEtxeak. Munduko euskal etxeen ataria

  1. Hasiera
  2. harpidetza

Edukien sindikazioa

Really Simple Syndication (RSS) webgune batetik albisteak igortzeko sistema da; euskaletxeak.net atarian argitaratutako guztiaren berri berehala izateko aukera emango dizu. Horretarako behar den teknologia oso sinplea da: RSS irakurtzeko edo eransteko programa.

Zer eskaintzen dizu?

  euskaletxeak.net RSS kanalen bidez denbora errealean jasoko dituzu eguneratzeak (argitaratu bezain laster) eta zure webgune pertsonala eguneratzeko ere erabil ditzakezu:

Irakurtzeko programa automatikoki konektatuko da euskaletxeak.net atariarekin. Nabigatzailerik ireki gabe, albiste berriak aurkituko ditu, eta titularrekin batera lotura-zerrenda erakutsiko dizu.

Zuretzat interesgarriak diren titularren gainean sakatu eta, hartara, euskaletxeak.net atarian sartuko zara eta informazio zabalagoa ikusiko duzu ohiko moduan (nabigatzailearen bidez).

Alta nola egin?

Lehenik eta behin, zure beharretara egokitzen den RSS irakurgailua aukeratu. Mota asko daude, gehienak doan, eta erraz instalatzen dira. Hemen dituzu adibide batzuk:

Microsoft Windows

Mac Os

Linux

Besteak 

Irakurgailu gehiago aurkituko dituzu Google bidez.

Nabigatzaile batzuk –esate baterako Firefox eta Opera nabigatzileek– RSS ere hartzen dute (Firefox: Live Bookmarks / markatzaile biziak; Opera: Feeds / on-line irakurgailuak).

Bestelako aukerak ere badaude: Aurki.com (euskarazko RSS), Bloglines, MyFeedster, MyYahoo, etab.  Haien bidez titularrak jasotzeko, zure ordenagailuan programa bat deskargatu beharrean, doako kontua sortu behar duzu zerbitzu hori eskaintzen duten webguneetako batean.